Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bertsolaritzaren arloan probintziako ekimen nagusia da, bi urtetik behin antolatutakoa. Azken urteotan, eskualdeka egiten dituzte kanporaketak eta ondoren finala jokatzen da. Igor Elortza eta Jon Lopategi dira garaipen gehien lortu dituzten bertsolariak, bost eta lau txapelekin hurrenez hurren.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa | |
---|---|
![]() Igor Elortzak bost txapelketa irabazi ditu. | |
Antolatzailea | Euskal Herriko Bertsozale Elkartea |
Lehen ekitaldia | 1958 |
Txapel gehien | Igor Elortza (5 txapel) |
Azken txapelduna | Onintza Enbeita (2018) |
Bilbo izan da finalaren egoitza edizio gehien-gehienetan.
HistoriaAldatu
Euskaltzaindiak antolatu zuen lehenengo aldiz 1958an eta ardura hori hartu zuen zazpi urtez. 1966tik etenaldi luzea eduki zuen ekimenak 1987 arte, "Araba-Bizkaiko txapelketa" antolatu zutenean. Urte hartatik ere Bertsozale Elkartea sustatzaile nagusi bihurtu zen.
Azkenik, 2000. urtean probintzia bakoitzak bere bidea hartu zuen.
EskualdekaAldatu
Historian zehar, probintzia mailan egiteaz gain, txapelketak eskualdeka ere antolatu izan dituzte:
TxapeldunakAldatu
1987 eta 1998 artean Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa jokatu zen.
2020ko bertso-zirkuitu berezia: "Kopla Barik"Aldatu
COVID-19 pandemiaren erruz ezin izan zen 2020ko Bizkaiko Txapelketa jokatu. Horren ordez "Kopla barik" bertso-zirkuitua osatu zen[8] eta Onintza Enbeitak irabazi zuen[9]. Jaialdiak Mungia, Igorre, Durango eta Getxon (Algorta) izan ziren. Sariketa Durangon suertatu zen, Plateruena Kafe Antzokian. Berezitasun bat izan zuen saioak, sariketan, hainbat bertso eskolatako kideak aritu baitziren gai-jartzaile lanetan. Kopla Barik bertso zirkuitu bat izan zen, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ordezkatu zuena, txapelketarik antolatu ezin izan zen urte zail batean. Besteak beste, hainbat helburu edo xede zituen "Kopla Barik"-ek: Formatu ezberdin batzuk ezagutaraztea (bertso-saio musikatua, bertso-trama, bertso-sariketa eta bertso-jaialdia) eta bertsolari eta zaleei agendan beste hitzordu bat txertatzea.
Mungiako Olalde aretoan, bertso-saio musikatuan, Aitor Bizkarra, Arrate Illaro, Ibon Ajuriagojeaskoa, Etxahun Lekue, Malen Amenabar eta Nerea Ibarzabal aritu ziren. Musikari lanetarako, Ixak Arruti eta Eneko Sierra gonbidatu zituzten; eta, gai-jartzaile lanak, Idoia Anzorandiak egin zituen.
Igorreko Lasarte aretoan egindako bertso-traman, Eneko Abasolo 'Abarkas', Jone Uria, Julen Arzunegi, Miren Amuriza, Txaber Altube eta Unai Mendiburu aritu ziren bertsotan; eta, gaiak jartzen, Aitor Etxebarriazarraga, Aitor Galarza eta Koldo Gezuraga izan ziren arduradunak.
Durangoko sariketari dagokionez, Ander Elortegi, Imanol Uria, Itxaso Paia, Irune Basagoiti, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitiak jardun zuten bertsotan; eta, gai-jartzen, Paule Ixiar Loizaga eta Beñat Vidal.
Bukatzeko, Bizkaiko Bertsolari Txapeldunen Jaialdia izan zen burutzen azkena, Muxikebarri antzokian. Bertsolari gisa Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Igor Elortza, Jon Enbeita, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Xabi Paia. Gaiak jartzen: Begoñe Olabarrieta.
PalmaresaAldatu
Bertsolaria | Txapelak | Urteak |
---|---|---|
Igor Elortza | 5 | 1998, 2000, 2002, 2004, 2008 |
Jon Lopategi | 4 | 1962, 1964, 1966, 1987 |
Balendin Enbeita | 2 | 1958, 1959 |
Jon Enbeita | 2 | 1990, 1992 |
Unai Iturriaga | 2 | 1994, 1996 |
Arkaitz Estiballes | 2 | 2010, 2012 |
Juan Mugartegi | 1 | 1960 |
Jon Azpillaga | 1 | 1961 |
Xabier Paya | 1 | 2006 |
Fredi Paia | 1 | 2014 |
Etxahun Lekue | 1 | 2016 |
Onintza Enbeita | 1 | 2018 |
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Xabier Paia Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun barria | Kontaizu» www.kontaizu.eus Noiz kontsultatua: 2020-11-29.
- ↑ «Igor Elortza txapeldun!» bizkaie.biz Noiz kontsultatua: 2020-11-29.
- ↑ «Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapeldun, eta Lekue bigarren» bertsoa.eus Noiz kontsultatua: 2020-11-29.
- ↑ Susaeta, Igor. «Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapeldun, bigarrenez jarraian» Berria Noiz kontsultatua: 2020-11-29.
- ↑ Susaeta, Igor. «Fredi Paia, txapeldun» Berria Noiz kontsultatua: 2020-11-29.
- ↑ «Etxahun Lekue txapeldun» bertsoa.eus Noiz kontsultatua: 2020-11-29.
- ↑ «Onintza Enbeita txapeldun» Argia Noiz kontsultatua: 2020-11-29.
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-10-20). «Txapelketaren ordez, ‘Kopla barik’ bertso zirkuitua antolatu du Bizkaiko Bertsolari Elkarteak» naiz: Noiz kontsultatua: 2020-11-29.
- ↑ «https://twitter.com/bbertsozale/status/1332771996485246979» Twitter Noiz kontsultatua: 2020-11-29.
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa |