Ameriketako Estatu Batuetako telegramen publikazioa

Ameriketako Estatu Bateuetako telegramen publikazioa 2010eko azaroaren 28an Wikileaksek publikatu zituen 250.000 dokumentu klasifikatuen publikazioa izan zen. AEBtako munduko enbaxaden arteko telegramen publikazioa izan zen. Lehenengo momentuetan Cablegate izena ere eman zitzaion, Nixonen garaiko Watergate kasuarekin paralelismoa eginez.

WikiLeaksen izan zen filtrazio honen arduraduna.

Publikazioari buruzko lehen berriak aldatu

2010eko azaroaren 22an WikiLeaksen twitterrean mezu bat jaso zen, hurrengo filtrazioa Irakekoa baino 7 aldiz handiagoa izango zela esanez[1]. AEBtako autoritateek medioei esan zietenez baliteke guztiak diplomazioarekin izatea harremanak. Filtrazioen aurretik Erresuma Batuko Gobernuak komunikabideei DA-Notice bat bidali zien, hau da, egon zitezkeen berriak ez argitaratzeko oharra. Pakistango Dawn egunkariak esan zuenean The New York Times eta The Washington Post egunkariek atal batzuk argitaratzeko asmoa zuten.

Azaroaren 26an Julian Assange Wikileakseko arduradunak AEBtako Estatu Departamenduari mezu bat bidali zien ea hainbat pertsonen inguruko datuen publikazioak hauei segurtasuna arriskuan jar zezaketen galdetuz. AEBtako Harold Kohk ez zuen Assangerekin negoziatu nahi izan.

Azaroaren 28ko argitalpena aldatu

Denial of Service erasoa aldatu

Azaroaren 28an, argitalpena baino ordubete lehenago, Wikileaksen adierazi zuen Denial of Service eraso bat jasatzen zeudela, baina hala ere El Pais, Le Monde, Der Spiegel, The Guardian eta The New York Times egunkarien bitartez argialpenak lortu zituzten.

Argitalpena egunkarietan aldatu

The Guardianek argitalpena artikulu ezberdinetan publikatu zituen, baita database baten bitartez. Der Spiegelek ere azaroaren 29an hainbat dokumentu gehigarri argitaratuko zituela adierazi zuen. El Paisek argitalpena egunean bertan egin zuen. The New York Times egunkariak 9 egunetan zehar atalk argitaratu zuen dena. CNN telebistak ez zituen argitaratu ez zutelako konfidentzialtasun dokumenturik sinatu nahi izan. Espainiako datuen inguruan El Pais egunkariak ez zuen nahi izan datu guztiak argitaratzea, oinarri bakarra baitzuten[2].

Argitalpena Wikileaksen aldatu

2010eko azaroaren 28an WikiLeaksen 215.287 telegrama horietatik 219 baino ez zituen argitaratu. Euren esanetan hain da zabala munduan zehar jasotako datuen kopurua eta gaia hain da garrantzitsua ezen "ez litzateke justua izango" dena aldi berean publikatzea.

Edukiak aldatu

Erreakzioak aldatu

  aldatu

Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak komunikatua argitaratu zuen esanez filtrazioak "diplomatikoak, inteligentziako profesionalak eta mundu osoan zehar Ameriketako Estatu Batuetara demokrazia eta gobernu irekiak bultzatzeko jotzen duten hainbat pertsona arriskuan jartzen ditu" eta hau "oso ekintza arriskutsua" dela adierazi zuten.[3]

  Erresuma Batua aldatu

Britainiako Kanpo Bulegoko bozeramaile batek ean zuen "sailkatutako informazioaren baimen gabeko ezelako publikazioa kondenatzen dugu, baita Britainia Handiko materialaren filtrazioak... honek segurtasun nazionala arriskuan jar dezake, ez da nazio-interesekoa... eta bizitzak arriskuan jar ditzake."[5]

  India aldatu

Indiako Kanpo Ministroak esan zuenea eurak ez zeuden gai honen inguruan "kezkaturik, baina bai interesaturik"[6].

  Kanada aldatu

Lawrence Cannonek filtrazioa kondenatu zuen: "Hau bezalako filtrazio ganoragabeak tamalgarriak dira eta ez dute inoren estatu interesak asebetetzen. Filtrazio honen egileek gure segurtasun nazionala arriskuan jartzen dute".[7]

  Herbehereak aldatu

Uri Rosenthal Kanpo Gaietarako Ministroaren esanetan "ez dakigu zer duten dokumentu hauek eta, beraz, asmatze lana litzateke guretzat. Baina baliteke Herbehereetako hainbat politikarien izenak jasotzea. Pazientzia izango dugu, baina adi egon".[8]

  Frantzia aldatu

Frantzia EEBBrekin alineatu zen filtrazio kasuaren aurrean. François Baronen hitzetan "AEBtako administrazioarekin elkartasuna adierazi nahi dugu, eta ez bakarrik estatuen autoritateen aurka baizik eta bakearen alde lan egiten duten pertsonen lanaren aurkako atentatuak ekiditeko asmoarekin[9].

  Alemania aldatu

Gobernuak garrantzia kendu zien filtrazioei eta harremanak aldatuko ez zirela ere esan zuten.[9]

  Turkia aldatu

Turkiako Tayik Erdoganek WikiLeaksen sinisgarrutasunik ez zuela esan zuen.[9]

  Errusia aldatu

Errusiako Dmitri Peskovek itzulpenak itxoiten zituela esan zuen, zehatz-mehatz zer esaten den ikusi eta ea Vladimir Putin baino ez zuten aipatzen ikusi nahi zuten. Bestetik funtzionario horien maila eta garrantzia ere aztertu beharko zela adierazi zuten [9].

  Italia aldatu

Italiako presidente Silvio Berlusconik kritika larriak jaso zituen dokumentu horietan. Berak barre egin zuela adierazi zuen irakurtzerakoan[10], baina Ignazio La Russsa Defentsa Ministroak bestelako balorazioa eskaini zuen. Bere ustez datu guzti hauek sekretuak izan beharko lirateke, baina "prentsa arrosako datuak" ziruditela ere esan zuen. Publikazio hauek diplomazia sistema eta datuen hedatzearen inguruko erreflexioa egitea eskatzen zutela adierazi zuen.[9]

  Iran aldatu

Mahmud Ahmadineyad, Irango presidenteak, adierazi zuen datu guzti hauek ez dituztela aldatuko hirugarren herrialdeekin dituzten harremanak.[11]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu