Tigre-marrazo

Tigre-marrazoa (Galeocerdo cuvieri) Carcharhinidae familiako elasmobrankio-espezie bat da. Ozeano guztietako ur epel eta beroetan bizi da. Bera da Galeocerdo generoko espezie bakarra, hau da, monotipikoa.

Tigre-marrazo
Tiger shark.jpg
Iraute egoera

Ia galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaChondrichthyes
OrdenaCarcharhiniformes
FamiliaCarcharhinidae
GeneroaGaleocerdo (en) Galeocerdo
Espeziea Galeocerdo cuvier
Péron & Lesueur, 1822
Banaketa mapa
Cypron-Range Galeocerdo cuvier.svg

EzaugarriakAldatu

Tigre-marrazo deritzo, bizkarraldean eta alboetan tigrearenen antzeko zerrenda ilunak dituelako. Zerrendok, zahartu ahala, desagertzera jotzen dute. Gorputza, gainerakoan, grisa edo urdin-berdexka da, baina aurpegia eta azpialdea zurixkak dira. Muturra laburra da, eta burua aski zapala eta ia lauki-formakoa, ezpain-tolestura oso markatuekin. Begi handiak ditu, zirkularrak, eta sudur-zuloak luzeak dira, oso aurrean kokatuak.

Bizkar-hegala handia da, luzea eta puntaduna. Aurreko hegalak zabalak dira, igitai-formakoak, eta isats-hegalak goiko lobulua handiagoa du behekoa baino. Beste lau hegal txikiago ditu atzealdean, bat bizkarrean eta hiru sabelaldean: albo bakoitzean bat eta uzki-hegala, gila-formakoa, erdialdean.

Australian 1954an harrapatutako ale batek 1.524 kg-ko pisua zuen, eta 5,5 m luze zen.

HortzakAldatu

Hortz handiak, zorrotzak eta gakotuak ditu, eta hortzen ertzak zerra-formakoak dira. Horri esker, gai dira animalia handien hezurrak eta dortoken oskolak hausteko. Hortzak erori edo galduz gero, berriro hazten dira.

ElikaduraAldatu

Harrapakari bakartia da, gehienbat gautarra, eta era guztietako harrapakinei erasotzen die: arrainak, txipiroiak, arraiak, beste marrazo batzuk, itsas sugeak, dortokak, itsas ugaztunak... Gizakiari ere eraso izan dio.

UgalketaAldatu

Espezie obobibiparoa da. Erditze bakoitzean 30-50 kume jaiotzen dira, 60-75 cm-koak. Poliki hazten dira, eta 4-6 urte bete arte ez dira heldutasunera iristen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu