Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
UAB Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (katalanez: Universitat Autònoma de Barcelona edo UAB) Kataluniako unibertsitate publikoa da, 1968an sortua.
Bere egoitza nagusia eta heziketa zentru gehienak Bartzelonako probintziako Cerdanyola del Vallès (Vallès Occidental) udalerrian dagoen Bellaterra Kanpusean kokatua daude. Halere, Sabadell, Manresa eta Bartzelona hiriburuan ere hainbat eraikin baditu.
2009-2010. ikasturtean 35.056 ikasle eta 3.566 funtzionario zituen. Bere ikasketa eskeintza 77 titulazio, 328 graduondo programa eta 90 doktoretza programak osatzen zuten.
Iruditegia
aldatu-
Medikuntza Fakultatea,
-
Komunikazioaren Liburutegia eta Hemeroteka Nagusia.
-
Cívica plaza.
-
Albaitaritza Fakultatea.
Kanpo estekak
aldatu- Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren webgunea (Katalanez)