Bigarren Intifada
Bigarren Intifada edo Al Aksako Intifada (arabieraz: انتفاضة الأقصى Intifāḍat al-ʾAqṣā; hebreeraz: אינתיפאדת אל-אקצה Intifādat El-Aqtzah) palestinarrek israeldar agintearen aurka 2000tik 2005ra bitartean egindako matxinada izan zen. Intifada 2000ko irailean hasi zen, Ariel Sharonek Arrokaren Kupulara eta Al Aksa meskitara bisita bat egin zuenean. Palestinarrek bisita hori probokaziotzat hartu zuten eta istiluak izan ziren palestinar eta israeldar poliziaren artean; palestinarrek harriak jaurti zizkieten poliziei eta israeldar armadak manifestariak sakabanatu zituen gas negar-eragilea eta gomazko pilotak erabiliz.
Bigarren Intifada | ||||
---|---|---|---|---|
Israel-Palestina Gatazka | ||||
![]() Israeldar soldadu Nablusen 2002an | ||||
Data | 2000ko irailaren 28a – 2005eko otsailaren 8a | |||
Lekua | Israel eta Palestinako Lurraldeak | |||
Emaitza | Matxinada amaiarazita | |||
Gudulariak | ||||
| ||||
| ||||
Buruzagiak | ||||
| ||||
Galerak | ||||
|
Bi aldeetan hildako asko izan ziren, nola zibilak hala soldadu eta borrokalariak. Palestinarrek eraso suiziden eta metraileten bidez borrokatu zuten; israeldarrek jomugen aurka tanke, metraileta eta aire-eraso bidez, eta palestinar manifestarien aurkako erantzun bortitzekin. Orotara, militar eta zibilak barne, 3000 palestinar eta 1000 israeldar inguru hil zirela balioetsi da.
ErreferentziakAldatu
- ↑ BBC (2005-2-8) Intifada toll 2000-2005.