Siriako arrosa edo Siriako hibiskoa (Hibiscus syriacus) hibisko mota bat da, ezaguna bere lore ederrarengatik. Munduko leku askotan lantzen da landare apaingarri moduan.

Siriako arrosa.

Deskribapena aldatu

Asian jatorria duen landarea da, bi eta lau metro arteko altuera lortu dezakeena. Udak oso beroak diren tokietan landatzen dira. Loreak kolore desberdinetakoak izan daitezke: zuriak, arrosak, gorriak, moreak... udazkenetan edo urtaro lehorretan hostoak galtzen ditu.

Ugalketa aldatu

Lore bakoitzak bizitza labur bat du (egun batekoa edo), baina landareak lore asko sortzen dituenez beti ikus daitezke hainbat. Landare hau aldaxkatzez edo hazien bidez ugaldu daiteke.

Sinboloa aldatu

 
Hego Koreako armarrian Siriako arrosa agertzen da.

Hego Koreako lore nazionala da, eta hainbat ikur nazionaletan agertzen da. Herrialde horretako himno nazionalean Korea konparatzen da lore honekin.

Lorearen izena koreeraz mugunghwa da (Hangul:무궁화; Hanja:無窮花).

Entzun aldatu

       Entzun!