Gazako ontzien aurkako erasoa

Gazako ontzien aurkako erasoa 2010eko maiatzaren 31n Gazara laguntza humanitarioa zeramaten zortzi ontzien aurka Israelgo itsas armadak nazioarteko uretan egindako erasoa izan zen. Ekintza humanitarioan parte hartzen ari ziren ontzien taldeak Askatasunaren ontzidia zuen izena.[1] Nazioartean bildutako 10.000 tona laguntza humanitario zeramatzan ontzidia maiatzaren 30ean atera zen Zipreko alde turkiarretik, Israelek blokeatutako Gazara giza laguntza eramateko asmoarekin.

Gazako ontzien aurkako erasoa
Irudia
Map
Motainternational incident (en) Itzuli
Pirateria
Data2010eko maiatzaren 31
KokalekuItsas zabal
HerrialdeaPalestina
Parte-hartzaileak
Operatzen dituen elementuakMV Mavi Marmara (IMO ship number (en) Itzuli:9005869)
Operatzen dituen elementuakRachel Corrie (IMO ship number (en) Itzuli:6715281)
AbiapuntuFamagusta
Pertsona hilak10

Israelen erasoa kostaldetik 40 miliara gertatu zen, nazioarteko uretan, eta 19 pertsona hil zituzten.[2] Ontzietan, munduko 32 herrialdetako 750 ekintzaile zihoazen.

Mavi Marmara ontzia Gazarako bidean, 2010eko maiatzaren 22an.

Israelek erasotako ontziak

aldatu

Askatasunaren ontzidia osatzen zuten zortzi itsasontzietatik, sei hauek abiatu ziren 2010eko maiatzaren 31n, eta Israelgo armadak eraso zien:

Matxuratutako ontziak

aldatu

Beste bi itsasontzi hauek ez ziren egun hartan abiatu, arazo mekanikoak zirela kausa:

Ontzietan zihoazen pertsona ospetsuak

aldatu

Ontzietan zihoazen pertsona ospetsuen artean, aipatzekoak dira Mairead Corrigan Nobel sariduna, Denis Halliday NBEko idazkariorde nagusia, Henning Mankell suediar idazlea,[11][12] Knesseteko kide bat, eta Europar Legebiltzarreko eta europar nahiz arabiar herrialdeetako parlamentuetako hainbat kide.[13]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu