Aitor Bizkarra

Abadiñoko bertsolaria

Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño, 1996) bertsolari bizkaitarra da[1]. Bizkaiko Txapelketako finalak jokatu izan ditu eta 2022ko Txapelketa Nagusian finalaurrekoen bigarren itzulian abestu du.

Aitor Bizkarra
Bizitza
JaiotzaAbadiño, 1996 (27/28 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Bizitza aldatu

Bizkaiko Eskolartekoan hasi zen bertsotan lehiatzen. 2010. urtean txikien mailako txapelketa eskuratu zuen eta gazte mailan txapeldunordea izan zen 2014an[2]. Ondoren Euskal Herrikoan kantatu zuen.

Helduen mailan Bizkaiko Txapelketako finala jokatu zuen 2018an eta zortzigarrena izan zen[3]. Hurrengo txapelketa 2021ean izan zen, COVID-19 pandemiak eragindako atzerapena zela eta. Seigarren egin zuen bigarren aldi honetan[4]. 2022an Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatzen ari da eta finalaurrekoen bigarren itzulian bigarren egin zuen Amurrioko saioan[5].

Bertsolaritza aldatu

Txapelketak aldatu

Eskolartekoak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Aitor Bizkarra - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  2. Berria. «Asier Galarzak irabazi du Bizkaiko eskolartekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  3. «Bilbo — Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  4. Iruretagoiena, Hodei. «Nerea Ibarzabal txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  5. «Aitor Bizkarrak bigarren postua lortu du Amurrioko finalaurrekoan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).

Kanpo estekak aldatu