Lan-indarra, Karl Marxek landu zuen terminoa da, bere obrarik ezagunena den Das Kapitalen garatzen duena. Gizaki orok lan bat egiteko duen gaitasun fisiko eta mentalari egiten dio erreferentzia.

Karl Marxen Das Kapital.

Lan-indarraren balioa aldatu

Lan-indarra eta balioaren arteko Marxen teoriak dionez, lan-indarraren balioa, beste edozein merkantziarena bezala, hau ekoizteko behar izan den lan denboraren araberakoa da. Kasu honetan, bere balioa langilearen eta bere ingurukoenak determinatuko lukete. Lan-indarraren balioak ezaugarri sozial, historiko eta kulturalak barneratzen ditu.

Lan-indarraren eta lanaren arteko desberdintasuna aldatu

Teoria marxistaren arabera, "lan-indar" eta "lan" kontzeptuak ez dira sinonimoak. Azken hau materializazioa da, lehenak errepresentatzen duen potentzialaren zehaztasuna.

Engelsek Ekonomia Politikoan desberdintze hau egitearen garrantzia azpimarratzen du eta Marxek egiten dion kritikarako garrantzitsua da, ezinbestekoa baita gainbalioa eta irabazien funtzionamendua azaltzeko. Marxek termino hau ezagutarazi arte, lana merkantzia bat bezala tratatzen zen, kontraesanak eta akats teorikoak eraginez.

Langileak kapitalistari saltzen diona ez da bere lana, bere lan-indarra baizik. Langilea, kontratu baten bidez, lan bat egitera konprometitzen da bere lan-indarraren berdina den soldata baten truke; hau da, bere biziraupenerako beharrezko ondasunen balioaren berdina.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu