Aissa Intxausti

Lekeitioko bertsolaria

Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio, Bizkaia, 1996 - ) bizkaitar bertsolaria eta bertso-irakaslea da. 2016ko, 2021eko eta 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan aritu zen, azken horretan finalera iritsiz.

Aissa Intxausti
Bizitza
JaiotzaLekeitio, 1996 (27/28 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Biografia aldatu

Zuzenbide eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua ikasi zuen, eta abokatutzako masterra egin, nahiz eta ez dabilen alor horretan lanean. Karrera bukatu ostean Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin hezkuntza arautuan bertsolaritza klaseak ematen ibili izan da, ordezkapenak egiten. Lankurekin ere ikuskizun ezberdinetan parte hartu du, Eneko Arraterekin batera: Urpekakariak, Alpistegia, Hor Konpon Mari Anton eta Pretresku bertso-antzerkiak egin dituzte. 2022tik Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza kidea da.[1][2]

Bertsolari ibilbidea aldatu

Lekeitioko eskola publikoan hasi zen bertsotan, bertsolaritza klaseak ematera joaten baitzitzaien Onintza Enbeita LH5 eta LH6 ikasturteetan. Gerora, Markina-Xemeingo bertso eskolan eta Lekeitioko Poto bertso eskolan ibili izan da.[1]

Txapelketak aldatu

Bertso Erronda aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bertso Erronda»

Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko tabernetan ospatzen den bertso txapelketa da. Hauetan hartu du parte Intxaustik:

  • 2017: Last bertso round
  • 2018: Bertso saloon[4]
  • 2019: Bertsolarri
  • 2020. Bertan behera gelditu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Aissa Intxausti - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
  2. «Aissa Intxausti bertsolariarekin egin dugu gaurko Aritzen kilometroa, Ean» EITB 2022-04-07 (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
  3. «Azken finalaurrekoa jokatuko da zapatuan, Lemoan» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
  4. GAUR, GUREAN. (2018-03-19). «BertsoErronda, Bilboko Alde Zaharreko ostegunak irauli dituen ekimen kultural herrikoia» hamaika.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).

Kanpo estekak aldatu