Ireki menu nagusia

Sinai[1]Sinai penintsula bezala ere ezaguna— (arabieraz شبه جزيرة سيناء; hebreeraz סיני ) Ekialde Hurbileko penintsula da. Iparraldean Mediterraneo itsasoa; mendebaldean Suezeko istmoa (Afrikako muga eta gaur egun Suezeko kanalaren kokalekua); ekialdean Egipto eta Israel arteko muga eta Negev basamortua; ipar-ekialdean Gaza eta hegoaldean Itsaso Gorria. Itsasoan golko bi sortzen ditu: mendebaldean Suezekoa eta ekaliadean Aqabakoa.

Sinai

Sinai Peninsula from Southeastern Mediterranean panorama STS040-152-180.jpg


Sinai penintsula, mendebaldean Suezeko golkoa eta ekialdean Aqabakoa.
Geografia
Kokapena Egipto
Azalera 58.842 km2
Punturik garaiena Katalina mendia
Politika
Herrialdea  Egipto
Gizartea

Polotikoki penintsula Egiptokoa da, eta alde bitan zatitzen da: Iparraldeko Sinai (Shamal Sina' ) eta Hegoaldeko Sinai (Yanub Sina' ). Sinaik 58.842 km² azalera du, eta 379.000 biztlanle, gehienak beduinoak. Hiri nagusiak Taba eta Sharm el-Sheij dira.

Iparraldeko aldea harezko basamortua da; hegoaldekoa, berriz, menditsua. Mendirik altuena 2.642 metroko Katalina mendia bada ere, famatuena Itun Zaharrean agertzen den Sinai mendia (2.285 m) da.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sinai


ErreferentziakAldatu