Gianluigi Buffon

okatzen duen futbolari italiarra

Gianluigi Buffon (Carrara, Provincia Estrelleta, 1978ko urtarrilaren 28a) italiar futbolari ohia da. Atezain izan zen eta haren azken taldea Italiako B serieko Parma de Calcio izan zen. Italiako selekzioan partidu gehien jokatu dituen jokalaria da, eta bertako kapitaina izan zen.

Gianluigi Buffon

Bizitza
JaiotzaCarrara1978ko urtarrilaren 28a (46 urte)
Herrialdea Italia
BizilekuaCarrara
Turin
Familia
Ezkontidea(k)Alena Šeredová  (2011ko ekainaren 16a -  2014)
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Italy national under-16 football team1993 / 199430
Italy national under-18 football team1994 / 199530
Parma Calcio 19131995 / 20011690
Italy national under-21 football team1995 / 1997110
Italy national under-17 football team1995 / 199530
Italiako futbol selekzio nazionala1997 / 20181760
Italy national under-23 football team1997 / 199741
Juventus FC2001 / 20185090
Paris Saint-Germain2018 / 2019ko ekaina170
Juventus FC2019ko uztailaren 4a / 2021eko ekaina170
Parma Calcio 19132021eko ekaina / 2023ko abuztua430
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Pisua92 kilogramo
Altuera192 zentimetro
Jasotako sariak

gianluigibuffon.it
IMDB: nm2308807 Facebook: GianluigiBuffon Twitter: gianluigibuffon Instagram: gianluigibuffon Youtube: UCjOfAwp8So-nIJ2sugiD-HQ Discogs: 2123525 FIFA: 159304 UEFA: 21307 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Gianluigi Buffon, haren gertukoentzat Gigi, kirol munduko profesionalez betetako familia batean jaioa da. Aita, Adriano Buffon, atleta zan eta ama, Maria Stella, kantari nahiko ezaguna izan zen 1970-1980 hamarkadetan. Angelo Masocco osaba saskibaloian aritu zen eta Guandalina eta Veronica arrebak boleibolean.

Buffon eskolan hasi zen futbolean jokatzen. Haren altueragatik, lagunek atezain jartzeko esan zioten partidu garrantzitsu batean: aski ongi moldatu zenez, postu horretan geratu zen. Parmako begirale batek partida batzuk jokatzen ikusi eta fitxatu egin zuen. Lehen taldean jokatu gabe, Italia osoan entzuten zen haren izena, 16 urtez azpiko mundiala irabazi zuelako. Garai hartan, Tomas N 'Kono eta José Ángel Iribar miresle zituen.

Ibilbidea

aldatu

Parman jubenilean jokatzen zen eta lehen taldera igo zen. Juventuseko entrenatzaileak 40 milioi dolarrean fitxatu zuen, hasieran Real Madrilek eta FC Bartzelonak fitxatu nahi zuten arren. Juventusen titular eztabaidaezina bihurtu zen, bere erreflexuei esker gol gutxi sartzen baitzizkioten. 2003an, sari bat irabazi zuen, adituek eta zaleek erabakia. Bost kontinenteen ordezkari ziren 85 herrialdek parte hartu zuten bozketan: 186 puntu lortu zituen eta bigarren eta hirugarren postuetan Iker Casillas (112 punturekin) eta Oliver Kahn (108 punturekin) geratu ziren. Buffonek sari asko irabazi zituen Juventusekin, Italiako txapelketa guztiak. Horrez gain, titulu gehiago irabazi zituen italiako selekzioarekin, esate baterako Mundu Kopa.

Ibilbide gehiena Juventusen jokatu ondoren, 40 urterekin Paris Saint-Germainera joatea erabaki zuen. Denboraldi bat bakarrik eman zuen hor, eta Frantziako Liga bakarra irabazi. Titular izan zen partida gehienetan, baina Areola atezainarekin aldatu behar izan zuen. Batez ere, UEFA Champions Leaguen titularra zen. Paris Saint-Germain taldean egindako denboraldiaren ondoren, Juventusera itzultzea erabaki zuen. Ez zuen asko jokatzeko asmorik, mentore bezala aritzekoa baizik; hala ere. hiru urtez ibili zen Juventusen eta urtebete talderik gabe egon ondoren, Parmara itzuli zen. 55 urte bete arte erretiratzeko asmorik ez duela adierazi du.[1]

Estatistikak

aldatu
  • Jokatutako partidak: 959
  • Jasotako golak: 424
  • Juventus: 322
  • Parma: 93
  • Paris Saint-Germain: 9 [2]

Italiar selekzioa

aldatu

Hemeretzi urterekin, lehen partida jokatu zuen Italiako selekzioarekin, Gianluca Pagliuca atezaina lesionatuta zegoelako. FIFAk Errusiaren aurka jokatu zuen Munduko Kopako kanporaketetako partidan. munduko txapelketa bat irabazi zuen, baina ezagunena 2006an Zinedine Zidane frantziaren aurka penaltietan irabazitakoa da. Bera, Antonio Carbajal mexikarra eta Lothar Matthäus alemaniarra munduko bost kopatan esku hartu duten jokalari bakarrak dira. Fabio Cannavaro eta Iker Casillas gainditu zituen selekzioarekin jokatutako partidetan, eta nazioarteko partida gehien jokatu zituen jokalari europarra izan zen. Bere 1000 partida jokatu zuen bere ibilbide osoan, sailkapenean Albaniaren aurka. 2017ko azaroan nazioarteko futboletik erretiratu zen, selekzioari agur esanez, eta Italiako selekzioarekin ez zuela jokatu esan zen.[3]

Sariak

aldatu

Munduko Kopak: 1 

(2006) italiako selekzioarekin 

League 1: 1 

(2018 - 2019) Paris Saint-Germain

Italiako ligak: 10

(2019-2020) Juventus

(2017-2018) Juventus 

(2017-2016) Juventus

(2016-2015) Juventus 

(2015-2014) Juventus 

(2014-2013) Juventus 

(2013-2012) Juventus 

(2012-2011) Juventus 

(2002-2003) Juventus 

(2002-2001) Juventus 

Uefa Cup Sieger: 1 

(1998-1999) Parma CL

Italienischer Pokalsieger: 6

(2020-2021) Juventus

(2018-2017) Juventus 

(2017-2016) Juventus 

(2015-2014) Juventus 

(1998-1999) PARMA CL

Italienischer Superpokalsieger: 7

(2020-2021) Juventus 

(2016-2015) Juventus

(2014-2013) Juventus 

(2013-2012) Juventus 

(2003-2004) Juventus 

(2002-2003) Juventus 

(2000-1999) Parma CL

Munduko kopa sub 21: 1

(1996) Italia 

Italians kampioen serie B: 1

(2006-2007) italia

Franzosischer Superpokalsieger: 1

(2018-2019) Parma CL[4] 

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) UEFA.com. (2021-01-28). «Buffon, un portero de leyenda» UEFA.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  2. Buffon, Georges Louis Leclerc. (1774). Oeuvres complètes de M. le C.te de Buffon. De l'Imprimerie royale (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  3. «Biografia de Gianluigi Buffon» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  4. (Gaztelaniaz) «Gianluigi Buffon - Títulos & éxitos» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).

Kanpo estekak

aldatu