Ireki menu nagusia

Zipreko euro txanponak aurkian Zipreko Errepublikari dagozkion ikur eta irudi nazionalak dituzten euro txanponak dira. 2008ko urtarrilaren 1etik daude zirkulazioan, Ziprek euroa diru ofizialtzat hartu zuenean zipretar liberaren ordez. Diru-aldaketa egiteko Europako Banku Zentralak 0,585274 zipretar liberatan ezarri zuen euroaren kanbio-tasa.[1]

DiseinuaAldatu

Balioa Motiboa Irudia
0,01 € Mufloia.
0,02 €
0,05 €
0,10 € Kireniako itsasontzia.
0,20 €
0,50 €
1,00 € Pomosko idoloa.  
2,00 €  
2,00 €-ko txanponaren ertza "2 ΕΥΡΩ 2 EURO" inskripzioa  

Bi euroko oroitzapenezko txanponakAldatu

Irudia Urtea Motiboa Txanpon-aleak Jaulkitze-data
Europar Batasuneko Ekonomia eta Diru Batasunaren 10. urteurrena (jaulkipen komuna).[2] 1.000.000 2009ko urtarrilaren 5ean
Euro billeteen eta txanponen zirkulazioaren 10. urteurrena (jaulkipen komuna).[3] 1.000.000 2012ko otsailaren 13an
Europako banderaren 30. urteurrena (jaulkipen komuna).[4] 350.000 2015eko azaroaren 30ean
Pafos 2017, Europako kultura-hiriburu.[5] 430.000 2017ko azaroaren 3an

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez)  Europako Banku Zentrala Exchanging national cash: Cyprus . Noiz kontsultatua: 2019ko martxoaren 3a .
  2. (Ingelesez)  Europako Banku Zentrala 2009. urteko 2 €-ko oroitzapenezko txanponak . Noiz kontsultatua: 2019ko martxoaren 3a .
  3. (Ingelesez)  Europako Banku Zentrala 2012. urteko 2 €-ko oroitzapenezko txanponak . Noiz kontsultatua: 2019ko martxoaren 3a .
  4. (Ingelesez)  Europako Banku Zentrala 2015. urteko 2 €-ko oroitzapenezko txanponak . Noiz kontsultatua: 2019ko martxoaren 3a .
  5. (Ingelesez)  Europako Banku Zentrala 2017. urteko 2 €-ko oroitzapenezko txanponak . Noiz kontsultatua: 2019ko martxoaren 3a .

Kanpo loturakAldatu