Baserria (telebista saioa)

Euskal Telebistako reality programa da
Baserria
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Klaudio Landa
Iraupena 90 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) PrimeTime Media SL
Orio Produkzioak
TB Katea ETB1
Ordutegia Igandetan 22:00etan (Realitya)
Asteartetan 22:30ean (Debatea)
Emisioa 2021eko urtarrilaren 10a –
2021eko abenduaren 12a
Denboraldia(k) 2 (Realitya)
1 (Debatea)
Atal kopurua 23
Audientzia %3,7 (%9,8)

Baserria Euskal Telebistako reality programa da. Klaudio Landak aurkezten du eta igandetan igortzen da 22:00etan, ETB1en eta euskaraz. 20 lehiakide ditu protagonista. 10 baserritar eta 10 kaletar elkarren aurka arituko dira lehian.

2021eko urtarrilaren 10ean estreinatu zen eta lehenengo atalak harrera ona izan zuen. %5,7-ko kuota eman zuen eta euskaldunen artean liderra izan zen bere ordutegian: %13,3.[1] Martxoaren 7an eskaini zuten lehenengo denboraldiko azken atala eta izan zuen arrakasta ikusita, Euskal Telebistak bigarren denboraldi bat iragarri zuen.

Bigarren denboraldia 2021eko irailaren 19an hasi zen eta berrikuntza batekin. Denboraldi honek asteartetan bere debatea izan zuen. Hala ere ikusleen partetik ez zuen babes handia izan. Bigarren denboraldiak lehenengoaren audientzia erdia bakarrik lortu zuen eta debateak ere datu eskasak izan zituen. Sasoi hau abenduaren 12an amaitu zen.

Saioaren azalpena aldatu

1. denboraldia aldatu

20 parte-hartzaile elkarren aurka lehiatuko dira. 10 baserritar eta 10 kaletar; 10 gizon eta 10 emakume. Denak benetako baserri batean biziko dira, landa eremuko egoera gogorrei aurre eginez.

Horrez gain, bikote hauek bi taldetan banatuko dira: 5 bikotek talde gorria osatuko dute: “Goienetxeatarrak”. Eta beste 5 bikotek talde urdina: “Bengoetxeatarrak”.

Atalez atal aurrera egiteko elkarbizitza kontutan hartuko da eta baserriko lanekin zerikusia duten probak ere garrantzia izango dute. Astero "auzolan" proba bat egingo dute bi taldeetan artean eta galtzen duen taldeko bi bikotek desafioa jokatu beharko dute. Bikote horiek negutegian erabakiko dira.

Negutegian taldeak elkartu eta asanblea moduko bat egingo dute. Bertan lehiakideek aizkorakada bidez izendatu eta desafioan parte hartuko duen bikoteetako bat zein izango den erabakiko dute. Beste bikotea berriz epaileek hautatuko dute. Epaileak Kristina Saralegi baserritarra, Patxi Larretxea baso-gizona eta Klaudio Landa aurkezlea izango dira. Hauek negutegia erabiliko dute lehiakideei errieta eman, zoriondu edota beraien iritzia emateko.

Astero desafioan galtzen duen bikotea etxera joango da.

Baserriko lanetan ongien moldatzen den bikotea, elkarren artean ongi uztartzen dena eta probetan abilena denak irabaziko du saioa. Saria 6.000 euro dira.[2]

2. denboraldia aldatu

Bigarren denboraldian aldaketa batzuk izan ziren. Batetik lehiakide gehiagok hartu dute parte, guztira 24 parte-hartzaile elkarren aurka. 12 baserritar eta 12 kaletar; 10 gizon eta 10 emakume. Bikote gorriak “Goienetxeatarrak” eta urdinak “Bengoetxeatarrak”.

Denboraldi honetan ere astero "auzolan" proba bat egingo dute bi taldeetan artean. Negutegian talde galtzaileak izendatzen duen bikoteak zuzenean desafioa jokatuko du. Bestalde talde galtzaileak beste bikote bat izendatu beharko du eta adituek irabazleen taldetik okerren moldatu den bikotea aukeratuko du. Desafioaren momentua heltzean, baztertuen kortan lo egin duen bikote izendatuak erabakiko du beste bi bikoteetako zeinekin jokatu desafioa. Gainera adituek talde irabazleko bikote bat immune bihurtuko dute.

Negutegian izendatu eta asanblea egiteaz gain, joarea ere egongo da denboraldi honetan. Auzolaneko talde irabazleko baserritarrek bakarrik jo dezakete joarea bikote aldaketa eskatzeko. Aldaketa eskatu eta alboan beste taldeko nor nahi duen erabaki beharko du baserritar horrek. Orduan desafioa jokatuko da eta aldaketa eskatu duen baserritarrak irabaziz gero, bikote aldaketa burutuko da. Galduz gero berriz, bikotea etxera joango da.

Edizio honetan adituak ere aldatu egin dira. Kasu honetan Amalur Arbelaitz baserritarra eta aurreko denboraldiko lehiakideak; eta Ion Areitio baserrian hazitako gizona eta goi-mailako kirolariak beteko dute paper hau.

Denboraldien laburpena aldatu

Baserria 1 (2021) aldatu

Lehiakideak aldatu

Izena Herria Adina Lanbidea Taldea Informazioa
Baserritarrak (10)
  Garikoitz Lauzurika Cobo   Gordoa 30 urte Abeltzaina Goienetxeatarrak Irabazlea
  Amalur Arbelaiz Arbelaiz   Oiartzun 40 urte Garbitzailea; Jangelako begiralea Bengoetxeatarrak Azpitxapelduna
  Ibai Alberdi   Aretxabaleta 21 urte Mantentze industrialeko ikasketak Bengoetxeatarrak 8. kanporatua
  Joxe Etxezarreta Oyarzabal   Segura 33 urte Mekanizazio moduluko ikasketak; Artzaina Goienetxeatarrak 7. kanporatua
  Axun Elizalde Ariztegi   Etxalar 36 urte Abeltzaina Goienetxeatarrak 6. kanporatua
  Juan Felipe Saharrea 'Xegone'   Ziga 53 urte Piszifaktoriako langilea; El conquistador-eko lehiakidea Bengoetxeatarrak 5. kanporatua
  Luis Ibarguren   Legazpi 58 urte Mantenuko langilea Goienetxeatarrak 4. kanporatua
  Ainara Gotxi Alava   Olabezar 34 urte Harakina Bengoetxeatarrak 3. kanporatua
  June Kintana Larrarte   Bakaiku 25 urte Albaitaritzako ikaslea Goienetxeatarrak 2. kanporatua
  Amaia Barandiaran Mujika   Andoain 36 urte Okindegiko langilea Bengoetxeatarrak 1. kanporatua
Kaletarrak (10)
  Gontzal Viaga Rodriguez   Donostia 34 urte Ertzaina Goienetxeatarrak Irabazlea
  Xabier Orbegozo Garmendia   Ordizia 21 urte Entrenatzaile pertsonala; Soroslea Bengoetxeatarrak Azpitxapelduna
  Eduardo Pascual Montero   Bilbo 25 urte Zuzenbideko ikasketak Bengoetxeatarrak 8. kanporatua
  Iratxe Lazcoz Moratinos   Gasteiz 23 urte Haur hezkuntzako ikasketak; Zerbitzaria Goienetxeatarrak 7. kanporatua
  Andoni Larrarte Odriozola   Hondarribia 22 urte Ikaslea; Zerbitzaria Goienetxeatarrak 6. kanporatua
  Natalia Perez Larumbe   Donostia 28 urte Estetizista; Haurren zaintzailea Bengoetxeatarrak 5. kanporatua
  Ainhoa Azkue Ibarguren   Errenteria 24 urte Gizarte Harrerako Udal Zentroko zaindaria Goienetxeatarrak 4. kanporatua
  Aintzane Etxebarria Urrutia   Amurrio 33 urte Administrazio langilea Bengoetxeatarrak 3. kanporatua
  Beñat Felipe Lekuona   Oiartzun 20 urte Integrazio sozialeko ikaslea Goienetxeatarrak 2. kanporatua
  Maitane Uribe Gardoki   Aramaio 25 urte Zerbitzaria; Modeloa Bengoetxeatarrak 1. kanporatua

Asteroko estatistikak aldatu

     = Proba irabazi eta immunea.
     = Proba galdu, baina desafiotik salbu.
     = Izendatua, baina desafioa jokatu beharrik ez.
     = Desafioa jokatu eta irabazi.
     = Desafioa galdu eta kanporatua.
Lehiakideak Atalak
1 2 3 4 5 6 7 8 Finala
Gari Sartu Immunea Izendatua Immunea Desafioa Immunea Desafioa Salbatua Desafioa Irabazlea
Gontzal Sartu
Amalur Sartu Salbatua Immunea Salbatua Immunea Desafioa Immunea Desafioa Immunea Azpitxapelduna
Xabi Sartu
Ibai Sartu Salbatua Immunea Izendatua Immunea Salbatua Immunea Immunea Kanporatua
Edu Sartu
Joxe Sartu Immunea Salbatua Immunea Izendatua Immunea Salbatua Kanporatua
Iratxe Sartu
Axun Sartu Immunea Salbatua Immunea Salbatua Immunea Kanporatua
Andoni Sartu
Xegone Sartu Desafioa Immunea Desafioa Immunea Kanporatua
Natalia Sartu
Luis Sartu Immunea Desafioa Immunea Kanporatua
Ainhoa Sartu
Ainara Sartu Izendatua Immunea Kanporatua
Aintzane Sartu
June Sartu Immunea Kanporatua
Beñat Sartu
Amaia Sartu Kanporatua
Maitane Sartu

Baserria 2 (2021) aldatu

Lehiakideak aldatu

Izena Herria Adina Lanbidea Taldea Informazioa
Baserritarrak (12)
  Asier Alegria   Bermeo 33 urte Abeltzaina Goienetxeatarrak Irabazlea
  Jexux Mari Ormaetxea 'Urki'   Orendain / Alegia 46 urte Baserritarra Bengoetxeatarrak Azpitxapelduna
  Edurne Arribillaga   Madotz 43 urte Lorazaina Bengoetxeatarrak / Goiene 10. kanporatua
  Haritz Orcaray 'Petatu'   Arribe 23 urte Kirolaria; Modeloa Goienetxeatarrak 9. kanporatua
  Izaskun Ezkurra   Altzaga 47 urte CAFeko langilea Bengoetxeatarrak 8. kanporatua
  Jokin Urretabizkaia   Donostia 21 urte Autonomoa, Basoko langilea Bengoetxeatarrak 7. kanporatua
  Maider Ginea   Ordizia / Zumarraga 43 urte Goienetxeatarrak 6. kanporatua
  Zigor Egaña Etxaniz   Azkoitia /   Markina 50 urte Goienetxeatarrak 5. kanporatua
  Bidane Madariaga   Sunbilla 23 urte Ostalaria, Erizaintzako laguntzailea Bengoetxeatarrak 4. kanporatua
  Unai Martiarena   Irun 26 urte Estanpazio langilea; Aitziberren neba Goienetxeatarrak 3. kanporatua
  Miren Aranberri Elortza   Endoia 51 urte Sukaldaria Goienetxeatarrak 2. kanporatua
  Aitziber Martiarena   Irun / Irura 25 urte Kamioien makanikoa; Unaien arreba Bengoetxeatarrak 1. kanporatua
Kaletarrak (12)
  Tania Llanos   Gasteiz 20 urte Ikaslea Goienetxeatarrak / Beng Irabazlea
  Lucia Garmendia   Donostia 19 urte Ikaslea Bengoetxeatarrak Azpitxapelduna
  Markel Goikolea 'Goiko'   Arrasate 35 urte Bengoetxeatarrak / Goiene 10. kanporatua
  Ainhize Azpiazu   Azkoitia 24 urte Kirolaria (Iñigoren neska-laguna) Goienetxeatarrak 9. kanporatua
  Naiara Carreto 'Nai'   Durango 36 urte Youtuberra Bengoetxeatarrak / Goiene 8. kanporatua
  Andrea Puente Lopez   Igorre 21 urte Zumba irakasle izandakoa Bengoetxeatarrak 7. kanporatua
  Telmo Idigoras   Zumaia / Orio 31 urte Betizu Taldeako kidea Goienetxeatarrak 6. kanporatua
  Svetlana Baeva 'Sveta'   Errusia /   Basauri 28 urte Itzultzailea / Idazkaria Goienetxeatarrak 5. kanporatua
  Camilo Astiz   Lesaka 21 urte Moda ikaslea Bengoetxeatarrak 4. kanporatua
  Eneko Elexpuru   Bilbo 37 urte Goienetxeatarrak 3. kanporatua
  Marko Usabiaga   Donostia 18 urte Ikaslea Goienetxeatarrak 2. kanporatua
  Iñigo Lasa   Zumarraga 23 urte Kirolaria (Ainhizeren mutil-laguna) Bengoetxeatarrak 1. kanporatua

Asteroko estatistikak aldatu

     = Proba irabazi eta immunea.
     = Proba irabazi eta desafiotik salbu.
     = Proba galdu, baina desafiotik salbu.
     = Izendatua, baina desafioa jokatu beharrik ez.
     = Desafioa jokatu eta irabazi.
     = Desafioa galdu eta kanporatua.
Lehiakideak Atalak
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 Finala
Asier Sartu Salbatua Salbatua Salbatua Bikotea desegin Bikote berria Izendatua Salbatua Desafioa Salbatua Immunea Irabazlea
Tania Sartu
Urki Sartu Salbatua Salbatua Immunea Salbatua Izendatua Salbatua Salbatua Salbatua Salbatua Izendatua Desafioa Azpitxapelduna
Lucia Sartu
Edurne Sartu Salbatua Izendatua Izendatua Salbatua Salbatua Salbatua Salbatua Desafioa Immunea Desafioa Salbatua Kanporatua
Goiko Sartu
Petatu Sartu Salbatua Salbatua Salbatua Salbatua Desafioa Salbatua Salbatua Immunea Salbatua Immunea Kanporatua
Ainhize Sartu
Izaskun Sartu Salbatua Immunea Salbatua Bikotea desegin Bikote berria Desafioa Salbatua Izendatua Kanporatua
Nai Sartu
Jokin Sartu Immunea Salbatua Salbatua Salbatua Salbatua Salbatua Immunea Izendatua Kanporatua
Andrea Sartu
Maider Sartu Salbatua Salbatua Desafioa Salbatua Salbatua Salbatua Salbatua Kanporatua
Telmo Sartu
Zigor Sartu Salbatua Desafioa Salbatua Salbatua Salbatua Salbatua Kanporatua
Sveta Sartu
Asier Bikote berria Immunea Bikotea desegin
Nai
Izaskun Bikote berria Salbatua Bikotea desegin
Tania
Bidane Sartu Salbatua Salbatua Salbatua Salbatua Kanporatua
Camilo Sartu
Unai Sartu Izendatua Salbatua Kanporatua
Eneko Sartu
Miren Sartu Desafioa Kanporatua
Marko Sartu
Aitziber Sartu Kanporatua
Iñigo Sartu

Denboraldiak aldatu

Baserria (realityak) aldatu

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
1. denboraldia 9 + 2 2021eko urtarrilaren 10a 2021eko martxoaren 7a %4,7 (%11,8)
2. denboraldia 12 2021eko irailaren 19a 2021eko abenduaren 12a %2,9 (%8,3)
Guztira 23 2021eko urtarrilaren 10a 2021eko abenduaren 12a ----- %3,7 (%9,8)

Baserria Zuzenean (debatea) aldatu

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
2. denboraldia 12 2021eko irailaren 21a 2021eko abenduaren 14a %1,2 (%3,9)

Atalak eta audientziak aldatu

1. denboraldia (2021) aldatu

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 1 2021eko urtarrilaren 10a %5,7 (%13,3)
2 2 2021eko urtarrilaren 17a %4,8 (%13,3)
3 3 2021eko urtarrilaren 24a %5,9 (%16,5)
4 4 2021eko urtarrilaren 31a %4,7 (%13,6)
5 5 2021eko otsailaren 7a %4,5 (%10,1)
6 6 2021eko otsailaren 14a %2,7 (%5,8)
7 7 2021eko otsailaren 21a %4,5 (%11,1)
8 8 2021eko otsailaren 28a %3,8 (%11,0)
9 9 2021eko martxoaren 7a %5,4 (%11,8)

Atal bereziak aldatu

Zenb. Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
1 Azken negutegia (debatea) 2021eko martxoaren 14a %4,8 (%11,5)
2 Baserritik kalera 2021eko martxoaren 17a (asteazkena) %1,8 (%5,3)

2. denboraldia (2021) aldatu

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
10 1 2021eko irailaren 19a 30.000 ikusle %4,6 (%11,1)
11 2 2021eko irailaren 26a 17.000 ikusle %2,8 (%7,9)
12 3 2021eko urriaren 3a 28.000 ikusle %4,3 (%12,5)
13 4 2021eko urriaren 10a 19.000 ikusle %3,6 (%9,4)
14 5 2021eko urriaren 17a %1,7 (%5,3)
15 6 2021eko urriaren 24a %1,7 (%3,9)
16 7 2021eko urriaren 31a 9.000 ikusle %1,6 (%5,0)
17 8 2021eko azaroaren 7a %2,6 (%7,6)
18 9 2021eko azaroaren 14a %3,4 (%8,8)
19 10 2021eko azaroaren 21a %2,4 (%7,8)
20 11 2021eko azaroaren 28a %2,7 (%8,7)
21 12 2021eko abenduaren 12a %3,4 (%11,1)

Baserria Zuzenean (2021) aldatu

Zenb. Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
1 2021eko irailaren 21a %0,9 (%2,9)
2 2021eko irailaren 28a %1,2 (%4,2)
3 2021eko urriaren 5a %2,1 (%6,0)
4 2021eko urriaren 12a 6.000 ikusle %1,0 (%3,2)
5 2021eko urriaren 19a 11.000 ikusle %1,9 (%6,4)
6 2021eko urriaren 26a 7.000 ikusle %1,1 (%3,6)
7 2021eko azaroaren 2a 5.000 ikusle %0,9 (%2,9)
8 2021eko azaroaren 9a %0,7 (%2,2)
9 2021eko azaroaren 16a %1,3 (%2,5)
10 2021eko azaroaren 23a 4.000 ikusle 0,7 (%2,2)
11 2021eko azaroaren 30a %1,9 (%6,8)
12 2021eko abenduaren 14a %1,0 (%3,7)

Atal bereziak aldatu

Zenb. Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
1 Finalaren atarian 2021eko abenduaren 5a %2,9 (%8,3)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu