Ireki menu nagusia
Igor Elortza, 2008ko txapelduna.

2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 12 eta abenduaren 20 bitartean ospatu zen. 37 bertsolarik hartuk zuten parte eta guztira 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala ospatu ziren. 2008ko edizioaren leloa "Bota" izan zen. Finala abenduaren 20an Bilbao Exhibition Centreen ospatu zen eta Jon Azpillaga bertsolariak jantzi zion txapela Igor Elortza irabazleari.

2008ko abenduaren 11an, 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren webguneak, webgunerik ikusgarrienaren Buber Saria irabazi zuen.

Parte-hartzaileakAldatu

SaioakAldatu

KanporaketakAldatu

MendexaAldatu

Mendexako kanporaketa herriko frontoian izan zen, 2008ko urriaren 12ko 17:30etan.

Bertsolaria Puntuak
Eneko Abasolo 392,5
Eñaut Intxaurraga 380,5
Xabier Enbeita 365,5
Garikoitz Sarriugarte 364
Olatz Ibarluzea 342,5
Xabat Galletebeitia 338,5

ZeanuriAldatu

Zeanuriko kanporaketa herriko frontoian izan zen, 2008ko urriaren 18ko 17:30etan.

Bertsolaria Puntuak
Igor Elortza 424,4
Arrate Illaro 369,5
Eñaut Uruburu 367
Iker Belaustegi 361,5
Iñaki Iturriotz 359
Itsaso Paia 345

MuskizAldatu

Muskizko kanporaketa herriko kultur etxean izan zen, 2008ko urriaren 25eko 17:30etan.

Bertsolaria Puntuak
Oihana Bartra 402.5
Jabier Olibares 371.5
Mikel Petuya 349
Peru Vidal 348
Ander Salaberria 331.5
Julen Erezuma 324.5

LarrabetzuAldatu

Larrabetzuko kanporaketa herriko frontoian izan zen, 2008ko azaroaren 2ko 17:30etan.

Bertsolaria Puntuak
Miren Amuriza 403
Jone Uria 397.5
Joseba Artza 379
Gorka Ostolaza 376.5
Lander Ibarluzea 362
Arkaitz Zipitria 318

ZaldibarAldatu

Zaldibarko kanporaketa herriko frontoian izan zen, 2008ko azaroaren 9ko 17:30etan.

Bertsolaria Puntuak
Unai Iturriaga 453.5
Amaia Uribe 372.5
Gorka Lazkano 366.5
Ander Elortegi 350
Manex Sagarna 341
Mikel Galarza 309

FinalaurrekoakAldatu

Gernika-LumoAldatu

Gernika-Lumoko saioa lehenengo finalaurrekoa da. 2008ko azaroaren 23ko 17:30etan ospatu zen Jai Alai frontoian. Finalaurreko honetan 6 bertsolariek hartu zuten parte, horietatik 3 automatikoki sailkatutako Fredi Paia, Ibon Ajuria eta Iratxe Ibarra bertsolariak izan ziren. Gainontzekoak, Muskizeko kanporaketako irabazlea, eta kanporaketetako bat irabazi ez zutenen artean lehenengo eta bosgarren puntuaziorik onenak zituzten bertsolariak ziren.

Bertsolaria Puntuak
Iratxe Ibarra 540
Fredi Paia 524.5
Ibon Ajuriagogeaskoa 508
Jone Uria 504.5
Oihana Bartra 500
Amaia Uribe 426

Markina-XemeinAldatu

Markina-Xemeingo saioa bigarren finalaurrekoa da. 2008ko azaroaren 30eko 17:30etan ospatu zen herriko frontoian. Finalaurreko honetan 6 bertsolariek hartu zuten parte, horietatik 2 automatikoki sailkatutako Onintza Enbeita eta Arkaitz Estiballes bertsolariak ziren. Gainontzekoak, Mendexa eta Larrabetzuko kanporaketetako irabazleak, eta kanporaketetako bat irabazi ez zutenen artean hirugarren eta seigarren puntuaziorik onenak zituzten bertsolariak ziren.

Bertsolaria Puntuak
Arkaitz Estiballes 537,5
Onintza Enbeita 514
Miren Amuriza 505
Joseba Artza 493
Eneko Abasolo 480
Jabier Olibares 461

GetxoAldatu

Getxoko saioa hirugarren finalaurrekoa izan zen. 2008ko abenduaren 7ko 17:30etan ospatu zen Getxoko karpan. Finalaurreko honetan 6 bertsolariek hartu zuten parte, horietatik 2 automatikoki sailkatutako Xabier Paya (2006ko txapelduna) eta Etxahun Lekue bertsolariak ziren. Gainontzekoak, Zaldibar eta Zeanuriko kanporaketetako irabazleak, eta kanporaketetako bat irabazi ez zutenen artean bigarren eta laugarren puntuaziorik onenak zituzten bertsolariak ziren.

Bertsolaria Puntuak
Unai Iturriaga 575,5
Igor Elortza 563,5
Xabier Paya 551
Etxahun Lekue 529
Gorka Ostolaza 500
Eñaut Intxaurraga 492

FinalaAldatu

BarakaldoAldatu

Finala Barakaldon ospatu zen, Bilbao Exhibition Centreen, 2008ko abenduaren 20ko 17:30etan. Lau mila lagundik gora batu ziren finala ikusteko.

Bertsolaria Puntuak
Igor Elortza 909
Unai Iturriaga 891.5
Arkaitz Estiballes 500
Iratxe Ibarra 489.5
Onintza Enbeita 489
Etxahun Lekue 487.5
Xabier Paya 486
Fredi Paia 478

Kanpo loturakAldatu