Antilla Txikiak

Antilla Txiki» orritik birbideratua)

Antilla Txikiak[1] Karibe itsasoko uharte-multzo bat da, Erdialdeko Amerikan, Ozeano Atlantikoaren aldean. Antilla uharteetako txikienak dira; Antilla Handien hego-ekialdera uharte-arkua eratzen dute, eta Puerto Ricotik Venezuelara arteko eremua hartzen dute.

Antilla Txikiak
Bertako izenaAntillas Menores
Geografia
UhartediaAntillak
Uharte nagusiak
Politika
Herrialdea Antigua eta Barbuda
 Barbados
 Dominika
 Grenada
 Saint Kitts eta Nevis
 Saint Vincent eta Grenadinak
 Santa Luzia
 Trinidad eta Tobago
Gizartea

Herrialde independente hauetako parte dira: Antigua eta Barbuda, Bahamak, Barbados, Dominika, Grenada, Saint Kitts eta Nevis, Saint Vincent eta Grenadinak, Santa Luzia eta Trinidad eta Tobago. Antilla Txikietako irlaren baten jabetza beste herrialde hauek dute: Ameriketako Estatu Batuak, Frantziak, Herbehereek, Erresuma Batuak eta Venezuelak.

Uharte hauek dira Antilla Txikietako nagusiak: Trinidad, 4.768 km²; Martinika, 1.101 km²; Margarita, 1.072 km²; Basse-Terre, 848 km²; Dominika, 749 km²; Cozumel, 647 km²; Santa Luzia, 622 km²; eta Grande-Terre, 588 km².

Uharte bolkanikoak dira; gehienak Karibe itsasoko ekialdera daude, Ozeano Atlantikoak duen mendebaldeko mugan. Hain zuzen ere, Antilla Txikietako irla batzuk Ipar Ozeano Atlantikoko hego-ekialdeko eremuan daude, Hego Amerikako gaineko aldean. Irla batzuk subdukzioz sortu ziren.

Irletan hizkuntza hauek egiten dira: ingelesa, frantsesa, gaztelania, papiamentoa eta nederlandera.

Klima tropikal beroa daukate, haize alisioek leunduta. Ozeano Atlantikotik datozen ekaitzak ere izaten dituzte. Bi urtaro izaten dituzte orokorki:

  • Urtaro hotz eta lehorra, abendutik ekainera
  • Urtaro bero eta hezea, ekainetik abendura, urakan sasoia

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu