Pilotu-izurde hegaluze

Pilotu-izurde hegaluzea (Globicephala melaena) Globicephala generoko zetazeoa da, mundu osoko ur hotz eta epeletan bizi dena[1], Bizkaiko golkoan ere bai, euskal kostaldean.

Pilotu-izurde hegaluze
Long-finned Pilot Whale (8803755896).jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCetacea
FamiliaDelphinidae
GeneroaGlobicephala
Espeziea Globicephala melas
Banaketa mapa
Cetacea range map Long-finned Pilot Whale.PNG
Datu orokorrak
Haurdunaldia 16 hilabete

Nahiz eta bere portaera baleen modukoa izan, izurdeekin batera Delphinidae familian sailkatzen da.

Beste kalderoi edo pilotu-izurdeen kasuan bezala, muturrik ez duela da bere ezaugarri fisiko deigarrietako bat. Kolore beltz-beltza dauka, eta 6,5 metro luze izatera heldu daiteke[2]. Talde handiak osatzen dituzte, 60-80 lagunekoak, harreman sozial estuekin. Agian horrek azaldu lezake batzuetan sufritzen dituzten hondartze masiboak.

ErreferentziakEdit

  1. Carwardine, Hoyt, Fordyce & Gill (1998). Whales & Dolphins: The Ultimate Guide to Marine Mammals. Londres: HarperCollins. ISBN 0-00-220105-4
  2. Azterkosta Monografikoak (5) . Noiz kontsultatua: 2018-09-22.


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.