Janari laster

Fast food» orritik birbideratua)

Janari lasterra,[1] presako janaria,[2] jatordu azkarra edo otordu azkarra (nazioartean ingelesezko fast food izenez ezaguna) jatetxe-zerbitzu laster bat da, non janariaren eskaera eta zerbitzua oso laster burutzen diren. Maiz, eramateko izaten da.

McDonald's janari lasterreko enpresako menu bat: hanburgesa, patata frijituak eta Coca Cola edari bat.

Elikatzeko estilo honek bereizgarri hauek ditu:

Catering molde honen helburua, bezeroak eskaturiko jan-edanak ohiko jatetxean baino azkarrago eta merkeago entregatzea da, ohi baino lasterrago kontsumi ditzan. Elikagaien zerrenda laburra da, oro har, eta mastekatu behar ez izatea du bereizgarri nagusia: hanburgerrak, hot-dog edo saltxitxak, ogi guriko sandwichak, pizza, oilaskoa, patata frijituak eta edari gasdun freskoak. Horiek, denak antzekoak, mundu zabalean globalizaturik, zenbaitetan ukitu kultural batez: takoak, kebab, sushi, pasta, etab.

Erositakoa, bezeroak establezimenduan bertan kontsumitu edo nahi duen lekura eraman ahal izango ditu, bilgarri soil batean, geroago hartzeko, edo etxeraino ekarriko diote, telefono dei bat eginik. Taberna horietan ez da mahairik, ezta mahai-tresneriarik, zerbitzaririk ez dabil hor eta ez dira praktikatzen ohiko janari-erritualak. Horiei esker, bezeroen errotazio handia eragin eta denbora eta zerbitzu-kostuak jaitsi egiten dira, janariaren prezioa murriztuz eta, aldi berean, errentagarritasun handia lortuz. Enpresa horien hazkundea nabaria izan da azken urteotan ingurune globalizatuetan, gehienetan frankiziaren bitartez.

Bezeroaren ikuspuntutik aldatu

Fast food jatetxe tipiko batean, bezeroak zerbitzu-mahaiarekin egiten du topo: horren gainaldean, panel batean, menu, janari-edari eta prezioak agertzen dira (tamainak, edaria barne edo aparte, eskaintza bereziak...), maiz, argazkiez horniturik. Bezeroa ilaran jarri eta, bere txanda iritsita, eskaerak jasotzen dituen langileari nahi duen jan-edana jakinaraziko dio. Langile horrek, eskaera pantaila batean jaso eta sukaldera igorriko du, modu telematikoan. Baina ez da tabernaraino zertan joanik, telefonoz ere jasotzen baitira eskaerak, janaria bezeroaren helbidera eramateko, motozikletaz gehienetan. Banaketa zerbitzuetan garatu diren aplikazio eta enpresa gehigarrien zerbitzuetan ere, lan baldintzen arazoak biderkatu egin dira aspaldi honetan [2].

Jasotako eskaerak sukaldean prestatuko dira, laster batean, aukerako menuen osagaiak gutxi eta prestaketak erraz-errazak direlako (frijitzea baizik ez, gehienetan). Eskaria prestatuta, bigarren ilara batean jarri eta bertan eman eta kobratuko zaio. Janaria tabernan hartzekoa bada, erretilu soil batean entregatuko zaio, paperezko ezpainzapi pare batekin. Mahai-zerbitzua ezinago urria da: bezeroak mahai bat aukeratu eta jan-edana bertan kontsumituko du. Bukatutakoan, plater, edalontzi eta hondarrak bertan utzi eta langile batek jasoko ditu.

Badira janari lasterreko drive-in motako jatetxeak ere. Hauetan, bezeroak eskaera egingo du autotik jaitsi gabe: leihatila batean eskatu eta, aurrerago, beste batean jaso eta ordainduko du.

Honelako enpresak izugarri biderkatu dira azken urteotan, gehienak frankizia bitartez, hala nola McDonald´s, Burger King, Subway (munduan jatetxe gehien dituena), Wendy´s, Pizza Hut, Taco Bell, Dunkin Donuts, Domino´s Pizza, Kentucky Fried Chicken, Hooters, etc. Establezimendu horiek biltzen dituzten bezeroak denetarikoak badira ere, gazteak eta familiak bertan ikustea ohikoa da, prezio merkeak erakarrita.

Jan-edanak aldatu

Janari lasterreko jatetxeetan eskaintzen diren elikagaien aukera urri-urria izaten da, kostuak kontrolatzeko ezarria duten estandarizazioa dela-eta. Era berean, prozesua laster bete dadin, enkarguak di-da batean kudeatu behar direnez, janariak aurrez prestatuta, gordinik edo frijituta entregatuko dira, gehienetan. Menu arruntari edari gozoak laguntzen dio (Coca Cola...). Fast food enpresa zein den, produktu-mota aldatuko da batetik bestera: McDonald's eta Burger King enpresetan hanburgerra eskaini ohi da, Telepizzak pizza saltzen ditu nagusiki eta Bocatta eta Pans & Company enpresek, ogitartekoak.

Jarduera ekonomikoa aldatu

Hauek dira, gutxi-asko, funtzionamenduari buruz eta lan antolaketa eta ekonomia ikuspegi batetik, fast food jatetxeen ezaugarriak:

Kostuak zorrozki kontrolatu beharrak bultzaturik, honelako jatetxeetako langileek jasaten dituzten lan-egoerak eta lansariak zorrotz kritikatu dituzte langileek eta gizarteko sektore anitzek. Globalizazioaren aurkako sektoreek eta talde ekologistek ere salatu izan dute janari lasterreko jatetxeen ugalketa, janariak merke saldu beharrak lehengaiak modu ez ekologikoan ekoiztea ekartzen duelako. Jatetxe horiek dakarten kutsadura kulturala ere kritikatu da, bertako herrien nortasuna eta ohiturak errespetatzen ez dituztelako, elementu arrotzak sartuz. Hori guztia dela eta, fast food edo janari lasterraren ereduaren aurka, bertako elikagaiak eta sukaldaritza tradizionala bultzatzen dituen slow food izeneko mugimendua planeta osoan garatu da.

Negozio motak aldatu

Jatorria aldatu

Antzinatik ere izan dira horrelakoak munduan: Erroma klasikoan era askotako otilak, Ekialde Hurbilean falafel eta, lehenago, Txina eta Koreako hiri handietako kaleetan ere elikagaiak kozinatu eta herritarrari jateko prest zerbitzatzen zitzaion… New Yorken (AEB) XX. mendearen hasieran sortu zen egungo kontzeptua, hots, jana leiho batetik eman eta arteka edo zirrikitu batetik bezeroari kobratzea. Hasierako helburua, beharginei lantegian zerbait jan-edateko aukera ematea izan zen, horretan denbora asko sartu gabe. Handik, multinazionalak osatuz, mundu osora zabaldu den janari-mota bat bihurtu da.

Egun, Euskal Herrian hirietako erdiguneetan eta merkataritza-zentroetan McDonalds, Burger King, Telepizza eta beste multinazional eta enpresa handietako establezimenduak ikustea ohikoa da. Gurean, baina bestelako ikuspegi batetik, erromerietan eta, aresti, herriko festetako txosnetan antzekoak prestatu eta zerbitzatu izan dira aspalditik: edariak ez ezik, kauserak, txurroak, ogitartekoak, taloak, erroskilak, txistorra, etab.

Kalitateaz, zalantzak aldatu

Elikagaien prestaketa lasterrak jana azkarregi atondu behar izatea edo aurretik denbora luzez gerturik izatea agintzen du, kalitatearen kalterako. Kostuak kontrolatu nahian, kalitate eskaseko produktua erabiltzen da, orokorki. Bestalde, epe luzera, janari horiek (ogitartekoak, pizzak, hanburgerrak...) dakartzaten osasun-arriskuak kontuan izaki, zabor jana (are frankensfood ere) terminoa aplikatu zaie.

Horrelako establezimenduetan barazki edo frutarik aurkitzea zaila zelarik, horrelakoak sartu dituzte enpresa batzuek beren menuetan. Baina horrek efektu psikologiko paradoxikoa eragin du: entsalada osagai duen menuan produktu ustez okerrak daude, hala nola hirugihar eta gazta, kantitate larriko hanburgerrak errazago kontsumitzen dira, jaki osasungarriak bistan edukitze hutsak aukera horretara bultzatzen baitu bezeroa, bestelakoak bezain kaltegarriak ez direla pentsatuta edo[1].

Kostuak zorrotz kontrolatu beharrak bultzaturik, janari lasterreko jatetxeetako langileek jasaten dituzten lan-egoerak eta lansariak kritikatu izan dituzte langileek eta gizarteko sektore anitzek. Globalizazioaren aurkako sektoreek eta talde ekologistek ere salatu izan dute janari lasterreko jatetxeen ugalketa, janariak merke saldu beharrak lehengaiak modu ez-ekologikoan ekoiztea ekartzen duelako. Jatetxe horiek dakarten kutsadura kulturala ere kritikatu izan da, tokian tokiko herrien nortasuna eta ohiturak errespetatzen ez dituztelako, elementu arrotzak txertatuz. Hori guztia dela eta, fast food ereduaren aurka, slow food izeneko mugimendua garatu da, bertako elikagaiak eta sukaldaritza tradizionala, besteak beste, bultzatzen dituena.

Funtzionamendua aldatu

Janari lasterrekoa XX. mendearen hasieran Estatu Batuetan sortutako jatetxe-mota bat da. Handik, multinazionalak osatuz, mundu osora zabaldu zen. Egun, Euskal Herrian hirietako erdiguneetan eta merkataritza-zentroetan McDonalds, Burger King, Telepizza eta beste multinazional eta enpresa handietako establezimenduak ikustea ohikoa da. EAEn, 2015eko datuetan, urtean euskal herritar bakoitzak 10 kilo janari laster kontsumitu zituen[5].

Janari lasterreko jatetxe bateko funtzionamenduak taylorismo eta fordismo antolaketa-moduak aplikatzen ditu. Bezeroa sartzen denetik, eskaerak, eskaeren prestaketa, kobraketa eta bestelako zerbitzuak guztiz programaturik daude, zerbitzu-denborak nabarmen murriztuta.

Sukaldean jasotako eskaerak prestatu egiten dira, oso laster, aukeran dauden menuen osagaien kopurua eta hauek behar duten prestaketa oso txikia delako (egosia, esaterako, ez da eskatzen, duen denbora luzearengatik fast food jatetxeetan lantzen den sukaldaritza-mota bat). Menuen estandarizazio horrek sukaldeko lanak sail gutxi batzuetan bereizten ditu, sukaldeko lana sinplifikatu eta azkartuz horrela. Eskaerak prestatuta, zerbitzu-mahaian osatzen den bigarren ilara batean eman eta kobratzen dira. Janaria jatetxean bertan jateko bada, erretilu batean ematen da. Kostuak murriztu eta prezio merketzeko betiere, mahai-zerbitzua oso murritza da: bezeroek beraiek mahai bat aukeratu eta janariak erretilu batean jaten ditu. Bukatutakoan, platerak, edalontziak eta hondarrak bertan utzi eta beste langile batek jasotzen ditu. Janari lasterreko drive-in motako jatetxeak ere badaude. Bertan, bezeroa bere autotik jaitsi beharra ere ez dauka, eskaera egiteko: leihatila batean eskatu eta aurrerago jaso eta ordaindu egiten du.

Labur, eta modu orokorrean, hauek dira, funtzionamenduari buruz eta lan antolaketa eta ekonomia ikuspegi batetik, fast food jatetxeen ezaugarriak:

  • produktu, azpiegitura eta lan-indarraren estandarizazioa;
  • tareen bereizketa (taylorismo) eta eragiketen sinplifikazio sekuentziala (ekoizpen-kate baten osaketa edo fordismoa);
  • lan-denboren sinkronizazioa, lan-txanden planifikazio zorrotza eta lanaldi zatikatuak, lanaren errendimendua hobezin egiteko;
  • produktibitatearen maximizazioa, horretarako eskala-ekonomiak baliatuz.[7]

Baina beste ikuspegi batzuetatik ere kritika zorrotza jasotzen dute etengabe ekologista, altermundialista eta Slow Food mugimenduaren aldetik, presio soziala areagotuz doan heinean:

  • gehienetan bidegabe ekoitziriko lehengaiak darabiltzatelako (haurren lanez, hirugarren munduko baldintza latzetan, pestizida eta antzeko produktuak kontrol gabe erabiliz…),
  • maila eskas-eskaseko sukaldaritzaz transformatzen dituztelako (gehientsuena frijitu egiten da kalitate urriko olioan),
  • bezeroaren osasuna kaltetzen dutelako (gantz, azukre eta gatz gehiegi ipintzearen ondorioz),
  • langileak bidegabeko baldintzetan dituztelako (kontratu prekarioak, primako lana, lortutako emaitzen araberako irabaziak…),
  • erabilera bakarreko kartoi eta plastikozko tresnak darabiltzatelako, ingurumenaren kaltetan,
  • okela eta arraina hazkuntza eta nekazaritza industrialetatik (akuikultura, oilategi erraldoiak) datoz, planetaren neurri gabeko ustiapena ekarriz…

Munduko janari lasterren enpresa nagusiak aldatu

Enpresa horien hazkundea nabaria izan da azken urteotan, gehienetan frankiziaren bitartez. Jatetxe horiek biltzen duten publikoa denetarikoa izaten da, baina gazteak eta familiak bertan ikustea ohikoa da, prezio merkeak erakarrita.

Kalitateaz zalantzak aldatu

Janariaren prestaketa lasterrak janariak azkaregi atondu behar izatea edo aurretik denbora luzez gerturik izatea eskatzen du, janariaren kalitatearen kalterako askotan. Jatetxe horietako kostuak kontrolatu nahian, kalitate eskaseko produktuak erabiltzen dira janarietan. Bestalde, epe luzera, janari horiek (ogitartekoak, pizzak, hanburgesak...) dakartzaten osasunerako arriskuak aipatu izan dira eta horrela zabor janari terminoa ere erabili da haietaz hitz egiteko.

Osasun kezken aurrean, janari lasterra eskaintzen zen tokietan barazkirik edo frutak aurkitzea zaila bazen ere, kate askok sartu dituzte halakoak beren menuetan. Baina horrek psikologikoki paradoxikoa den efektua ere eragin du: entsaladaz hornitutako menuan aurkitutako ohiko produktu ustez okerrak, hala nola hirugihar eta gazta errazio bikoitza daukaten hanburgerrak, errazago kontsumitzen dira, jaki osasungarriak bistan edukitze hutsak aukera horretara bultzatzen baitu bezeroa, besteak hain txarrak ere ez direla izango pentsatuta edo[3].

Kostuak zorrotz kontrolatu beharrak bultzaturik, janari lasterreko jatetxeetako langileek jasaten dituzten lan-egoerak eta lansariak kritikatuak izan dira langileen beraien eta gizarteko sektore anitzen aldetik. Globalizazioaren aurkako sektoreek eta talde ekologistek ere salatu izan dute janari lasterreko jatetxeen ugalketa, janariak merke saldu beharrak lehengaiak modu ez ekologikoan ekoiztea ekartzen duelako. Jatetxe horiek dakarten kutsadura kulturala ere kritikatu da, bertako herrien nortasuna eta ohiturak errespetatzen ez direlako, elementu arrotzak sartuz. Hori guztia dela eta, fast food edo janari lasterraren ereduaren aurka, slow food izeneko mugimendua garatu da, bertako elikagaiak eta sukaldaritza tradizionala bultzatzen dituena[4].

Erreferentziak aldatu

  1. Ereduzko Prosa Gaur[Betiko hautsitako esteka] Euskal Herriko Unibertsitatea
  2. Zehazki Hiztegia Euskal Herriko Unibertsitatea
  3. Consumer, Eroski. Janari laster osasungarria?. Consumer (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  4. Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela ISBN 978 84 9172 259 5..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu