Azalpen testua testu-tipo bat da, non helburu nagusia informazioa transmititzea den eta informazio hori irakurlearentzat zaila izan daitekeela kontuan hartuz, informazioa ahalik eta modu argienean azaltzeko ahalegina egiten da. Honelako testuen helburu nagusienetakoa, helburu didaktikoa izaten da. Hartzaileak informazioa ondo antolatuta eta ulertzeko modu errazean azalduta aurkitzea izaten da helburua. Azalpen testuetan egileak bere iritziak ezkutatu eta informazioa ahalik eta modu objektiboenean aurkezten saiatu beharko da.

Azalpen testuaren estruktura aldatu

Egileak informazioa transmititzerakoan kontu egin beharko du bere hartzaileak nortzuk eta nolakoak izango diren. Bere hartzaile jakin horientzako propio prestatu beharko azalpen testua eta hartzaileek gauza batzuk dagoeneko aurretik jakingo dituztela egin beharko du kontu.

Azalpen testuetan hiruzpalau atal egon daitezke. (Gutxienez sarrera eta garapena, ia-ia beti egoten da).

  • Testua luzea baldin bada, testuaren hasiera-hasieran testu osoaren sinopsia kokatu ohi da. Testu osoaren laburpena. Askotan laburpen hori beste hizkuntza batean edo beste hizkuntza batzuetan ere egoten da.

  • Sarrera. Azalpen baten mamira jo baino lehenago ohikoa izaten da gaian murgildu baino lehenagoko hurbilketa. Sarrera historikoa edo azalpenaren beharra justifikatzea izaten dira sarreran jorratzen diren gaiak.

  • Garapena. Azalpenaren mamia. Azalpen testuaren edukiak ahalik eta hoberen azaltzen saiatzen dira egileak.

  • Ondorioa. Batez ere testua luzea denean komenigarria izaten da bukaeran gorago aipatutako informazioa laburbiltzea eta, batzuetan, tesiren bat garatu bada edo kontu harrigarriren bat azaldu bada, komenigarria izaten da bukaeran ondorioren bat azpimarratzea.
  • Iturrien aipamena, erreferentziak. Azalpenak ematerakoan informazioa nondik atera den adieraztea komenigarria izaten da.

Azalpen testu tipoak aldatu

Azaltzen duten gaiari, edukiari begira sailkatzen dira. Horrela, bereiz ditzakegu:


  • Zientzia-teknika testuak. Espezialistentzako testuak izan ohi dira. Espezialistak ez direnentzako testuak, jendarteratzeko testuak, hurrengo atalean kokatuko.
  • Jendarteratzeko testuak. Hainbat zailtasun mailatakoak izan daitezke. Unibertsitate ikasketak dauzkatenentzako testuak, ikasle gazteentzako testuak, gaian lehen hurbilketan egingo duten irakurleentzako testuak...
  • Ikerketa testuak. Espezialistek espezialistentzat idatzitako testuak. Oso maila aurreratukoak.
  • Entziklopedia artikuluak.

Paralelismo erraz bati jarraiki, testu idatzi bakoitzeko ahozko testu edo diskurtso bat badagoela esan daiteke: zientzia-teknika diskurtsoak, jendarteratzeko diskurtsoak, ikerketa diskurtsoak...

Azalpen testuen ezaugarriak aldatu

Azalpen testuek beharko lukete:

  • Informatiboak.
  • Argiak. Esanahi bakarrekoak.
  • Denotatiboak.
  • Terminologia egokikoak. Hartzailearen jakintza mailari egokituak.
  • Modalitate zientifikoan: zientzia-artikuluak, monografiak, tratatuak, azalpenak, ikastaroak...
  • Modalitate didaktikoan: hezkuntzako testu-liburuak eta.
  • Dibulgazioko testuetan: aldizkarietako edo egunkarietako artikuluak edo eranskinak, entziklopedia artikuluak…

Azalpen testuetan agertu ohi diren elementu formalak aldatu

Ereduzko azalpen testu baten ezaugarriak zerrendatu beharko bagenitu, kontuan hartu beharko genuke testuaren xede nagusia azaltzea bada testua, -edo diskurtsoarena-, azalpenak ahalik eta argien izan beharko lukeela. Testuaren egilea ez litzateke digresioetan galdu beharko. Idatzizko azalpen testuetan helburu komunikatibo nagusiei laguntzeko honako elementuak agertu ohi dira:

Adibidea: Wikipediako azalpen testu baten eskema aldatu

 
Giltzen koadro sinoptikoa - Wikipedia artikuluaren egitura

Azalpen testuetan saihestu beharrekoa aldatu

  • Subjektibotasuna. Azalpen testuetan egilearen iritziak ezkutatu eta komunitate zientifikoak ontzat hartzen dituenak azaltzea komeni.
  • Esaldi menpekoak. Esaldi labur eta argiak behar dira testua arinagoa suerta dadin.
  • Elipseak. Hartzaileari erraz erakutsi behar zaio subjektua eta objektu nagusiak zeintzuk diren. Horretarako hobe da anafora edo katafora, elipsea baino. Anbiguotasun oro saihesteko, subjektua behin eta berriro agertzea komeni, betiere subjektua zein den eta objektuak zeintzuk diren zalantzarik gabe uler dadin.
  • Aditza hirugarren pertsonan eta orainaldian erabiltzea izaten da ohikoena. Azalpen asko atenporalak eta orokorrak izan ohi dira.
  • Betiere argitasuna eta zehaztasuna bilatuko da. Anbiguotasuna saihestu behar.
  • Esaldi inpertsonalak.
  • Adjektibo koloretsuak. Adjektibo deskriptibo zehatzak behar dira.
  • Terminologia mugatua. Erabiltzen den eremu semantikoa ondo jorratzea komeni eta behar diren hiponimo, hiperonimoak, sinonimo eta heteronimoak erabili behar dira.
  • Esaldi sinpleen segidak. Lokailu, juntagailuak behar beste, modu egokian, erabili behar dira.

Ebaluazioa aldatu

Beste testu mota askorekin egin ohi den bezala, azalpen testuak (ahozkoak[2], idatzizkoak[3]) hainbat tresna erabilita ebaluatu daitezke[4], ekoizpenetan hobekuntzak proposatzeko eta: errubrikak, kontrol zerrendak,

Erreferentziak aldatu

Ikus. gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. «Azalpen-testuen ebaluazio-errubrikak - ERRUBRIKAK» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).