Ireki menu nagusia

Galar[2] Nafarroako zendea eta udalerria da. Izen bereko Galar zendea osatzen du berarengandik bereizitako Beriainekin. 2014. urteko erroldaren arabera 2.007 biztanle zituen.

Galar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Erreleku Cordobilla 2010-5-16 022.jpg

Galargo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Iruñerria
Izen ofiziala Escudo de Galar.svg Galar
Alkatea Cecilio Lusarreta Etxarri
(AICG, indep.)
Posta kodea 31191
INE kodea 31109
Herritarra galartar
Kokapena
Koordenatuak 42° 45′ 01″ N, 1° 40′ 18″ W / 42.750305555556°N,1.6715833333333°W / 42.750305555556; -1.6715833333333Koordenatuak: 42° 45′ 01″ N, 1° 40′ 18″ W / 42.750305555556°N,1.6715833333333°W / 42.750305555556; -1.6715833333333
Galar (udalerria) hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Galar (udalerria)
Galar (udalerria)
Galar (udalerria) (Nafarroa Garaia)
Galar (udalerria) hemen kokatua: Galar
Galar (udalerria)
Galar (udalerria) (Galar)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 45,03 km2
Garaiera 440 metro
Demografia
Biztanleria 2.007 biztanle
% 52,89 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,11
Dentsitatea 44,57 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 51,45
Zahartze tasa[1] % 27,81
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 42,89
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,58 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,11 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0,71 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.cendeadegalar.es/

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Galarrek 47,3 kilometro koadroko azalera du. Mugakideak hauek ditu: iparraldean Iruñea; ekialdean Aranguren, Elortzibar, zendea historikoko herria den Beriain eta Tebas; hegoaldean, Izarbeibarreko Ukar eta Biurrun; eta mendebaldean, Zizur Zendea eta Zizur Nagusia.

Galar udalerrian bederatzi kontzeju hauek daude: Arlegi, Espartza, Ezkirotz, Galar, Getze, Olatz Nagusia, Subitza (denak "lekuak"), Barbatain ("etxaldea") eta Cordobilla; udalburua Getze da[3]. Beriain Galar Zendeako beste herri bat izan da, baina 1992an desanexioa lortu zuen, herri zaharra eta Getzaurre (Poblado de Potasas) bere auzorik handiena biltzen dituena.

Klima eta landarediaAldatu

Udalerriak trantsiziozko klima azpimediterraneoa dauka, Iruñerriko herri guztiek bezala. Dena den, gune metropolitarraren hegoaldean dagoenez, prezipitazioak iparraldeko herrietan baino txikiagoak dira (600mm batez beste urtero). Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da, maximoa abuztuan eta tenperatura minimoa urtarrilean delarik. Urteroko egun euritsuak 90 inguru izaten dira (horietatik bost elur egunak). Urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena izaten dira.

Jatorrizko landareditik ez da ia ezer gordetzen, gaur egun Galar Zendea osatzen duten herrien inguruetan zerealak hazteko zelaiak nagusi dira. XX. mendearen amaieran zelai horietako batzuk hiritartu egin dira merkataritza-gune eta etxebizitza berriak eraikitzeko.

HerriakAldatu

Udalerriko herrietako biztanleria honakoa zen 2006ko erroldaren arabera:

Kontzejua Biztanleak
Arlegi 85
Cordobilla 238
Ezkirotz 388
Espartza 244
Getze 173
Galar 121
Olatz Nagusia 30
Subitza 161
Barbatain 7

HistoriaAldatu

Galar Zendeari buruzko historiako lehen aipamena XV. mendekoa da eta bertan "Espartza eta bere herrixkak" aipatzen dira. XIX. mende hasieran, zendeako ekonomiaren ardatza garia eta bestelako zerealen landaketa da. Gariak zendearen historian izandako garrantziaren adierazle, Galarko armarriaren itxura. Mendearen erdialderako, patataren landaketa eta nekazaritzari lotutako industria xumea garatu zen.

XX. mendean alkohola ekoizten zuen lantegi bat sortu zen, eta iharketaren bidez lortzen zuten beharrezko gatza. Horrez gain, harrobi batzuk zeuden, kare eta igeltsu harrobiak. XX. mendearen erdialdean udalerrian ezarritako "Potasas de Navarra" enpresak eta bestelako industria eta zerbitzuen ezarpenak, zendea erabat aldatu zuten, eta Iruñea-Zaragoza edo N-121 errepide nazionalaren ondoan zeuden kontzejuek garapen handia izan zuten.

Auzo berriakAldatu

Nafarroako Gobernuko etxebizitza sailak 4.000 etxebizitza eraiki nahi ditu Galar Zendeako Cordobillako kontzejuan, Donapea deitu egitasmoan. Etxebizitza gehienak babes ofizialekoak edo prezio tasaturiko etxebizitzak izango lirateke proiektuaren arabera. Galar Zendeako udala aurka azaldu zen, gehiegizko dentsitatea erakusten zuelako, horrela, udalak 2.500 etxebizitza eraikitzeko plana aurkeztu zuen, 6-8 solairuko eraikinen ordez, hau da dentsitate baxua aukeratu zuen.

Etxebizitza berriez gain, bulego eta industrialdeak eraikiko lirateke Iruñeko Zaragoza etorbidea ardatz harturik.

EkonomiaAldatu

MerkataritzaAldatu

Cordobillan eraiki zen Morea merkataritza-gunea Iruñeko aldirietan zabalduriko bigarrena izan zen 2002an. Eraikinak hiru solairu dauzka, eta 25.000 metro koadroko denda azalera. Merkataritza-gunearen inguruan "Galaria" izeneko merkataritza konplexua dago, Media Markt, E. Leclerc eta merkataritzarako dozenaka eraikin gehiagorekin.

IndustriaAldatu

XX. mendearen aurretik nekazaritza izan zen udalerriko jarduera nagusia, baina "Potasas de Navarra" meagintza enpresa sortzean erabat aldatu zen Galarko ekonomiaren ardatza. XX. mendearen erdialdean, meategian 2.000 langiletik gorak egiten zuten lan. 1980ko hamarkadan enpresaren krisia zela eta,berriz, hainbat langile kaleratu, izena aldatu eta "Potasas de Subiza" izena hartu zuen. Azkenik, 1990eko hamarkadan, betiko itxi zuten XX. mendean Nafarroako enpresarik handiena izandakoa.

Energia eolikoaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Zendearen hegoaldean, Erreniega mendian dagoen Frankoandia etxaldean, Nafarroako Gobernuak eraikitako bi parke eolikoa daude. "Aizkibel" izeneko parkeak duen instalaturiko potentzia 12,52 megawattekoa da eta "Erreniega" parkearena 20,30 megawattekoa. Frankoandia etxaldea Nafarroako jabetzakoa den arren, Acciona da bi parkeen jabea gaur egun.

DemografiaAldatu

Galarren populazioan eragin handia izan zuen XX. mendearen erdialdean Potasas de Navarra enpresa udalerrian ezartzeak, eta mende amaieran, Iruñetik hurbil egonik, hiriburuaren hedapenak eragin zituen etxebizitza berrien multzoen sorrerak. 1990eko hamarkadan Beriain udalerritik banandu zen, eta horren ondorioz udalerriko populazioak beherakada handia izan zuen.

Galarko biztanleria
 

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 92 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,07 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

Azken agintaldietan Galarreko alkatea Agrupación Independiente Cendea de Galar (AICG) taldekoa izan da. 2007an Ricardo Aritz Imizkotz aukeratu zuten alkate. Udaleko bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen taldeak. Baliogabeko botoak 6 izan ziren (emandako guztien %0,65) eta 7 boto zuri izan ziren (botoen %0,77). Abstentzioa %22,14koa izan zen.

Galarreko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Independiente Cendea de Galar 405 4
EAE 178 2
Alternativa Nuevo Galar 149 1
PSN 91 1
UPN 82 1

2011n hauexek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta eskuratutako zinegotziak: Agrupación Independiente Cendea de Galar (AICG, 4), Bildu (2), UPN (2), Alternativa Nuevo Galar (ANG, 1) eta PSN (0). AICGko Cecilio Lusarreta hautatu zuten alkate; UPNz beste taldeen botoak eskuratu zituen[4].

Galarreko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AICG 386 4
Bildu 209 2
UPN 162 2
ANG 128 1
PSN 58 0

UdaletxeaAldatu

Galarreko udaletxea Getzeko kontzejuan dago. Eraikina 1918 eta 1919 urteen artean eraiki zen Martin Mendiak eginiko proiektuaren arabera. Udaletxeak beheko solairua eta lehen solairua dauzka, margoturiko fatxadarekin, eta harrizko sarrera nabarmentzen da. XX. mendearen amaieran, Nafarroako Gobernuak eraikina berrizteko diru-laguntza eman zion zendeako udalari.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1

Alkateen zerrendaAldatu

2007-2011 Ricardo Aritz Imizkotz AICG
2011- Cecilio Lusarreta Etxarri AICG

Azpiegiturak eta garraioaAldatu

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Galar Zendean:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
  Ezkaba - El Sario eraikina - Galaria 06:38 - 22:08 15´
  Aizoain - Noain - Beriain 06:26 - 22:28 12´
  Bakearen Plaza - Noaingo Aireportua 05:30 - 23:30 30´ 2011an kendua

La TafallesaAldatu

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta geltokia dauka Cordobillako kontzejuan. Ibilbidea honakoa da:

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Galar eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, gaztelania eta euskara dira hizkuntza ofizialak.[5] 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,68k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Galar Zendea) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[6]. Baina, Nafarroako Parlamentuak 2010eko otsailaren 18an eremu mistora sartzea erabaki zuen.[5]

ElkarteakAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu

San Martin parrokiaAldatu

San Martin parrokia, XVI. mendeko eraikina da, Miguel Iriarte harginaren lana. Eraikinak, tertzeletedun harlanduz estalitako gurutze latindarra dauka. Eliza barruan lokarri eta animalien ikurrez apainduriko XII. mendeko portada erromanikoa dago. Horrez gain, Pedro Arraidu egileak 1623. urtean egindako, Errosarioko eta Agate Deunaren erretaula erromanistak nabarmentzen dira.

Parrokiako erretaula nagusia Arraiduk berak egin zuen, baina jatorrizko itxura eta polikromia erabat aldatu dira.

BibliografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu