Franco Baresi
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Franchino Baresi, Franco Baresi izenez ezaguna (Travagliato, 1960ko maiatzaren 8a) Italiar futbolari ohia da, Associazione Calcio Milaneko jokalari historikoa.
Franco Baresi | |||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Franchino Baresi | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Travagliato, 1960ko maiatzaren 8a (64 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Italia | ||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | italiera | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria sweeper (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 70 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 176 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Biografia
aldatuFranchino Baresi, gaur egun 62 urte daukaz eta Milanen bizi da, Bere aita Giuseppe Baresi eta bi seme daukaz Edoardo Baresi eta Giannandrea Baresi. Orain Milaneko taldea entrenantzen dabil eta ere Milaneko taldean garatu zuen bere kirol ibilbide osoa – Paolo Maldini-k gainditu ostean partida gehien jokatu dituen bigarren kide historikoa da (erretiro zenean klubean partida gehien jokatu zituen jokalaria zen). Guztira 719 partida jokatu ebazan, eta bere klubarekin ia dena irabazteagatik ere nabarmendu zen.
Baresik egin dauan guztiagatik eta bere omenez, Associazione Calcio Milanek "6" zenbakia zuen kamiseta erretiratu zuen bere ibilbide arrakastatsuaren aitorpen gisa eta gaur egun munduko libero onenetariko bat bezala kontsideratzen da. Jokalari "aparteko" gisa.[1]
Kirol bilbidea
aldatuMilanista gisa lehen partida jokatu zuen 1978ko apirilaren 23an Associazione Calcio Chievo de Veronaren aurka. Dagoeneko bigarren denboraldian geldiezina bihurtu zan eta bere karrerako lehen liga tituluak (“scudetto”) irabaztea lortu zuen (1978-79). Bere ibilbidea, hiru denboraldi egin ondoren, bere hastapenetan markatua izan zen Italiako taldeak "B" Seriera —herrialdeko bigarren kategorian— jasandako erbesteak, non 1980-81 eta 1982-83 kanpainetan jokatu zuen. Gerora, futbolaren historiako libre atzelari onenetariko bat izateko bidea markatu zuen klubera entrenatzaile bat iritsi zen (Nils Liedholm), eta hark irakatsi zizkion zonakako jokoan arrakastaren gakoak, gerora berretsi eta hobetu ebana.
Taldea 1980ko hamarkadaren amaierako eta 1990eko hamarkadaren hasierako talderik onena bihurtu zen Marco van Basten, Ruud Gullit, Frank Rijkaard, Carlo Ancelotti, Paolo Maldini eta Roberto Donadoni bezalako jokalariekin. Sacchi eta Baresi —kapitaina— zuzendutako jokalari talde bat.
1996-97 kanpainan, 37 urte zituela, erretiroa hartzea erabaki zuen eta "Rossonera" zuzendaritzan sartu zen, eta presidenteorde kargura iritsi zen. Geroago Ingalaterrako Fulham Football Clubeko futboleko zuzendari izan zen.[2]
Irabazitako tituloak
aldatuSerie Ako txapeldun sei aldiz, Superkopako lau aldiz, Txapeldunen Ligako hirutan, behin Europako Kopan-, Europako Superkopan hirutan eta Kontinentearteko Kopan bitan, hemezortzi Titulu guztira. 1982ko Munduko Kopa irabazi zuen Italiako selekzioarekin 81 txapel izan zituen bertan. Hogeita hamahirugarren postuan hautatu zuen Futbolaren Historia eta Estatistikako Nazioarteko Federazioak (IFFHS) XX mendean, mendeko 100 jokalari onenen artean 19. postuan sailkatu zen World Soccer aldizkariak, eta 17. postuan sailkatu zen Placar aldizkariak 1999an.
2020ko abenduaren 14an, erdiko atzelari gisa sartu zen Urrezko Baloiaren bigarren Dream Team historikoan.[3]
Estadistikak
aldatuFranco Baresiren estadistikak [4]
Partiduak | Golak | Partiduko postua | Ligako postua | |
---|---|---|---|---|
1977-78 | 1 | 0 | Atzelaria | 4 |
1978-79 | 30 | 0 | Atzelaria | 1 |
1979-80 | 28 | 0 | Atzelaria | 3 |
1980-81 | 31 | 0 | Atzelaria | 1 |
1981-82 | 18 | 2 | Atzelaria | 14 |
1982-83 | 30 | 4 | Atzelaria | 8 |
1983-84 | 21 | 3 | Atzelaria | 6 |
1984-85 | 26 | 0 | Atzelaria | 7 |
1985-86 | 20 | 0 | Atzelaria | 6 |
1986-87 | 29 | 2 | Atzelaria | 1 |
1987-88 | 27 | 1 | Atzelaria | 3 |
1988-89 | 33 | 2 | Atzelaria | 2 |
1990-91 | 31 | 0 | Atzelaria | 2 |
1991-92 | 33 | 0 | Atzelaria | 1 |
1992-93 | 29 | 0 | Atzelaria | 1 |
1993-94 | 31 | 0 | Aztelaria | 1 |
1994-95 | 28 | 0 | Aztelaria | 4 |
1995-96 | 30 | 1 | Aztelaria | 1 |
1996-97 | 26 | 0 | Atzelaria | 11 |
Internazionala
aldatu21 urtez azpiko Europako Txapelketako bi edizio jokatu zituen, 1980an eta 1982an. 1819.
1982ko abenduaren 4an egin zuen debuta selekzio handiarekin. Hiru Munduko Kopetan egon zen, Espainian 82, non Bearzotek ez zuen berarekin kontatzen titular izateko, Italian 90, non ezinbesteko parte izan zen. squadra azzurra, eta USA 94, non Italia izan zen finalista Brasilen aurka penaltietan galdu ostean. 1994ko irailaren 7an jokatu zuen bere azken nazioarteko partida, 81 txapelen ostean, eta horietako 51etan kapitaina izan zen.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «AC Milan: Franco Baresi, la calidad y el amor eterno al equipo rojo y negro» Mundo Deportivo USA 2022-06-12 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Franco Baresi. 2022-08-20 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
- ↑ «Biografía de Franco Baresi (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «AC Milan - Rankings históricos de liga» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Franco Baresi. 2022-08-20 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).