Kataluniako Gaztedi Nazionalista

Kataluniako Gaztedi Nazionalista (katalanez: Joventut Nacionalista de Catalunya, JNC) Alderdi Demokrata Katalana (Partit Demòcrata Català) alderdi politikoaren gazte erakundea da. Kataluniaren aldeko ikuspegi liberala, nazionalista, independentista eta europeista defendatzen du.[2] 1980ko apirilean sortu zen, Platja d'Aron. Kataluniako gazte elkarte politikoen artean afiliatu gehien dituena da. Bartzelonako Unibertsitatean katalanismoaren historiaren ikertzaile den Josep Lluís Martínek, JNCak CDCren diskurtso subiranistaren eboluzioan izan duen eragina azpimarratzen du.[3]

Kataluniako Gaztedi Nazionalista
Joventut Nacionalista de Catalunya
(JNC)
Sorrera1980
Egoitza nagusiaCarrer Puig-Reig 10,
08006 Bartzelona
Ideologia politikoaKataluniar independentista
kataluniar nazionalista
liberala
europeista
Nazioarteko kidetzaIFLRY (International Federation of Liberal Youth)
Eserlekuak erakundeetanKataluniako Parlamentuan[1]
1 / 135
www.jnc.cat

2010eko abenduan ospatu zen erakundearen XVI. Biltzarrean, Gerard Figueras berrautatu zuten lehendakari.[4] 2012ko urriaren 5etik 7ra bitartean, JNCak bere XVII. Biltzarra ospatu zuen, Girona hirian. Han, Marta Pascal erakundearen buru aukeratua izan zen;[5] alderdi horretako kargu hori duen lehenengo emakumea izanik.

JNCren Presidenteak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu