Ireki menu nagusia
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Kontzientzia (argipena)»

Kontzientzia giza gogoak bere buruaz eta kanpoko errealitateaz duen ezagutza edo hautematea da.[1]

Terminoaren definizioan ez da adostasunik egon adituen artean historian zehar. Modu askotan definitu da, ezaguera, jakituria, jabetza, subjektibotasuna, gogamena, sentitzeko ahalmena eta beste hainbat terminoren laguntzarekin. Hala ere, filosofo gehienak bat datoz kontzientzia zer den azaltzen duen gutxi gora-beherako intuizio zabal baten inguruan.

Kontzientziaren kontzeptu modernoaren jatorria John Locke filosofoari egozten zaio. Essay Concerning Human Understanding lanean, Lockek esan zuen kontzientzia dela "gizaki baten buruan gertatzen denaren pertzepzioa".[2]. Entsegu horrek eragin handia izan zuen XVIII. mendean kontzientziaz zegoen ikuspegian. Diderot eta d'Alembert frantziarrek sortutako Encyclopédie lanean, kontzientziaren definizioa zen "norbanakoak egiten dituen gauzez duen iritzia edo barne sentimendua".

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskaltzaindiaren Hiztegia . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .
  2.   Locke, John An Essay Concerning Human Understanding (Chapter XXVII) University of Adelaide . Noiz kontsultatua: 2019-05-05 .


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.