Artiodaktilo

Beren hirugarren eta laugarren hatzak apo zatibitu bilakatua dituzten eta landareak digeritzeko urdail konplexua duten ugaztun euterioez esaten da.

Artiodaktiloak (artiodactyla, greziarretik, αρτιος: bikoiti eta ´δακτυλος: behatz) ungulatu ordena bat da zeinetan behatzak bikoitiak diren. Horietatik gutxienez bik kontaktua dute lurrarekin eta simetrikoak dira. Bigarren eta bosgarren behatzarenak aztarren soil geraturik izaten dituzte, eta lehenengo behatza askotan egon ere ez dago. Lepauztairik ez dute izaten, eta haginetako esmaltea ildokatua izaten dute. Ohituretan badute antza, eta landarejale soilak dira ia denak. Ordena honetako familia askotako animaliek adarrak izaten dituzte. Neurri guztietako artiodaktiloak daude. Lurbira osoan daude zabalduta, Australian eta Zeelanda Berrian izan ezik, haietan gizonak eraman dituen artiodaktiloak besterik ez baitaude. Gizakiarentzat interes berezia dute, etxeko ugaztun gehienak artiodaktiloen ordenakoak baitira (ardiak, ahuntzak, txerriak, etab.) Hiru subordenetan banatzen dira: suiformeak, hausnarkariak eta tilopodoak.

Artiodaktilo
Jirafa baten oina
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
SuperordenaLaurasiatheria
Ordena Artiodactyla
Owen, 1848
Familiak


Sailkapena aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu