Txikipedia:Lasarte-Oria

   Artikulua entzun!

Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak19.133
🔎  Azalera6,01 kilometro koadro
🌄  Altuera19 metro
Map

Lasarte-Oria Gipuzkoako udalerri bat da. 18.166 biztanle ditu. Jatorriz, bi herrigunek osatzen dute: iparraldean, Lasarte, eta hegoaldean, Oria.

Geografia aldatu

Oria ibaia hegoaldetik iparraldera luzatzen da herriaren mendebaldean eta, haren aldamenean, A-1 autobia doa. Autobia horrek Lasarte eta Zabaleta auzoa zatitzen ditu.

Kale Nagusia eta Geltoki kalea ditu kale zaharrenak eta garrantzitsuenak. Kale Nagusiak Oriaraino jarraitzen du, eta mendebaldeko aldean industria pabiloi ugari ditu. Beste kale garrantzitsu bat, Oria ibaian amaitua, Hipodromo kalea da. Ibaiaz bestaldean, Donostiako Zubieta auzoan hipodromoa dago, eta udan batez ere bertan zaldi lasterketak egiten dira.

Trafikoaren erdigunea Donostia etorbideko biribilgunea du, eta bertan dago ere Euskotrenen geltokia, trenbide horren lineako azkena. Hala ere, Herriko Plaza eta udaletxea Okendo plazan daude. Egun, leku horretan oinez ibiltzen da bakarrik, ez duelako autoentzako errepiderik.

Ekialdetik, iparralde-hegoalde A-1 errepidea igarotzen da, eta beste errepide batzuekiko lotune garrantzitsu bat dago Lasarte-Oriaren iparraldean. Iparraldean, Michelin fabrika handia dago, baina zati bat Usurbilgo lurretan dago, eta haren eta Oria ibaiaren artean futbol zelai bat eta kirol instalazioak ditu.

Lasarte-Oriaren hegoaldean, Oria dago, eta pabiloi ugari ditu, baita etxebizitza eraikinak ere. Amaieran, Txitxardin Beltza etxea dago, eta haren aurrean pasealeku bat du, zuhaitzez inguratua.

Demografia aldatu

2019an 18.825 biztanle zituen.

Politika aldatu

1982an, Gipuzkoako Foru Aldundia Lasarte udalerri izatearen alde agertu zen. PSEko Ana Urtxuegia izan zuen alkate 25 urtez, Lasarte Donostiatik 1986an banandu zenetik. 2015etik 2019ra, berriz, Pablo Barrio izan zuen alkate, EH Bildukoa, koalizio bati esker. 2019ko hauteskundeen ondorioz, Jesus Zaballos izendatu zuten alkate, PSEkoa, baina 2019ko uztailean Agustin Valdivia hasi zen alkate lanetan. Udaleko beste alderdi batzuk hauek dira: Eusko Alderdi Jeltzalea, EH Bildu, Ahal Du Lasarte Puede, eta Alderdi Popularra.

 
San Pedro eliza

Euskara aldatu

2016an herritarren %45,37 euskalduna zen.

Eraikin garrantzitsuak aldatu

  • Brigiden komentua. 1675ekoa.
  • San Pedro eliza. XVI. mendekoa.

Argazki galeria aldatu