Hil
Hila egutegietan erabiltzen den denbora unitate bat da. Mesopotamian erabili zen lehen aldiz Ilargiaren periodo naturalen neurketan oinarrituta. Euskaraz hil eta hilabete hitzen artean desberdintasuna dago, beste hizkuntza askotan gertatzen ez dena. Kontzeptu tradizionalak ilargia hartzen duenez kontuan hilabete sinodikoak dira eta gutxi gorabehera 29,53 egun irauten ditu. Egurretan egindako marrekin Paleolitoan ere kontatzen zirela uste dute ikertzaileek. Hilabete sinodikoa, gaur egun, egutegi askoren oinarria da.
Hil motakAldatu
Honako hil motak garrantzitsuak dira astronomian eta Babiloniako ilargi-astronomian ezarri ziren lehen aldiz.
Hil sideralaAldatu
Hil siderala Ilargiaren orbita eta atzean dauden zeru-esferaren (gaur egun Nazioarteko Zeru Erreferentzia Markoa) arteko erlazioarekin ezartzen da. Ilargiak berriro zeruko puntu berberera iristeko behar duen denboraren neurketa da, 27,321661 egun (hau da, 27 egun, 7 ordu, 43 min eta 11,5 segundu). Hil mota hau Ekialde Hurbila, India eta Txinan erabili izan da. Bertan zerua 27 edo 28 ilargi etxetan banatu zuten, bat hileko egun bakoitzerako eta bertan zegoen izar nagusia edo nagusienekin izendatzen zuten.
Hil tropikalaAldatu
Ohitura da zeruko gorputzen poisizioa ekinozio bernalarekiko zehaztea. Prezesioa dela eta puntu hau gutxianaka mugitzen da atzerantz ekliptikan zehar. Horregatik denbora gutxiago behar du Ilargiak ekliptikako zero luzera puntura itzultzeko izar finkoen puntu batera baino: 27,321582, hau da, 27 egun, 7 ordu, 43 minutu eta 4,7 segundu. Pixka bat laburragoa den tarte honi hil tropikal deritzo.
Hil anomalistikoaAldatu
Ilargiaren orbita elipse bat da, zirkulu bat baino gehiago. Hala ere orbita honen orientazioa eta forma ez dira finkoak. Bereziki puntu estremoen kokapenak (perigeo eta apogeoa) zirkulu bat deskribatzen du 9 urtean behin. Ilargiari gehiago kostatzen zaio puntu berdinera ituzltzea urrundu zelako biraketa batean. Periodo luzeago honi hil anomalistiko deritzo eta 27.554551 egun irauten dit (27 egun, 13 ordu, 18 minutu eta 33,2 segundu). Periodo honekiko aldatzen da ilargiaren diametro aparentea eta, horregatik, garrantzi berezia du eklipseen predikzioa egiterakoan (ikus Saros).
Hilak egutegi ezberdinetanAldatu
Egutegi juliar eta gregoriotarraAldatu
Hona hemen egutegi gregoriotarreko hilak ordenean:
- Urtarrila (31 egun).
- Otsaila (28 egun eta bisurteetan 29).
- Martxoa (31 egun).
- Apirila (30 egun).
- Maiatza (31 egun).
- Ekaina (30 egun).
- Uztaila (31 egun).
- Abuztua (31 egun).
- Iraila (30 egun).
- Urria (31 egun).
- Azaroa (30 egun).
- Abendua (31 egun).
Euskalkietako izenakAldatu
Euskara batua | Arratia (Mendebaldekoa) | Goierri (Erdialdekoa) | Sakana (Nafarrera) | Zuberera |
---|---|---|---|---|
Urtarrilla | Urteile | Ilbeltza | Ilbeltza | Urtarila |
Otsaila | Zezeile | Otsaila | Otsaila | Barantaila |
Martxoa | Martie | Marsoa | Marsua | Ostaroa |
Apirila | Aprile | Aprila | Apiribila | Jorraila |
Maiatza | Maiatza | Maiatza | Maiatza | Epaila |
Ekaina | Bagile | Garagarrila | Garagarrila | Arramaiatza/Bagila |
Uztaila | Garagarrile | Uztaila | Garila | Üztaila |
Abuztua | Agustue | Aguztua | Abuztua | Agorrila |
Iraila | Urrie | Agorra | Urra | Setemere/Bürüila |
Urria | Urri bigarrena | Urria | Lastaia | Ürrieta |
Azaroa | Semendie | Azaroa | Azaroa | Gorotzila |
Abendua | Abendue/Gabonile | Abendua | Abendua | Negila |