Delphinidae
Delfinidoak (Delphinidae) izurde itsastar edo ozeanikoak bezala ere ezagutzen dira, ur gezakoetatik edo ibaietako izurdeez desberdintzeko (Platanistoidea, Iniidae, Pontoporiidae).[1] Itsas ugaztun zetazeo odontozetoen familia da eta gaur egun 37 espezie inguru desberdintzen dira 17 generotan sailkatuta. Horietako batzuk izurdeak, orkak edo globizefaloak lirateke.
Delphinidae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Superfamilia | Delphinoidea |
Familia | Delphinidae Gray, 1821 |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | arraina eta txipiroia |
1,5 eta 9 m inguruko luzeera izan ditzakete eta pisuari dagokionez, 50kg-tik 1 tonara pisatzera irits daitezke. Ezaugarri hauek espezie, sexu (emeak harrak baino txikiagoak) eta animaliaren adinaren araberakoak dira.
Haragijaleak dira eta gehienbat arrainez elikatzen dira.[2] Igerilari oso onak dira eta 30 kilometro orduko abiadura har ditzakete. Arnas egin ahal izateko uretatik arnas-aparatuaren muturra ateratzen dute, eta minutuko bizpahiru aldiz egiten dute. Talde sozialetan bidaiatzen dute, eta soinu konplexuen bidez komunikatzen eta ehizatzen dute.[3]
Anatomia
aldatuIzurde itsastarrak zetazeoen artetik familia ugariena eta askotarikoa da, horrek morfologia desberdintasunak dakartza, gehienbat elikadura araberakoa dena.[4]
Gorputz fusiformea eta aerodinamikoa dute, igerilari bikainak bihurtuz. 3 hegats mota dituzte, formaz eta tamainaz aldakorrak, eta funtzio desberdin bat betetzen dutelarik. Isats-hegatsa, abiadura handian nahiz motelan igeri egiteko eta jauziak egiteko; bizkar-hegatsa, gorputzaren goialdean kokatuta dagoena eta animaliari egonkortasuna ematen diona; bular-hegatsak, bi izaten dira, gorputzaren alde bakoitzean bana izanda, mugimendua bideratzeko eta ez kulunkatzeko.[5][6]
Kolorearen aldetik, batzuk kolore bakarrekoak dira eta beste batzuk berriz, pigmentuak argi eta garbi bereizita dituzte. Kolore ohikoenak grisa, zuria eta beltza dira. Ezaugarri honek bi helburu nagusi ditu, espeziean artean antzemateko edota predatzaileetatik ezkutatzeko.[4]
Izurdeen beste ezaugarri fisiko bereizgarri bat mutur luzea da, non luzeera eta zabalera espeziearen arabera aldatzen den. 80-120 hortz koniko dituzte barail bakoitzean.[7]
Kopetan koipe deposituak dituzte, meloiak deituak, komunikazioan eta ekolokalizazioan laguntzen dutenak. Izurde ozeanikoen espezie batzuetan, meloia muturraren luzera berdinera irtetzen da, baina gehienen muturrak meloietatik haratago hedatzen dira.[8] Era berean, buruaren gainean espirakulu izeneko zulo bat daukate, uretatik kanpo arnas egitea ahalbidetzen diena.[5]
Portaera
aldatuAdimena
aldatuDelphinidae familia adimentsuenetako bat izateagatik da ezaguna, jakina baita izurdeek irakatsi, ikasi, lagundu eta atsekabetu egiten direla. Adimen hau gizakiarekin lotu daiteke; izan ere, animalia hauen garunaren eta gurearen artean antzekotasun batzuk daude. Emankomunean ditugun ezaugarrietako bat neokortexa litzateke, 2007a baino lehen hominidoetan bakarrik ezagutzen zena.[9] Neokortexa gizakiaren garunaren-azalera handiena hartzen duen zatia da, zehazki %90a. Bertan dauden neuronek gazkiengan bizitzaren alderdi garrantzitsuetan parte hartzen dute, hala nola, jokabide sozialean, emozioetan eta judizioan (arrazonamendua, pentsamendu logikoa eta kontzientzia).[10] Delfinidoek ere neokortexa daukate eta horregatik pentsatzen da atal horrek bi espezietan eragin eta funtzio bera duela.[11]
Horrez gain, animalia hauek garun handi eta konplexu samarrak dituzte. Ustez, garunaren eboluzio hau inguruneari aurre egiteko dituzten beharrak asetzeko gertatu zen. Adimena eta interakzio soziala izurdeen biziraupenerako faktore garrantzitsu bat bihurtu zen, eta haien garunak horren arabera egokitu zen.
Hala ere, izurdeen garunak gizakien burmuinetatik aski ezberdinak dira: izurdeek aurrealdeko lobulu txikiagoak dituzte, baina arazoak konpontzeko dohain ikaragarria dute oraindik, eta etorkizuna planifikatzeko gaitasun erantsia ere. Izurdeek ere oso ondo garatutako eta definitutako sistema paralinbiko bat dute, emozioak prozesatzeko ardura duena. Zientzialari askok planteatzen dute izurdeen komunitateetan dauden lotura sozial eta emozional intimo eta konplexuetan izurdeen sistema paralinbiko oso garatuek paper garrantzitsua betetzen dutela.[12]
Jokabide soziala
aldatuDelfinidoak 100 kideez osatutako taldeetan bizi dira. Esan behar da, baina, talde horiek kide gutxiago batzuetan banatzen direla, fisio-fusio sozietatea deitzen zaiona. Talde txikiago horiek osatzeko orduan elkartze-ereduak daude, sexuarekin, adinarekin, ugalketa-egoerarekin eta ahaidetasunarekin lotura dutenak. Ar banako pare batzuek lotura sendoak dituzte, bizitza osoan iraun dezaketenak. Honi aliantza deitzen zaio eta sarritan, bi aliantza edo gehiago (adin berekoak) elkartzen dira, koalizioa deritzona. Hau da, aliantza batean 2 haur daude, eta koalizio batean 4 ar edo gehiago. Elkarri laguntzen dute emeak monopolizatzeko nahiz espezie beraren barruko eztabaida erasokorretan beren artean defendatzeko.
Aliantza hauek sendoagoak bihurtzen dira helduaroan. Hau da, gazteek helduek baino denbora gehiago ematen dute talde handitan, espezie bereko banakoekin batera. Horrela, espeziearen arauak eta jokabideak ikasten dute aliantza bat osatu baino lehen.[13][14]
Ugalketa
aldatuIzurdeek gutxi gorabehera 11 urterekin lortzen dute sexu-heldutasuna. Garaia iristen denean, emeak obulazio-aldi bat izaten du, eta, horren ondoren, arra ernaltzen zaio. Ez dira monogamoak. Ar bat talde bereko hainbat eme kopulatu edo estali dezake.
Urte osoan zehar sexu-harremanak izan ditzaketen arren, izurdeek ur beroak nahiago dituzte ugaltzeko. Emeak arra onartzen badu (horretarako arrak emea erakartzen du soinuen bitartez), sabelak elkartuz ugaltzen dira.
Kumea emearen sabelean hazten da. Fetua elikatzen duen plazenta batez inguratuta hazten da, ernalaldia 12 hilabetekoa izanda.
Denboraldi horretan emeak ohi baino gehiago jaten du. Izurdeek komunitate-sen handia dute eta beraz, eme bat umatzen ari denean, taldeko gainerako kideek babesa ematen diote.
Ugaztun guztiekin gertatzen den bezala, izurdeen ugalketa-prozesua erditzearekin amaitzen da. Erditzen ari den emeak bere komunitateko beste batzuen laguntza jasotzen du. Bere amarengandik lehenengo ateratzen den kumearen zatia buztana da. Behin kanpoan, amak bere kumea kanpora bultzatzen du lehen aldiz airea hartzen irakasteko.
Ohikoena kume bakarra izatea da, nahiz eta bikien kasuak egon. Izurdea hazteko prozesu osoa emearen ardura da, arrak ez baitu parte hartzen kumearen zainketan.[15]
Hibridazioa
aldatuAnimalien arteko hibridazioa hurbileko bi espezie desberdinen arteko ugalketaren emaitza da eta truke genetikoa ahalbidetzen du.[16]
Delphinidae familian hainbat hibridazio egoera eman dira. Adibideetako bat Clymene (Stenella clymene) izeneko izurde hibridoa litzateke. Kasu horretan, Tursiops eta izurde marradunaren (Stenella coeruleoalba) arteko ugalketa gertatu zen.[17]
Beste kasu bat izurde handi (Tursiops truncatus) eme baten eta izurde arrunt baten (Delphinus delphis) arteko hibridazio intergenikoa da, naturan emandakoa.[18]
Elikadura
aldatuIzurde ozeaniko gehienen elikadura arrain, txipiroi, marmoka, olagarro eta beste itsas animalietan oinarritzen da, haragijaleak baitira. Izurde baten dieta bere habitat ozeanikoan dauden presek baldintzatzen dute eta hainbat aldiz jaten dute egunean, elikatzaile oportunistak baitira. Hori dela eta, egun gutxi batzuk bakarrik igaro dezakete elikatu gabe eta beren gorputz-pisuaren %4tik %6ra bitartean jaten dute eguneko. Ehiza urpean egiten dute.[19]
Izurdeek ehiza metodo desberdinak izaten dituzte, baina ohikoena “haizagailua” deiturikoa da. Zetazeo hauek arrainen banku bat inguratzen dute taldeka eta isatsaren laguntzaz, gero eta talde trinkoagoan biltzera behartzen dituzte. Gero, inibiduo bakoitzak buelta ematen du bere gorputzari, lehen isatsa zegoen tokian muturra jarriz. Horrela, bildu diren arrain batzuk jaten dituzte.[20]
Bokalizazioa
aldatuOro har, izurdeek bi soinu mota igortzen dituzte: “”txistu” eta “klik”. Bigarren hau ekolokalizazioaren bidez beren ingurunea sentitzeko erabiltzen dituzte; txistuak, berriz, beren espezieko beste kide batzuekin eta, ziurrenik, beste espezie batzuekin komunikatzeko erabiltzen dituzte. Izurde bakoitzak "txistu bereizgarria" izeneko txilibitu bakarra duela uste da, banako bat identifikatzeko erabiltzen dena.[21]
Soinu hauek sudur-hoditik airea bortxatuz egiten dituzte. Sudurrean, ezpain formako ehunezko zintzilikario batzuk dituzte, bursa dortsal izenekoak. Hauek bibratzen eta talka egiterakoan, izurdeen txistuak eratzen dute. [22]
Ekolokalizazioa
aldatuAnimalia hauek ikusmen oso ona dute; izan ere, ur gainetik zein azpitik ikusteko aukera dute. Hala ere, ekolokalizazioa izeneko zentzua erabiltzen dute urpean nabigatzeko eta ehizatzeko. Soinu-uhinak igortzen dituzte eta, ondoren, beste izaki eta objektu batzuengan errebotatzen dituzten ohiartzunak detektatu eta interpretatzen dituzte beren ingurunearen irudi bat eraikitzeko.[21]
Taxonomia
aldatu- Cephalorhynchinae subfamilia (edo Cephalorhynchidae )
- Cephalorhynchus generoa
- Sotalia generoa
- Sotalia fluviatilis - Sotalia
- Sousa generoa
- Delphininae subfamilia -
- Delphinus generoa
- Lagenodelphis generoa
- Lagenorhynchus generoa
- Lissodelphis generoa
- Stenella generoa
- Steno generokoa
- Tursiops generoa
- Tursiops aduncus (Ehrenberg, 1833) - Indiako Ozeanoko izurdea
- Tursiops truncatus - Izurde handia
- Globicephalinae subfamilia
- Feresa generoa
- Globicephala generoa
- Grampus generoa
- Peponocephala generoa
- Orcaellinae subfamilia -
- Orcaella generoa
- Orcininae subfamilia
Jatorria eta eboluzioa
aldatuEgungo delfinidoen arbasoa Mesonix izan zen, orain dela 95 milioi urte agertu zena. Animalia lurtarra zen, baina uretara sartu zen elikagai bila. Lau hanka eta gorputzaren pisuari eusteko hezurrak zituen. Hurrengo 30 milioi urteetan ur bizitzara egokitzen eman zuen, izurdeen eboluzio prozesua hasiz. Ingurune urtarrera sartzearen zergatia klimaren baldintza aldakorrengatik zenaren teoria dago. Aurreko hankak bularraldeko hegats bihurtu ziren eta atzeko hankak desagertzen hasi ziren. Milioika urteren ondoren, itsasoko bizitzak Mesonix espeziea eraldatu zuen. Lurrean ugaldu eta uretan elikatzen diren fokak eta morsak ez bezala, gaurko izurdeak uretan daude ia erabat beren bizitzako funtzio guztietarako.
Informazio hau guztia, Tokioko Teknologia Institutoan proposatutako DNA jarraipenari esker dakigu. Teknologia horren ebidentzia genetikoaren arabera, izurdeek lotura estua dute behiekin, antilopeekin eta jirafekin, eta txerriak izan daitezke eboluzioan hurbilen dituzten ahaideak. Izurde baten urdaileko hiru kamerek, behi baten urdaileko 4 kamerek bezala funtzionatzen dute, agian eboluzio-lotura horren froga gehigarriak emanez.[23]
Mehatxuak
aldatuMehatxu naturalak
aldatuIzurdeek oso etsai natural gutxi dituzte eta, izatez, espezie batzuek ez dute harrapari ezagunik. Oso animalia gutxi ausartzen dira izurde talde bati aurre egiten, animalia oldarkorrak eta oso borrokalariak baitira beren taldeko kideak defendatzeko orduan.
Ohiko harrapakinak animalia oso gazteak edo gaixoak izaten dira.
Hala ere, harrapari batzuek izurdeak ehizatzen dituzte. Alde batetik, orkak ditugu (Orcinus orca), familia honen parte direnak, baina beste espezie txikiagoentzat mehatxu direnak.
Bestalde, marrazo espezie handiak ditugu, hala nola sarda marrazoa (Carcharhinus leucas), tigre marrazoa (Galeocerdo cuvier) edo marrazo zuria (Carcharodon carcharias). Animalia horien dieta askotarikoa da, eta izurdeak bertan sartzen dira, bereziki izurde-handia (Tursiops truncatus) espeziea.[24]
Giza mehatxuak
aldatuFamilia honetako espezieen benetako mehatxua gizakiak gara. Hainbat faktorek eragiten dute familia honetako kideen kopurua jaistea, eta baita hauetako batzuk irangitze-arriskuan egotea ere.
Kutsadura
aldatuGaur egun, gizakiak hidrokarburoak, kutsatzaile organiko iraunkorrak eta metal astunak (merkurioa, kobrea eta selenioa, besteak beste) dituzten beste hondakin batzuen isurien bidez eragindako kutsadura kimikoak ondorio negatiboak eragin ditu izurdeen populazioen osasunean. Kimiko horietako asko elikagaien bidez sartzen dira beren organismoan, eta gantz-geruzan edo substantzia toxikoak ezabatzen dituzten organoetan (gibela eta giltzurrunak, esaterako) metatzen dira. Konposatu horiek izurdeen osasunean kalteak eragiten dituzte; hala nola, biriken funtzionamenduan, alterazio hormonaletan eta sistema immunologikoan.[25][26][27]
Klima aldaketa
aldatuBeste mehatxu handienetako bat klima-aldaketa da, itsas espezie guztientzat arriskutsua dena. Uraren tenperaturak gora egiten du eta pH-a azidoago bihurtzen da atmosferan karbono dioxidoa handitzearen ondorioz.[28]
Giza interesak
aldatuHorrez gain, toki batzuetan familia honetako kideak ehizatuak izaten dira gizakion interesengatik. Taijin (Japonian) adibidez, izurdeak dietaren parte dira, elikagai gisa. Dinamarkan bestalde, izurdeak ehizatzea tradizio bat da, non 1.000-2500 banako hiltzen diren, bertako gazteak helduarora iritsi direla ospatzeko.[29]
Arrantza
aldatuAzkenik, giza arrantzak ere ondorioak ekarri ditu zetazeo hauentzat. Arrantzarako hariak animali hauen lepoa inguratu dezake, zauriak eta ebakiak eraginez, batzuetan heriotza ere. Sareetan ere harrapatuta geratu daitezke, itota hil arte. Eta ez hori bakarrik; izan ere, itsasontziekin talka eginda edo elizearekin txokatzean, zauri arriskutsuak egiten dira familia honetako kideek.[30]
Espektakulua
aldatuZetazeoen adimena dela eta, izurde nahiz orkak espektakulu munduan parte hartzen dute. Animaliak ariketa jakin batzuk egin ditzan, zenbait hilabetez entrenatzen da pertsonen aurrean duen obedientzia lantzeko. Teknika horren bidez, kasu gehienetan, animaliak sarituak izaten dira ekintzak egin ostean.
Espektakulu hauen bitartez publikoa txunditzea bilatzen da, eta horretarako zetazeoek hurrengo ekintzak egiten dituzte: jauzi asko jarraian edo oso altuak egitea, uretatik kanpoko lurrean biratzea, ura hegatsekin zipriztintzea etab. Beste ariketa batzuk entrenatzaileekin batera egiten dira; hala nola, animaliek gizakia oinetatik bultza egitea igerileku osoan zehar edo surf-tabla gisa erabiltzea. Zentro batzuetan gainera, igeriketa sinkronizatua ere egiten da izurdeekin batera.[31]
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Viglino, Mariana. (2019-03-08). Sistemática, filogenia y paleobiología de Notocetus vanbenedeni del Mioceno temprano de Patagonia y la evolución de los Platanistoidea (Mammalia, Cetacea, Odontoceti). (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Ingelesez) «Dolphin | Facts & Pictures | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Delfines - Qué comen los delfines y cuán inteligentes son» www.nationalgeographic.com.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ a b Macdonald, David W. (David Whyte). (1984). The Encyclopedia of mammals. New York, NY : Facts on File ISBN 978-0-87196-871-5. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Características del delfín - Anatomía, comportamiento y comunicación» expertoanimal.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ «Club de Inmersión Biología :: 24. Glosario, · Peix òssi» www.cibsub.cat (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Delfín común- Delphinus delphis | Cetáceos & Navegación. 2012-11-25 (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Ingelesez) Smith, Caroline. «Delphinidae (dolphins, killer whales, pilot whales, and relatives)» Animal Diversity Web (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Ingelesez) Watson, K. K.; Jones, T. K.; Allman, J. M.. (2006-01-01). «Dendritic architecture of the von Economo neurons» Neuroscience 141 (3): 1107–1112. doi: . ISSN 0306-4522. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Neocórtex (cerebro): estructura y funciones» psicologiaymente.com 2016-11-16 (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Ingelesez) Hof, Patrick R.; Van Der Gucht, Estel. (2007-01). «Structure of the cerebral cortex of the humpback whale,Megaptera novaeangliae (Cetacea, Mysticeti, Balaenopteridae)» The Anatomical Record: Advances in Integrative Anatomy and Evolutionary Biology 290 (1): 1–31. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Ingelesez) «Dolphin Intelligence: How Smart Are Dolphins?» Vallarta Adventures (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ Connor, R C; Smolker, R A; Richards, A F. (1992-02). «Two levels of alliance formation among male bottlenose dolphins (Tursiops sp.).» Proceedings of the National Academy of Sciences 89 (3): 987–990. doi: . ISSN 0027-8424. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ Herzing, Denise L.; Moewe, Kelly; Brunnick, Barbara J.. (2003-12-01). «Interspecies interactions between Atlantic spotted dolphins, <I>Stenella frontalis</I> and bottlenose dolphins, <I>Tursiops truncatus</I>, on Great Bahama Bank, Bahamas» Aquatic Mammals 29 (3): 335–341. doi: . ISSN 0167-5427. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Cómo se reproducen los delfines? Así es el proceso de gestación» okdiario.com 2021-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «15 animales híbridos: ejemplos y características - ¡Descúbrelos aquí!» ecologiaverde.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Ingelesez) «DNA Discovery Reveals Surprising Dolphin Origins» Science 2014-01-13 (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Ingelesez) Espada, Rocío; Olaya-Ponzone, Liliana; Haasova, Luisa; Martín, Estefanía; García-Gómez, José C.. (2019 api. 16). «Hybridization in the wild between Tursiops truncatus (Montagu 1821) and Delphinus delphis (Linnaeus 1758)» PLOS ONE 14 (4): e0215020. doi: . ISSN 1932-6203. PMID 30990845. PMC PMC6467441. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Ingelesez) Milton, Stephen. (2022-02-15). «What Do Dolphins Eat? (Dolphin Diet and Favorite Food)» animalanswerguide.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ «All About Bottlenose Dolphins - Diet & Eating Habits | SeaWorld Parks & Entertainment» seaworld.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ a b (Ingelesez) «How do dolphins communicate?» Whale & Dolphin Conservation USA (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Ingelesez) Hopkin, Karen. «Mucus Lets Dolphins Emit Their Clicks» Scientific American (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Evolución de los delfines » DELFINPEDIA. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Maqueda, Ana Díaz. (2021-01-19). «¿Cuáles son los depredadores del delfín?» Mis Animales (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ Balmer, Brian C.; Ylitalo, Gina M.; McGeorge, Lauren E.; Baugh, Keri A.; Boyd, Daryle; Mullin, Keith D.; Rosel, Patricia E.; Sinclair, Carrie et al.. (2015-09). «Persistent organic pollutants (POPs) in blubber of common bottlenose dolphins (Tursiops truncatus) along the northern Gulf of Mexico coast, USA» Science of The Total Environment 527-528: 306–312. doi: . ISSN 0048-9697. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ Endo, Tetsuya; Haraguchi, Koichi; Sakata, Masakatsu. (2002-12). «Mercury and selenium concentrations in the internal organs of toothed whales and dolphins marketed for human consumption in Japan» Science of The Total Environment 300 (1-3): 15–22. doi: . ISSN 0048-9697. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ Endo, Tetsuya; Kimura, Osamu; Hisamichi, Yohsuke; Minoshima, Yasuhiko; Haraguchi, Koichi; Kakumoto, Chiharu; Kobayashi, Mari. (2006-11). «Distribution of total mercury, methyl mercury and selenium in pod of killer whales (Orcinus Orca) stranded in the northern area of Japan: Comparison of mature females with calves» Environmental Pollution 144 (1): 145–150. doi: . ISSN 0269-7491. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Salvador, Denys González Cordova, Ernesto Núñez Flores, Roberto Ramírez García, Julio César Romero. «Cambio climático, amenaza constante para especies marinas» Ciencia UNAM (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Medidas contra la caza en los océanos: delfines, ballenas, tiburones...» www.sostenibilidad.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La pesca, otro peligro para los cetáceos» SOSdelfines (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «FAADA | Delfinarios - Espectáculos» Fundación FAADA (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).