Fordismoa enpresak garatzeko modu bat da. Henry Ford enpresaburuak garatu zuen eta haren oinarria lanaren antolakuntza zientifikoa edo lanaren zatiketa da. Fordismoak Taylorismoa baliatzen du modu intentsiboan: ekoizpen-katea erabiltzen du produktu homogeneoa lortzeko, produktuaren ekoizpen-kostuak murriztea lortzen du eta, honekin, merkatuan produktu merkeak eskaini ahal izatea lortzen du. Ondorioz, produktuaren eskaria handitu egiten da eta honek enpresa haztea eragiten du. Hazkunde honi esker, enpresak eskala-ekonomiak lortzen ditu; hau da, kostuak gehiago murriztea eta hazkunde-prozesua azkartzea.

Ford T automobilaren ekoizpen-katea.

Fordismoa Ford T automobil modeloaren ekoizpen eta merkaturatzean erabili zen lehen aldiz: automobilaren ekoizpena eragiketa zehatz anitzetan zatitu zen langile asko zituen lantegi batean. Horrela, automobila Estatu Batuetako klase ertainen esku jarri zen prezio merkean. Guztira modelo horren 16 milioitik gora automobil ekoiztzi ziren.

Fordismoaren jatorria eta garapenaAldatu

 
Henry Ford (1919. urtean)

Fordismoa XX. mendean sortu zen espezializazioa bultzatzeko, eta industriaren eraldaketa eta kostuen murrizketa sustatu zituen. [1] Taylorismoarekiko aldeak kuantitatiboak dira kualitatiboak baino, biak langileen lan-denboren estandarizazioan eta kontrolean oinarritutako estrategiak baitira. Hala ere, fordismoa izan zen estrategia horiek bere adierazpen gorenera eraman zituena. Izan ere, merkatua hedatzeko estrategia bat garatu zuen eta, horren ondorioz, kopuruak handitzea eta estandarizazio maximoa lortu zuen. Hau dela eta, masa-ekoizpena lortu zen lehen aldiz, masa-kontsumo handia eskatzen zuena. Horregatik hedatzen da, nahitaez, merkatua; izan ere, unitate-bolumen handiagoa (Muntaketa-katearen mihiztatze-teknologiaren ondorioz) eta kostu txikia duenez (lanaren produktibitatea handitu delako, lanaldi garbia luzatu delako eta "kapitalaren zikloa" murriztu delako ekoizpenaren hasieraren eta azken salmentaren artean), ekoitzitakoak gainditu egiten du elitearen kontsumo-ahalmena, tradizionalki elite hori baitzen teknologia-kontsumitzaile bakarra ordura arte.

Bilakaera izugarri honen ondorioz, industrializazioaren proletariotza baino estatus handiagoa duen langile espezializatu bat agertu zen, eta amerikar ereduko klase ertaina ere sortu zen, amerikan wayaren [2] arketipo bihurtuko zena. Sistemak langile-klasearen ekoizpen-denboraren kontrola baztertu egiten zuen. Era berdinean gertatzen zen langileek, lan-indarra izateaz gain, euren lana modu autonomoan egiteko ezagutzak zituztenean; horrela, kapitalista produkzio denboretatik kanpo geratzen zen.

Lanaren monopolio hori hausteko fordismoa (taylorismoaren aurreko laguntzaz) iritsi zen, langileak monopolio hori galtzera eta, ondorioz, produkzio-denboren kontrola galtzera daramaten ezaugarriak dituen lan alienatzaile baten bidez. Gainera, langile klase berri honen aurretik, langile batzuk sindikalizatuta zeuden. Elkartzeko modu hau Estatu Batuetara iritsi zen Europako lehen etorkin oldea dela eta, artisauen lanari eta langileen gremioei oso lotuta.

Kateko ekoizpena salgaien ekoizpenari gehitzearen ideiak masaren kultura edo masa ertaineko ideia moduan laburbil daitezkeen eraldaketa sozial eta kulturalak adierazi zuen. Prototipo gisa, serieko automobilen sorkuntzaz hitz egin daiteke, kapitalaren erdialdeko estimulu eta kode kultural berriak sortzen dituen kontsumoaren klasearteko hedapenaz.

Ohartarazi behar da, baita ere, keynesianismoaren eskema ekonomikoaren pean heldutako ereduak (ongizate-estatura dakarrenak) mendeko klaseen protagonismo historikoa sustatzen duela eta kapitala gizarte- eta klase-kontsiderazioetara lotzen duela. Horrek guztiak eragina izan zuen benetako sozialismoen gorakadan eta liberalismo kapitalistaren hedapen globalaren beldurrean.

Elementu nagusiakAldatu

Laburbilduz, honako hauek dira eredu fordistaren elementu nagusiak:

  • Lanaren banaketa handitzea.
  • Langilearen produkzio-denboren kontrolean sakontzea (denbora/betearaztea lotura).
  • Kostuak murriztea eta salgaien zirkulazioa handitzea (merkatuko klasearteko hedapena) eta soldatapekoen erosteko ahalmena handitzeko interesa (elitearen mendeko klaseak).
  • Langile antolatuen (sindikatuaren ) eta kapitalistaren arteko akordio-politikak.
  • Serieko ekoizpena.

Fordismoa literaturanAldatu

Aldous Huxleyk bere Un mundo feliz lanean fordismoa satirizatzen du, muntaketa-kate batean in vitro ernalketa eta klonazioaren bidez haurrak ekoiztea aipatzen baitu. [3] Fikziozko obra hau F.o. (Ford ondoren) girotzen da eta bertan pertsonaiek Henry Ford erreferente espiritual gisa hartzen dute. Obran Ford hitza Jainko hitzaren adieran erabiltzen da.

Charles Chaplinen 1936ko Tiempos modernos filmak barregarri uzten du fordismoaren kontzeptua. Hemen, pertsonaia nagusiak azkoin bat estutzen lan egiten du, hala ere, bere lana guztiz espezializatua denez, bakarrik azkoinaren biraren zati bat baino ez du estutu behar, gainerako langileek estutzen amaitu ahal izateko. Ondorioz, lan egiteko modu alienagarri honek arazo fisikoetara eta erotasunera darama pertsonaia.

Keynesianismoarekin loturaAldatu

Keynesianismoak fordismoa akordio sozialetarantz bideratu zuen, historikoki dezimatuak eta esklabizatuak izan diren biztanleen bizi-kalitatean maila handiagoa ahalbidetzeko. Horretarako, Estatuak zenbait mekanismo sortu zituen eta aktiboki esku hartu zuen ekonomian, zergen bidez jasotako irabazien zati bat birbanatuz. Hala ere, taldekatu gabeko langileek baztertuta jarraitzen dute, batez ere herrialde azpigaratuetan. Latinoamerikan prozesu hau I.S.I. (Industrialización por Sustitución de Importaciones, Inportazioen Ordezkapenagatiko Industrializazioa) izenarekin ezagutu zen eta azpikontinentea bere izaera periferikotik irtetea lortu zuen proiektu industriala izan zen. Prozesu hau nolabaiteko arrakastarekin garatu zuten herrialdeak Argentina, Brasil, Kolonbia, Txile eta Mexiko izan ziren. Sistema ekonomiko keynestarrak eta sistema produktibo fordistak 70eko hamarkadan akidura estruktural baten berri eman zutenean, ekoizpen industrialaren ikuspegiak eredu japoniarrera (toyotismora) biratzen hasi ziren. Eredu horri esker, industria japoniarra azpigarapenetik munduko potentziaren kategoriara eraman ahal izan zen zenbait hamarkadatan. 1973ko petrolioaren merkatuaren mundu-krisiak ongizate-ereduak behera egin zuela ohartarazi zuen, eta hori zortzi urte geroago gauzatu zen mundu osoan, 80ko hamarkadaren hasieran AEBek eta Erresuma Batuak bultzatutako proiektu liberal globalarekin.

ErreferentziakAldatu

  1. Patricio Jiménez, Daniel.. (2009). La retribución. ESIC ISBN 978-84-7356-601-8. PMC 733774053. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  2. Fernández de Miguel, Daniel,. El enemigo yanqui : las raíces conservadoras del antiamericanismo español. (1a. edición. argitaraldia) ISBN 978-84-940186-3-3. PMC 852398457. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  3. Reguera Andrés, María Cruz.. (2016). El derecho a la salud reproductiva : configuración en el marco jurídico nacional. Universidad de Cantabria ISBN 978-84-8102-796-9. PMC 970803394. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu