Marrazo zuria (Carcharodon carcharias) ur gaziko arrain kartilaginosoa da, Lamnidae familiakoa.

Marrazo zuri
Miozeno-gaur egun

Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaChondrichthyes
OrdenaLamniformes
FamiliaLamnidae
GeneroaCarcharodon (en) Itzuli
Espeziea Carcharodon carcharias
(Linnaeus, 1758)
Banaketa mapa

Bere ezaugarririk nagusiena bere tamaina da, izan ere, badaude 6 metroko[1] eta 2.268 kilogramoko[2] espezimenak. Bere heldutasun sexuala 15 urtean lortzen dute, baina 30 urte ere bizi daitezke. Harrapari bat da, arrain, pinipedoak eta itsas-hegaztiak jaten dituena. Carcharodon bere generoan irauten duen espezie bakarra da.

Steven Spielbergen Jaws filmaren ondorioz, gizaki-harrapatzaile krudeltzat jotzen badute ere, ez du askotan gizakiak erasotzen[3]. IUCNek, ostera, bere Zerrenda Gorrian "ahula" kategorian sailkatu du.

Deskribapena

aldatu

Isuridoen familiakoa da, Carcharodon generoari dagokiona. Gorputza fusiformea du bereizgarri, bizkarraldea gris arbel-kolorekoa edo belzkara ageri duena eta sabelaldea zuriska. Bular-hegats itzelen barruko aldean -zuriska baita- orban ilun bi dauzka. Buru zabala du, mutur zorrotz samar batean amaitzen dena.

Tamaina

aldatu

Marrazo handia da, marrazo guztietan hirugarren handiena, soilik marrazo balea eta marrazo erraldoiaren atzetik kokatua. Kontutan hartzen badugu lehenengo bi marrazoak plankton iragazleak direla (baleak bezala), marrazo zuria munduko marrazo predatzaile aktibo handiena da, harrapakin handiak ehizatu eta jaten dituena.

7 metro luze eta 2 tonak gaindi ditzake, normalean 6 metro luze eta 1.500 kg-ren bueltan kokatzen badira ere alerik handienetakoak.

Hortzak

aldatu

Gorputzaren tamainaz gain, ahoa, barailezurra eta hortzak ere oso handiak ditu, hortzak hiruki tankerakoak dira, oinarrian zabalagoak eta zerra-formakoak. Zerra formako hortz hauekin harrapakin handien (itsas ugaztunen esate baterako) hezurrak eta itsas-dortoka handien oskola txikitu eta mozteko gai da, hortzak 7 cm luze dira eta marrazo zuri batek, bere bizitza osoan zehar, 3.000 hortz izan ditzake, marrazo guztiek bezala, etengabe berritzen dituelako.

Elikadura

aldatu

Marrazo zuria tamaina ertain eta handiko harrapakinak ehizatzera espezializatu da. Harrapari gehienak bezala, denetarik jateko gai bada ere, gustoa eta espezializazioa erakutsi du itsas ugaztunak harrapatzeko. Bere harrapakinen artean itsas txakurrak, itsas lehoiak, izurdeak, mazopak eta tamaina horretako ugaztunak topa ditzakegu, baina odol beroko harrapakinen artean odol hotzeko arrain handiak eta itsas dortokak ere aurki ditzakegi.

Bizirik dauden animaliak era aktibo batean ehizatzeaz gain sarraskiak ere jaten ditu, batez ere hondoratu baino lehen flotatzen dabiltzan balea handienen gorpuak.

Ehizatzeko modua

aldatu

Marrazo zuriek balizko harrapakin bat antzematean 5-6 metroko sakonera jaisten dira bere bizkarreko kolore ilunak ematen dion kamuflajea baliatuz, harrapakina itsas azaletik distantzia egokira daudenean gora igo egiten dira azkar batean eta harrapakinak bat-batean harrapatzen dituzte, ekintza horren abiadura dela eta, batzuetan uretik kanpora 3 metroko jauziak emanez.

Eboluzioa

aldatu

Marrazo zuria Miozeno garaian agertu zela estimatzen da, bere erregistro fosil zaharrena 16 milioi urtekoa izanda.

Aditu batzuek marrazo zuria Carcharodon megalodon antzinako espezie erraldoiarengandik datorrela uste dute. Beste adituek ordea, zalantzarik gabe Carcharodon megalodon espeziea bezala Lamniformes ordenetik badator ere, marrazo muturluze espeziea bezala Isurus generotik datorrela uste dute.

Shelton Applegate, Maisey John, Robert Purdy palentologoen eta Leonard Compagno biologoaren iritziz, bai marrazo zuria eta baita Carcharodon megalodon ere Cretolamna carcharodon-rengandik datoz, eta beraz biak ordena eta genero berekoak dira, Lamnidae ordeneko Carcharodon generokoa hain zuzen ere.

Cappetta Henri, John Long, Mikael Siverson, eta David Ward-ek, ordea, Megalodona Cretolamna eta Otodus-engandik datorrela diote eta marrazo zuria megalodonengandik bereizitako bide estu baina ezberdin batetik datorrelari eusten diote. Teoriko gutxi batzuek ere eboluzioaren kate-maila galdutzat jotzen den Carcharodon orientalis-rengandik datorrenaren ideia defendatzen dute. Megalodonaren eta marrazo zuriaren hortzen arteko antzekotasun handiak bi espezie hauek estuki lotuta daudela adierazten du, baina eboluzio konbergentzia bat adierazteaz gain ez du antzekotasun genetikorik adierazten. Gaur egun, adituek oraindik eztabaidatzen dute marrazo zuriaren jatorri zehatzari buruz, ez baitago erabat argi.

Ugalketa

aldatu

Marrazo zuriak arrautzen bidez ugaltzen dira, eta batez ere ur-epeletan uzten dituzte arrautzak. Marrazo helduak 6-10 arrautza botatzen ditu.

Arrautzetik ateratzen marrazo hauek 40 dm-ko luzera izaten dute eta amarengandik joaten dira, beraiek ez jateko eta beraien bizitza bakartia egiten dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. Viegas, Jennifer. Largest Great White Shark Don't Outweigh Whales, but They Hold Their Own. Discovery Channel.
  2. Great White Shark. National Geographic.
  3. Hile, Jennifer. (2004-1-23). Great White Shark Attacks: Defanging the Myths. in: Marine Biology. National Geographic.

Kanpo estekak

aldatu