Ingeniaritza mekaniko
Ingeniaritza mekanikoa sistema mekanikoak diseinatu, analizatu, ekoiztu eta mantentzeko printzipio matematikoak, materialen zientzietakoak, fisikoak eta ingeniaritzakoak aplikatzen dituen diziplina da.
Ingeniaritza mekanikoa ikasteko, mekanika, dinamika, termodinamika, materialen zientzia, egituren analisia eta elektrizitatea ulertu behar dira, besteak beste. Funtsezko ezagutza horiez gain, ingeniari mekanikoek beste tresna batzuk ere erabiltzen dituzte, adibidez ordenagailuz lagundutako diseinua, ordenagailuz lagundutako fabrikazioa eta produktuen bizitza zikloaren kudeaketa. Ingeniaritza mekanikoaren bidez sortutako objektuak asko dira: fabrikak, ekipamendu industriala, berotze eta hozte sistemak, garraiorako sistemak, hegazkinak, robotak, medikuntzarako gailuak, armak eta abar.
Ingeniaritza mekanikoa Europan sortu zen XVIII. mendeko Industria Iraultzaren baitan, baina bere hastapenak duela milaka urte sortu eta garatu ziren. XIX. mendean, fisikaren garapenak asko bultzatu zuen ingeniaritza mekanikoa. Gaur egun, teknologiaren eboluzioaren ondorioz, lan eremu berriak hartu ditu, adibidez compositeak, mekatronika eta nanoteknologia. Beste ingeniaritza esparru batzuekin gainjartzen da zenbait esparrutan, adibidez ingeniaritza aeroespazialarekin, ingeniaritza elektrikoarekin, ingeniaritza zibilarekin eta abar.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |