Editore (albistegiak)

Editore» orritik birbideratua)


Editoreak, telebista nahiz irratian aurki ditzazkegu. Hauek erredakzio talde lanaren barruan kokatzen dira, zuzendari eta erredaktorearekin batera. Editorea, albistegietan azken ukituak ematen dituen pertsona da.  Osotasuna ematen dio albistegiari.


Editorea telebistako nahiz irratiko saioa antolatzen duen pertsona da. Ekaia edo materiala atondu behar du minututegia burutzen duelarik. Minututegian, gaiak eta albiste edo erreportaia bakoitzaren iraupena jartzen ditu editoreak. Horrek  markatzen du linea editoriala eta ideologikoa albistegian. Lerro ideologiko nagusi horri erantsi beharko zaio albiste bakoitzak eduki duen karga ideologikoa. Hortaz, bi lerro ideologiko ager daitezke albistegi batean, eta batean edo bestean lerro ideologikoek ez dute zertan berdinak izan behar.

Minututegian azken orduko informazio inportanteak ager daitezke bapatean. Horrelako kasuetan bada mekanika bat hiru aukera hartzen dituena:

  1. Azken orduko albisteak hartzen dira eta aurreikusitako batzuk kendu egiten ditugu. Editoreak usnamen ona eduki behar dute aukera hori burutzeko.
  2. Bapatean heltzen diren albisteak sartzen dira aurreikusitako albisteen iraupena aldatzen. Hortaz, albiste batzuei denbora kentzen zaie berriak sartu ahal izateko.
  3. Aurreikusitako minututegia mantentzen da eta notizia berriak sartzeko luzatu egiten da saioa. Horrela, aldaketarik ez da egiten.


Editore batek, albistean sartuko diren berriak aukeratu behar ditu. Albiste garrantzitzuenak, momentuko gaurkotasuna eta gaurkotasun iraunkorreko albisteak aukeratzen dira.  Horren ondoren, gidoia idazten du aukeratutako albisteak kontuan hartuz. Editoreak berria ezagutu egiten du, beraz, berria albistegian kokatu, eta erredaktoreak aurkezten du, honek berria lokutatu dezan.  Bestalde, albistegian sor daitezkeen arazoak konpondu behar ditu. Editoreak, denbora neurtu behar du, hau da, albistegian albiste guztiak lokutatzeko denbora eman behar du.


Editoreak errelizadorearekin koordinazio ona eraman behar du informazio saioa ondo irten dadin. Editoreak aukeratzen ditu titularrak eta atalak, eta beraz, antolatzaile eta arduradun nagusia bihurtzen da nolabait.