Tai jia edo tai ji kuana () jatorria Txinan duen borroka-arte bat da, barneko energia garatzean oinarritua. Tai jiak gorputza, adimena eta espiritua batera lantzen ditu. Borroka-arte horretan aritzea ona da edozein adinetako jendearentzat, eta gaur egun milioika lagunek praktikatzen dute mundu osoan.

Tai jian aritzea, taldean eta espazio publikoan, txinatar ohitura ezaguna.

Nork sortu zuen argi ez badago ere, borroka-arte zaharrena da. Txinako dinastiaren Liang aroan (502-577) dokumentatuta zegoen. Cheng Xing-Xi buruzagi militarrak hain gustuko zuen, non bere soldaduak hura egitera animatzen baitzituen. Teknika horiek beraien lurrak arrakastaz defendatzeko erabili zituzten. Cheng-ek artikulu ugari idatzi zituen, tai jiaren eraginkortasuna baieztatzen.

Tai jiaren oinarrietatik, Moy jakintsuak tai ji yaoista sortu zuen, hau da, yai-xiarekin batera, meditazio taoista sartu zuen, Txinako medikuntza tradizionala, erlijio taoistarekin nahastuz.

Tai jiaren hitzez hitzeko esanahia «oinarrizko printzipioaren ukabila» da. Hura oinarritzat hartuta, beste hainbat borroka-arte sortu dira, baina ez dute harremanik tai ji taoistarekin. Ezagunena txi kunga da.


Gaur egun, nahiz eta nagusiki tai jia erlaxatzeko erabili, borrokarako teknika eskas batzuek ere badiraute. Horietatik, oso ezaguna ez den arren, Bushï-te Shoreï (“Shaolin gudariaren ukabila”) teknika da.

Kanpo estekakAldatu