Populazio (biologia)

espezie bereko organismoen multzoa

Biologian, populazioa espezie bereko organismoen multzo bat da, eremu geografiko jakin batean kokatzen dena eta ugaltzeko ahalmena daukana.[1][2][3] Sexudun populazio batek aukera handiak ditu gurutzamenduak gertatzeko populazioa osatzen duten organismoen artean; eremu egoki batean kokatuz gero, baliteke populazioaren barneko gurutzamendu gehiago gertatzea populazio artekoak baino.[4]

Aipatutakoa gertatzeko populazioak partzialki edo erabat isolatua egon behar du, horrela, bertako kideek soilik euren artean gurutzatzeko aukera izan dezaten. Denboraren poderioz, populazioa osatzen duten organismoen genetikak antzekotasun ugari irabazi eta eraldaketa norabide berdina hartuko du. Antzekotasun hauek mutazioen bidez jazoko dira, izan ere, mutazio horiek, populazioa zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta zabalkunde azkarragoa eta arrakastatsuagoa izango dute, beti ere onuragarriak badira organismoentzat. Mutazioak pilatuz joanda, baliteke populazioak aldaketa esanguratsuak jasatea eta horregatik, populazioen isolamendua espezie berriak sortzeko bide bat da, eboluzioaren teoriaren arabera.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. «populazio - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  2. (Ingelesez) «Population» Biology-Online Dictionary | Biology-Online Dictionary (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  3. (Ingelesez) «Population | Meaning of Population by Lexico» Lexico Dictionaries | English (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  4. Hartl, Daniel L.. (2007). Principles of population genetics. (4th ed. argitaraldia) Sinauer Associates ISBN 978-0-87893-308-2. PMC 75087956. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  5. «Bizitzaren sorrera. Eboluzioaren teoria - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).