Ireki menu nagusia

Jarraian, Israel-Palestina Gatazkak 2014an eman duena azaltzen da.

Ekaina eta uztailaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Hegi Babesgarria operazioa (2014)»

AbuztuaAldatu

Abuztuaren 28an, Zisjordanian eta Jerusalem Ekialdean handitu zuten errepresioa Israelgo indar armatuek. Uztail hasieratik 700 palestinar baino gehiago atxilotu zituzten, eta askotan hartu zituzten Issawija eta Silwan auzoak. Zisjordanian beste 800 eta 1.000 lagun artean zeuden preso. Preso gehienak aske utzi zituzten, hala ere, 70 inguru Poliziaren esku zeuden[1].

IrailaAldatu

Irailaren 1ean, Israelek palestinarren 400 hektarea konfiskatu zituen Gush Etzion koloniaren ondoan. Azken 30 urteetako lur hartze handiena zen. Ekainetik 1.500 kokaleku baimendu zituzten bertan. Ekainaren 12an hiru nerabe judu bahitu zituzten Gush Etziongo errepide batean, eta handik gutxira hilik agertu ziren. Lur atxikitzea hilketa horri emandako «erantzuna» zela argitu zuen Zisjordanian tokiko kudeaketa eramaten zuen erakunde militarrak. AEBetako Gobernuak erabakia «zuzentzeko» adierazi zion Israeli[2].

Irailaren 2an, Rami Hamdallah Palestinako lehen ministroak gaitzetsi egin zuen Israelgo Gobernuak palestinarren 400 hektarea konfiskatu izana, eta Israelek egiten zuen nazioarteko legedia urratu zuela esan zuen. Batasun nazionaleko gobernuak NBEren Batzar Nagusiari eta Giza Eskubideen Batzordeari eskatu zien bidal zezatela ordezkaritza bat lur atxikitzeak ikertzeko. AEBak "oso arduratuta" azaldu ziren Israelen erabakiarekin, eta bertan behera uzteko eskatu zioten[3].

Irailaren 3an, Jerusalem ekialdean auzo arabiar bat eraikitzeko plana onartu zuen udalak. Arav al-Swaharan 2.500 etxebizitza eraikitzea aurreikusi zuten. Israelgo Auzitegi Gorenaren epai batek ahalbidetu zuen plana onartzea[4].

Irailaren 8an, Fawzi Barhum Hamaseko bozeramaileak gogor erantzun zion Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteari. Batasuneko gobernua sortu eta hiru hilabetera, Al-Fatahen eta Hamasen arteko harremana garraztu egin zen. Abbasek iragan asteburuan adierazi zuen Hamas botereari eutsi nahian ari zela Gazan[5].

Irailaren 11ean, Israelgo armadako 43 kidek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari igorri zioten gutuna, adieraziz ez zutela parte hartuko "palestinar errugabeen" kontra. Israelgo armadako 8200 unitatekoak ziren[6].

Irailaren 12an, Ismail Haniye Hamaseko buruak Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteari eskatu zion Erromako Estatutua sinatzeko. Estatutu horrekin sortu zen Nazioarteko Zigor Auzitegia. Beraz, sinatuz gero, Palestinak estatu gisa Israel salatu ahal izango zukeen Gazan egindako krimenegatik[7].

Irailaren 17an, Gazatik obus bat bota zuten Israelgo Exkol eskualdera; baina zauritu eta kalte materialik eragin gabe, eta ez zioten Hamasi egotzi ekintza. Armadako eledunaren arabera, «lehen erasoa» zen abuztu amaieratik[8].

Irailaren 18an, Argiak zabaldu zuenez, Israelek ez zuen Gazaren gaineko legez kanpoko blokeoa bertan behera utzi, su-etenaren baldintzek ezartzen zuten arabera. Gainera, arrantzaleei lau alditan tiro egin zien, eta sei arrantzale atxilotu zituzten. Su-etena hitzartu zutenetik 16 eta 22 urteko bi gazte hil zituzten. Kalte materialak eragiten jarraitzen zuen Israelek, batez ere eraikinak eta etxeak suntsituz, eta, ondorioz, familiak etxerik gabe utziz. Gazara eramateko hornikuntzak gordetzen ziren etxe bat ere suntsitu zuten. Gazako azken erasoa hasi zenetik atxilotutako palestinarren artean 24k oraindik atxiloturik jarraitzen zuten. Askok torturak salatu zituzten[9].

Irailaren 23an, Israelgo Poliziak bi palestinar hil zituen, ekainean hiru ikasle judu bahitu eta hil zituztelakoan. Polizia Gush Etzion auzora joan zen, Zisjordanian. Baina "tiroketa hasi zen" eta Amar Abu Eisha eta Marwan Kawasmeh hil egin ziren. Aldiz, lekukoen arabera, Polizia hondeamakinekin joan zen bertara eta bizilagunak atxiloketen aurka protestan hasi zirenean tiroka erantzun zien. Operazioan beste hiru palestinar atxilotu zituzten Israelgo segurtasun indarrek. Hiru gazte juduak bahitu eta hiltzeaz akusatutako Husam Kawasmehren senideak ziren hirurak. Kawasmeh espetxean zegoen[10].

Egun berean, Hebrongo kaleetan zabaldu zuten hilketaren salaketa eta hiletak bukatutakoan, borrokak gertatu ziren Israelgo segurtasun indarren eta manifestarien artean. Gutxienez 20 pertsona zauritu zituzten, bat oso larri. Bestalde, Israelgo Gobernuaren eta indar palestinarren ordezkariek urriko azken astean su-etena egonkortzeko elkarrizketei berriz ekitea adostu zuten Kairon[11].

Irailaren 24an, adiskidetzeko negoziazioei ekin zieten berriro alderdi palestinarrek.Batasun nazionaleko gobernua nola martxan jarri adostu behar zuten. Bestalde, Abbas New Yorken Irailaren 23an, John Kerry AEBetako Estatu idazkariarekin elkartu zen Gazako egoeraz hitz egiteko, eta irailaren 25an, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusian egingo zuen agerraldia. Israeli presio egiteko ebazpen bat proposatuko zien erakunde horretako kide ziren herrialdeei[12].

Bestalde, gehien erabilitako izenen urte horretako zerrenda argitaratu zen. Mohamed izen arabiarrak behar zukeen gizonezkoen lehen postuan, baina ez zen ageri. Haaretz egunkariak ondorioztatu zuen propio kendu zutela zerrendatik. Israelgo herritarren %20 baino gehiago ziren arabiarrak; Meretz alderdiko Isawi Freij diputatuak zioen haien aurkako arrazakeria ageri zuela keinuak[13].

Irailaren 25ean, Hamasen eta Fatahen "akordio orokorra" iritsi zen, Gazan elkarrekin agintzeko. Rafaheko korridorearen kontrola batasun agintearen eta NBEren esku geratuko zen. Erakunde horrek palestinarrekin zein israeldarrekin adostu beharko zuen "nola kudeatu" pasabideok. Gazako funtzionarioek ere soldata jasoko zutela erabaki zuten elkarrizketotan. Bestalde, Abbas New Yorkera egindako bidaian, nazioarteko justizia erakundeetara jotzeko prest agertu zen, Israelen gerra krimenak iker zitzaten[14].

UrriaAldatu

Urriaren 1ean, Israelgo dozena bat inguru ibilgailu militar Gazan sartu ziren, eta etxaldeak tirokatu zituzten hegoaldeko Khan Yunis hiritik gertu zegoen nekazari gune batean eta ez zuten inor zauritu. Ibilgailuek 200 bat metro egin zituzten Gaza barruan[15].

Urriaren 3an, Stefan Sofven Suediako lehen ministroak osatu berri zuen zentro ezkerreko Gobernuak Estatu palestinarra aitortuko zuela iragarri zuen. Europar Batasunaren kide bezala erabaki hori hartzen zuen lehen herrialdean bihurtuko zen Suedia[16]. Urriaren 5ean, Israelek Suediako enbaxadoreari deitu zion Palestina aitortuko zutelako. Stefan Löfven Suediako lehen ministroak Palestinako Estatua aitortuko zutela iragarri zuen. Zahava Gal-on Meretz ezkerreko alderdiaren liderraren babesa zuen horretarako[17].

Israel-Libano arteko tentsioa. Urriaren 7an, Israelgo bi soldadu zauritu ziren, Libanoko Xebaa nekazari gunean lehergailu batek haien tankearen aurka eztanda egitean. Israelek Libanoko mugan okupatutako guneetako bat zen Xebaa. Hezbollah milizia xiitak bere gain hartu zuen lehergailuarekin egindako erasoa. Horri aurka eginez, Israelgo armadak artilleriarekin tiro egin zuen Libanora. Tel Avivek ustez, bere «subiranotasuna urratu» zuen Hezbollahek. 48 ordutan mugan gertatutako bigarren liskarra izan zen. Urriaren 6an, ere Israelgo armadak tiro egin zuen Libanora, esanez talde armatu bat muga gurutzatzen saiatu zela. Tel Avivek zioenez, «susmagarri bat» zauritu zuten tiroz[18].

Urriaren 9an, Palestinako gobernu berria elkartu zen lehenbiziko aldiz, batasuneko ituna egin ondoren. Gaza berreraikitzea izan zen premia handieneko gaia[19]. Bestalde, Israel kontu eske zen Suediari, Palestina babesteagatik[20]. Rami Hamdallah lehen ministro eta Al-Fataheko kidea buru zuela bildu zen hamabi ministroko kabinetea, Gazan.Zisjordaniatik Gazara iritsi ziren Hamdallah eta bederatzi ministro, eta baita Majid Farraj Palestinako intelijentziako burua ere. Erezeko mugan harrera egin zieten milaka palestinarrek, bi taldeetako jarraitzaileek. Gaza berreraikitzea izan zen gobernu berriak bileran aztertu zuen gai nagusietako bat[21].

Urriaren 13an, Erresuma Batuko Parlamentuak aurrera atera zuen David Cameronen gobernuari Palestinako estatua onartzeko eginiko eskaera. Aldeko 274 boto eta kontrako 12rekin (650 diputatutik) onartu zen, baina ez zen bete beharrekoa[22].

Urriaren 17an jakin zenez, soldadu israeldarrek 13 urteko mutil bat hil zuten urriaren 16ko gauean Zisjordaniako Beit Laqijan, Ramallahetik gertu; harriak botatzen ari ziren gazte batzuen aurka egiten ari zirela tirokatu zuten. Milaka pertsona bildu ziren egun horretan haren hiletan[23].

Urriaren 24an jakin zenez, Palestina Askatzeko Erakundeak ebazpen bat aurkeztuko zuen zetorren hilean NBEn, estatua sortzeko azken epea 2017ko azaroan ikusten zutela adieraziz[24].

Urriaren 27an, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Jerusalem ekialdean 1.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzeko proiektua hasi zuen. Gainera, Zisjordanian beste hainbat azpiegitura eraiki nahi zituen. Gobernuko ministro eskuindarren presioaren ondotik hartu zuen erabakia Netanyahuk. Koalizio gobernuaren barruko beste ministro batzuk gogor kritikatu zuten neurria, harreman diplomatikoak okertuko zituelakoan[25].

Tentsioa areagotzen. Urriaren 28an, Palestinarrek gero eta garbiago adierazten zuten nazioartera jotzeko asmoa. NBEren Segurtasun Batzordeak larrialdiko bilera egin zuen urriaren 29an, kolonien auziaz eztabaidatzeko. Segurtasun indarrek hainbat sarekada egin ziuzten Zisjordanian, eta gobernuak 35 etxebizitza desjabetzeko agindua eman zuen Jerusalem Ekialdean. Bestalde, Israelen lan egiteko baimena duten palestinarrek ezin izango zituzten juduen autobus berberak erabili etxera itzultzeko. Zisjordaniako kolonoek hainbat eraso larri ere egin zituzten. Olibondoak erre eta haietan lanean ari ziren palestinarrak jo zituzten. Gainera, aurreko astean, palestinar batek hainbat lagun autoarekin harrapatu zituenean; haur israeldar bat eta Ekuadorgo emakume judu bat hil zituen[26].

Bestalde, Gazarako muga ia osoa zibilez hustu eta kilometro erdiko «babes eremua» ezartzeko asmoa adierazi zuen Egiptok. Urriaren 25ean, 30 soldadu hil ziren eraso suizida batean, eta ondorioz erabaki zuen Kairok Sinai penintsulan babes eremua ezartzea. Urte amaierarako amaitu nahi zituzten lanak, eta Rafah eta Xeikh Zuweideko pasabideak izango ziren ebakuatuko ez zituzten bakarrak[27].

Urriaren 30ean, Suediak Palestinako estatua onartu zuen. Europako Batasuneko kide izanda Palestina onartu zuen lehen estatua izan zen. PANek erabakia txalotu zuen, eta beste estatuei egin zien Suediako ereduari jarraitzeko deia[28].

Bestalde, Gazako jendea gerraren osteko miseriatik ihesi zebilen. Lanik eta esperantzarik gabe, milaka gazte palestinarrek Gazatik Egiptora alde egin zuten Rafaheko tuneletatik. Poliziak atxilotzeko beldur, ezkutuan bizi ziren; Europara iristea zen guztien helburua[29].

Egun berean, Meskiten Zelaiko tiroketaren ondorioz, Al Aksarako sarbide guztiak itxi zituen Israelgo Gobernuak, Bigarren Intifadaz geroztik lehen aldiz. Palestinarrek Haserrearen Egunera deitu zuten urriaren 31erako. Asteazkenean, Israelgo alderdi eskuindarrenek lege polemiko bat proposatu zuten parlamentuan, eremu horretako Al Aksa meskitarako sarbidea banatzeko, eta gune bat juduen errezoetarako uzteko. Gai horrek aurretik ere eragin izan zituen istiluak. Muturreko hainbat talde eskuindar eta ultraortodoxo gerturatu ziren Al Aksara, errezoan ari ziren musulmanak probokatzera. Urriaren 29ko iluntzean, gazte batek talde horietako kide ezagun bat tirokatu zuen. Israelgo segurtasun indarrek urriaren 30eko goizaldean harrapatu zuten Jerusalem Ekialdean, teilatuetatik ihes egin nahian ari zela eta bertan hil zuten[30].

Urriaren 31ean, segurtasun neurri zorrotzekin zabalik zen berriro Meskiten Zelaigunea. Sarbidea 50 urtetik gorakoentzat mugatuta zegoen. Gauean bezala, gaur ere liskar txikiak izan ziren. Horien artean, polizia lerro baten aurka botatako petardoak. Urriaren 31erako Haserrearen Eguna iragarri zuen Al-Fatah mugimenduak, gunearen itxieraren aurka protesta egiteko[31].

Egun berean, Jerusalem iparraldean manifestazio bati aurka egin ondoren, zortzi palestinar zauritu zituen Israelek. Bestetik, Muatnaz Hijaziri eginiko autopsiaren ondoren jakin izan zen gutxienez hogei bala zituela. Aurreko egunetan bezala, segurtasun indarrek bakarrik 50 urtetik gorakoei utzi zieten Meskiten Zelaira igarotzen[32].

AzaroaAldatu

Azaroaren 2an, bake negoziazioei ekiteko eskatu zioten ehun goi kargudun ohik Netanyahuri[33].

Azaroaren 4an, Israelgo Parlamentuak akordio politikoen bidez preso palestinarrak askatzea eragozteko lege bat onartu zuen. Lege berriak ez zien eragingo garai horretan kartzelan zeuden palestinarrei[34].

Azaroaren 5ean, Jerusalemen lagun bat hil zen eta hiru larri zauritu, Hamasek bere gain hartu zuen eraso batean. Gidari batek oinezko talde bat harrapatu zuen. Gutxienez beste hamar zauritu zeuden. Bestetik, Al Aksa meskitan liskarrak izan ziren goizean. Eskuin muturreko talde juduak meskitan sartu ziren, eta palestinarren aurka egin zuten. Aurreko egunean ere liskarrak izan ziren inguruan, palestinarren eta polizien artean[35].

Azaroaren 6an, Polizia bat hil eta beste hamahiru lagun zauritu zituzten Jerusalemen, gidariak oinezko talde bat harrapatzean. Poliziak tiroz hil zuen ustezko erasotzailea. Hamasek bere gain hartu zuen erasoa. Bestalde, Al Aksa meskitan liskarrak izan ziren[36]. Egun berean, Gazako ontzien aurkako erasoak zirela eta, Mavi Marmara ontzian gerra krimenak egin zirela uste zuen arren kasua formalki ez zutela ikertuko jakinarazi zuen Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak[37].

Azaroaren 7an, 17 urteko israeldar bat hil zen, azaroaren 5ean izandako eraso batean zauritu ondoren. Palestinar batek autoarekin harrapatu zituen espaloitik zihoazen oinezkoak. Israelek berrehun palestinar baino gehiago atxilotu zituen Al Aksa meskitaren inguruko protestetan[38].

Azaroaren 8an jakin zenez, azaroaren 6an tiroz zauritutako arabiar gaztea atzo zen ospitalean. Iparraldeko Kafr Kana hirian gertatu zen hilketa, Galilean[39].

Azaroaren 10ean, soldadu bat hil zuten Tel Aviven palestinarrek eta Zisjordanian, berriz, kolono bat hil zuten geltoki batean. Erasotzailea hil egin zuten tiroz[40].

Azaroaren 11ean, Arafaten heriotzaren urteurrenean, gazte palestinar bat hil zuen tiroz Israelek[41]. Geroago beste bat hil zuten. Yasser Arafaten ondareari eusteko deia egin zuten palestinarrek eta erresistentzia armatua aldarrikatu zuen Bargutik, espetxetik. Palestinarren adiskidetzea, berriz, arriskuan zegoen[42].

Azaroaren 12an, kartzelan zegoen Barguti bakartu egin zuten gutun bat argitaratzeagatik borroka armaturako deia eginez[43]. Frantzian Palestina onartzeko bozketa azaroaren 28an izango zen[44].

Azaroaren 13an jakin zenez, Israelek NBEk Gazan egingo zuen ikerketa ez zuen lagunduko[45].

Azaroaren 14an, Palestinako Estatua onartzeko galdegin zioten Espainiari[46].

Azaroaren 17an, Israelgo Atzerri ministroak adierazi zuen «inoiz» ez ziotela utziko Jerusalem ekialdean kolono juduentzako etxeak eraikitzeari. Bestalde, autobus gidari palestinar bat urkatuta aurkitu zuten ibilgailuaren barruan[47].

Azaroaren 18an, gutxienez sei pertsona hil ziren Har Nof auzoko sinagogan izandako erasoan, Jerusalem mendebaldean. Hildako bi ustezko erasotzaileak ziren. Netanyahuk erantzun zuen "gogor" egingo ziotela aurka ekintzari. Palestina Askatzeko Herri Fronteak bere gain hartu zuen erasoa[48]. Egun berean, Espainiako Kongresuak Palestinako estatua aitortu zuen[49].

Azaroaren 19an, Jerusalemgo sinagogan zaurituetako bat hil zen eta guztira zazpi ziren hildakoak. Larri zaurituta zegoen polizia bat zen hildakoa. Israelgo lehen ministroak adierazi zuen "gogor" erantzungo ziola erasoari[50]. Bestalde, Israel eta Palestinari 'elkarlana' eskatu zien Ban Ki-moonek. Barack Obama AEBko presidenteak ere ukatu zuen “eraso izugarria”. “Ezinezkoa da zibilen aurkako atentatuak justifikatzea”, esan zuen[51].

Azkenik, sinagogako hilketen ondoren, palestinarren kontrako zigor kolektiboa hasi zuen Israelek eta kolonoek ere istiluak sortu zituzten[52].

Azaroaren 20an, BERRIAn egindako elkarrizketan, Meir Margalitek, politikari israeldarrak, Palestinan beste herri matxinada bat hasi zela uste zuela esan zuen eta aurreko intifadek baino kutsu erlijiosoagoa handiagoa zutela. Haserrea Jerusalemdik Zisjordania okupatura zabalduko zela uste zuen[53].

Azaroaren 22an, egunkari bereko erreportajean azaldu zenez, haserrea handituz zihoan Jerusalemgo palestinarren auzoan, nahiz eta Israelek Meskiten Zabalgunera sartzeko kontrolak kendu zituen. Palestinarrak prest zeuden beste matxinada bat hasteko[54].

Azaroaren 24ean, Palestina Nazio Batuetara joateko egoera egokiaren zain zegoen. Batzuen ustez, azaroaren 29an aurkeztuko zuten okupazioa bukatzeko ebazpena, baina PANek adierazi zuenez, posible zen gehiago atzeratzea. Bestalde, estatu judurako bidean urratsak egin zituen Israelek[55].

Azaroaren 28an, Frantzian, bertako Alderdi Sozialistak adierazpen bat aurkeztu eta eztabaidatu egin zuten Asanblea Nazionalean, Palestinako Estatua onartzeko eta horrek zatiketa eragin zuen. «Frantziak onartuko du» eta «ez da txeke zuria; eskubide bat da» esan zuen Fabiusek[56].

Azaroaren 29an, Yallah plataforma aurkeztu zuten Israelen aurkako boikot kanpainarekin bat egiten zuten euskal eragileak batzeko[57].

AbenduaAldatu

Abenduaren 1ean, palestinar bat tiroz larri zauritu zuten ustez kolono bat erasotzeagatik[58].

Abenduaren 2an, Palestina estatu gisa onartzearen alde azaldu zen Frantziako Asanblea. 339 diputatu alde zeuden PSk aurkeztutako mozioarekin eta 151k kontra. Hamasei abstentzio egon ziren. 135 estatuk onartu zuten jada Palestina estatu independente moduan[59].

Abenduaren 3an, Belgikako Parlamentuan, Palestina estatu gisa onartzeko prest agertu zen[60].

Abenduaren 9an, Palestinari behatzaile estatusa aitortu zioten Hagako auzitegian[61]. Egun berean, Berrian egindako elkarrizketan, Meskiten Zelaian otoitz egiteko eskubidea aldarrikatzen zuen Jerusalem ekialdeko kolono juduen ordezkari Luriak eta Palestina ez zela inoiz existitu ere esan zuen[62]. Halaber, Palestinako ministro bat hil zuten Israelgo soldaduek Ramallah hiritik gertu zegoen Turmusaian[63]. Olibondoak landatzen ari zen[64].

Abenduaren 12an, Portugal Palestina aitortzearen alde agertu zen[65].

Abenduaren 15ean, Palestinari buruzko proposamenarekin zalantzak zituen NBEk. PANek ebazpena Segurtasun Batzordean aurkeztu nahi zuen. Bestalde, Frantziaren agiriak zalantza sortu zuen Etxe Zurian[66].

Abenduaren 16an, Israelgo soldaduek palestinar gazte bat tirokatuta hil zuten Qalandiako errefuxiatu eremuan[67]. Egun berean, Palestinako Estatuaren aitortzaren alde egin zuen Europako Parlamentuak. Aldeko 498 boto, aurkako 88 eta 111 abstenitu egon ziren[68]. Aurrerapauso sinbolikoa zen, izan ere, ez baitzituen EBko herrialdeak Palestinako Estatuaren alde egitera behartzen. Hala ere, gehiengo osoz onartzeko, testuaren edukia leundu behar izan zuten[69]. Gainera, juduen kolono-guneek nazioarteko zuzenbidea ez zutela betetzen esan zuten eurodiputatuek[70].

Abenduaren 18an, NBEren Segurtasun Kontseilua aztertzen ari zen Jordaniak Palestinako Estatua ezartzeko aurkeztutako zirriborroa. Baina AEBek ez zuten onartu nahi epeak zehaztuta zituelako[71].

Abenduaren 20an, Israelek lehen aldiz airez bonbardatu zuen Gaza, udako erasoaldiaren ostean. Hamasen egoitza bat izan zen Israelen misilen jomuga, baina ez zuten inor zauritu. Tel Avivek esan zuenez bezperako eraso bati emandako erantzuna izan zen[72].

Abenduaren 26an, Ismail Haniye Hamaseko buruak adierazi zuen su-etena errespetatuko zutela[73].

Abenduaren 29an, Israelgo armadak palestinar bat hil zuen Zisjordanian[74].

Abenduaren 30ean, AEBak eta Erresuma Batua, Palestinaren ebazpenaren kontra azaldu ziren NBEko kontseiluan[75].

Abenduaren 31ean, Palestinak konponbiderako proposatutako ebazpena ukatu zuen NBEk, aldeko zortzi botoekin, kontrako biekin eta bost abstentziorekin[76].

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Intifadaz geroztiko sarekada handiena Jerusalemen», Berria, 2014-08-28
  2. Xabin Makazaga, «Beste haginkada bat Zisjordaniako lurretan», Berria, 2014-09-02
  3. « Israelek palestinarren 400 hektarea konfiskatu izana gerra krimentzat jo du Palestinak», Berria, 2014-09-02
  4. «Jerusalemen auzo arabiar bat egiteko plana onartu dute», Berria, 2014-09-05
  5. «Palestinako gobernu batasuna arriskuan jartzea egotzi dio Hamasek Abbasi», Berria, 2014-09-09
  6. «Israelgo armadako 43 kidek esan dute ez direla jardungo palestinarren kontra», Berria, 2014-09-12
  7. «Hamas: «Erromako Estatutua sinatu behar du Abbasek»», Berria, 2014-09-13
  8. «Gazatik obus bat jaurti dutela salatu du Israelek, baina ez duela kalterik egin», Berria, 2014-09-18
  9. Judith Perez, «Israel ez da su-etenean hitzartutakoa betetzen ari», Argia, 2014-09-18, CC-BY-SA lizentzia
  10. «Israelgo Poliziak bi palestinar hil ditu, ekainean hiru ikasle judu bahitu eta hil zituztelakoan», Berria, 2014-09-23
  11. Amagoia Iban, «Israelek tiroz hil ditu hiru gazte kolonoen ustezko bi hiltzaile, Hebronen», Berria, 2014-09-24
  12. «Adiskidetzeko negoziazioei ekin diete berriro alderdi palestinarrek», Berria, 2014-09-25
  13. «'Mohamed', propio, gehien erabili izenen zerrendatik kanpo», Berria, 2014-09-25
  14. «Hamasen eta Fatahen "akordio orokorra", Gazan elkarrekin agintzeko», Berria, 2014-09-25
  15. «Israelgo ibilgailu militarrak Gazan sartu dira, eta tiro egin dute etxaldeen aurka», Berria, 2014-10-02
  16. «Estatu palestinarra aitortuko du Suediak», EiTB, 2014-10-03
  17. «Israelek Suediako enbaxadoreari deitu dio Palestina aitortuko dutelako», EiTB, 2014-10-05
  18. «Israelek tiro egin du Libanora, eraso bati erantzuteko», Berria, 2014-10-08
  19. Samara Velte, «Batasuna gerraren hondarretan», Berria, 2014-10-09
  20. «Israel kontu eske Suediari, Palestina babesteagatik», Berria, 2014-10-09
  21. «Lehen aldiz batzartu da Palestinako batasun gobernua», Berria, 2014-10-09
  22. «Palestinako estatua ezagutzeko galdea egin diote Londresi», Berria, 2014-10-15
  23. «Hamahiru urteko palestinar bat hil du Israelgo armadak», Berria, 2014-10-18
  24. «2017», Berria, 2014-10-25
  25. «Lurralde okupatuetan beste 1.000 etxebizitza eraikiko ditu Israelek», Berria, 2014-10-28
  26. Samara Velte, «Israeli bizkarra, eta aurrera», Berria, 2014-10-29
  27. «Gazarako mugan babes eremua ezarriko du Egiptok», Berria, 2014-10-29
  28. «Suediak Palestinako estatua onartu du», Berria, 2014-10-30
  29. Ane Irazabal, «Gerraren osteko miseriatik ihesi», Berria, 2014-10-31
  30. Samara Velte, «Lehen Gaza, orain Jerusalem», Berria, 2014-10-31
  31. «Segurtasun neurri zorrotzen artean, zabalik da berriro Meskiten Zelaia», Berria, 2014-10-31
  32. «Zortzi palestinar zauritu dituzte liskarretan», Berria, 2014-11-01
  33. «Bake negoziazioei ekiteko eskatu diote ehun goi kargudun ohik Netanyahuri», Berria, 2014-11-03
  34. «Bake akordioetan presoak askatzeko mugak Israelen», Berria, 2014-11-05
  35. Adrian Garcia, «Jerusalemen lagun bat hil da eta hiru larri zauritu, Hamasek bere gain hartu duen eraso batean», Berria, 2014-11-05
  36. «Hamasek polizia bat hil du Jerusalemen», Berria, 2014-11-06
  37. «Zigor Auzitegiak ez du ikertuko Gazako flotillaren kasua», Berria, 2014-11-07
  38. Mikel Rodriguez, «PANek Hamasi leporatu dizkio Gazan Al-Fatahen aurka izandako erasoak», Berria, 2014-11-08
  39. «Israelgo Poliziak arabiar bat hil du tiroz, Galilean», Berria, 2014-11-09
  40. «Bi israeldar hil dituzte labankadaka», Berria, 2014-11-11
  41. «Gazte palestinar bat hil du tiroz Israelek, Arafaten heriotzaren urteurrenean», Berria, 2014-11-11
  42. Xabin Makazaga, «Arafaten ondareari eusteko deia», Berria, 2014-11-12
  43. «Barguti bakartu egin dute gutun bat argitaratzeagatik», Berria, 2014-11-13
  44. «Frantzian Palestina onartzeko bozketa, azaroaren 28an», Berria, 2014-11-13
  45. «Israelek ez du lagunduko NBEren Gazako ikerketa», Berria, 2014-11-14
  46. Samara Velte, «Palestinako Estatua aitortzeko eskatu diote Espainiari», Berria, 2014-11-15
  47. «Israelgo Atzerri ministroa: «Inoiz ez diogu utziko Jerusalem ekialdean eraikitzeari»», Berria, 2014-11-18
  48. «Palestina Askatzeko Herri Fronteak bere gain hartu du Jerusalemgo sinagogan izandako erasoa», EiTB, 2014-11-18
  49. «Palestinako estatua aitortu du Espainiako Kongresuak», Berria, 2014-11-18
  50. «Jerusalemgo sinagogan zaurituetako bat hil da, zazpigarren biktima», EiTB, 2014-11-19
  51. «Israel eta Palestinari 'elkarlana' eskatu die Ban Ki-moonek», EiTB, 2014-11-19
  52. Samara Velte, «Zigorrak senide eta bizilagunei», Berria, 2014-11-20
  53. Ane Irazabal, ««Intifada jerusalemdarra dugu une hauetan»», Berria, 2014-11-21
  54. Ane Irazabal, ««Al-Aqsa gurea da»», Berria, 2014-11-23
  55. Samara Velte, «Palestinarrak, Nazio Batuetara jotzeko une egokiaren bila», Berria, 2014-11-25
  56. Samara Velte, «Frantziako Asanblea Nazionala, Palestinaren inguruan banatuta», Berria, 2014-11-29
  57. S. Velte, ««Boikotak nazioarteko elkartasuna adierazten du»», Berria, 2014-11-29
  58. «Palestinar bat tiroz larri zauritu dute, ustez kolono bati labana sartzean», Berria, 2014-12-02
  59. «Palestina estatu gisa onartzearen alde egin du Frantziako Asanbleak», Berria, 2014-12-02
  60. Xabin Makazaga, «Belgikako Parlamentuan ere, Palestina estatu gisa onartzeko eskea», Berria, 2014-12-04
  61. «Palestinari behatzaile estatusa eman diote Hagako auzitegian», Berria, 2014-12-10
  62. Ane Irazabal««Israelen izaera judua demokraziaren gainetik dago»», Berria, 2014-12-10
  63. «Palestinako ministro bat hil dute Israelgo soldaduen eraso batean», Berria, 2014-12-10
  64. Xabin Makazaga, «Zigorrik gabe gera daitekeen beste hilketa bat», Berria, 2014-12-11
  65. «Portugalen, Palestina aitortzearen alde», Berria, 2014-12-13
  66. Samara Velte, «Palestinari buruzko proposamenak esku artean, NBE oraindik zalantzati», Berria, 2014-12-16
  67. «Israelgo soldaduek palestinar gazte bat hil dute Qalandiako errefuxiatu gunean», Berria, 2014-12-17
  68. «Palestinako Estatuaren aitortza babestu du Europako Parlamentuak», EiTB, 2014-12-17
  69. Adrian Garcia, «Palestinaren onarpenaren uholdeari batu zaio Europako Parlamentua», Berria, 2014-12-18
  70. «Palestinako Estatua aitortzea babestu du Europako Parlamentuak», EiTB, 2014-12-17
  71. Samara Velte, «Palestinako giltza, New Yorken», Berria, 2014-12-19
  72. Iker Aranburu, «Israelek airez bonbardatu du Gaza, lehen aldiz udako erasoaldiaren ondotik», Berria, 2014-12-21
  73. «Ismail Haniye Hamaseko buruak berretsi du menia errespetatuko dutela», Berria, 2014-12-27
  74. «7,4», Berria, 2014-12-30
  75. «AEBak eta Erresuma Batua, Palestinaren ebazpenaren aurka NBEko kontseiluan», Berria, 2014-12-31
  76. «Palestinak konponbiderako proposatutako ebazpena baztertu du NBEk», Berria, 2014-12-31