Tecnalia Research and Innovation I+G+Bko ikerketa aplikatuko zentro pribatu bat da, sektorekako negozio-unitateetan oinarritua.

Tecnalia
Inspiring Business
Datuak
Motaerakunde zientifikoa, irabazteko asmorik gabeko erakundea eta negozioa
Jarduera sektoreabusiness and other management consultancy activities (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formafundazio
Historia
Sorrera2011ko urtarrilaren 1a
webgune ofiziala
Facebook: Tecnalia Twitter: tecnalia Instagram: tecnaliaoficial LinkedIn: tecnalia-research-&-innovation Youtube: UCAuSSJiKMelIo2tyJpFsuKw Flickr: 34843636@N02 Edit the value on Wikidata

Tecnaliak ikerketa aplikatura bideratzen du bere jarduera, bere ikerketen emaitzak eta bere ezagutza enpresetan eta gizartean erabiltzeko, eta, hala, haren garapena bultzatzeko.

Tecnaliaren egoitza nagusia Derion dago, baina beste herri batzuetan ere banatuta daude bere 16 negozio-unitateak: Zornotza, Azpeitia, Burtzeña-Barakaldo, Chiclana de la Frontera, Donostia, Irun, La Almunia de Doña Godina, Madril, Miñao eta Zamudio, bai eta Alemania, Frantzia, Italia eta Serbia ere.

Guztira, 1.500 bat langile ditu (horietatik 164 doktoreak), 3.900 bat bezero, mundu osoan banatuak, eta haren patronatua 26 enpresak, 11 erakundetako kidek eta 7 pertsona garrantzitsuk osatzen dute.

Historia aldatu

Tecnalia 2010ean sortu zuten, zentro teknologiko hauen bat-egitearen emaitza gisa:

  • Cidemco, 2008an sortua, eraikuntzaren sektorean ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerak sustatzeko eta garatzeko.
  • ESI (European Software Institute). 1993an sortu zen, software-ingeniaritzako jarduera eta estandar hobeen erabilera hedatzeko eta, horren bidez, informazio-teknologiei lotutako beste erakunde batzuei laguntzeko kalitate hobeko softwarea sortzen.
  • Euve (European Virtual Engineering), errealitate birtualeko irtenbideetan espezializatutako zentro teknologikoa, 1999an sortua.
  • Fatronik, 1986an sortua, makina-erremintako fabrikatzaileei teknologia-gaietan zerbitzua emateko , haien I+G bultzatuz.
  • Inasmet, 1962an sortua, materialen teknologia, transformazio-prozesuak eta ingurumen-egokitzapena lantzeko.
  • Labein, 1955ean sortu zen enpresen aliatu naturala izate helburuarekin, teknologiaren bidez haien berritze-gaitasuna garatzeko.
  • Leia, 1988an sortutako zentroa, Araban industria-saiakuntzetarako laborategiak sortzeko, garatzeko eta kudeatzeko.
  • Robotiker, 1985ean sortua eta informazio- eta komunikazio-teknologietan espezializatua.

Administrazioa aldatu

  • Lehendakaria: Javier Ormazabal
  • Lehendakariordeak: Asís Canales eta Ignacio Sáenz de Gorbea
  • Idazkaria: Félix Iraola

Negozio-unitateak aldatu

Tecnaliak negozio-unitateetan oinarritutako antolaketa-eredua du, lankidetza, jakintza-alorren aniztasuna eta zeharkakotasuna sustatzeko, eta, haien bidez, erantzun orokorrak eta oso espezializatuak eskatzen dituzten erronka teknologikoei aurre egiteko.

Tecnaliak 5 dibisio ditu, eta dibisio horiek, halaber, 16 negozio-unitate dituzte:

  • Garapen Jasangarria
    • Eraikuntza
    • Energia
    • Ingurumena
    • Meteo
  • ICT-European Software Institute
    • Media
    • Informazio eta Interakzio Sistemak
    • Informazio Gizartea
    • Software Systems Engineering
    • Telecom
  • Industria eta Garraioa
    • Galdaketa eta Siderurgia
    • Industria Sistemak
    • Garraioa
  • Berrikuntza eta Gizartea
    • Berrikuntza Sistemak
  • Osasuna
    • Biomaterialak - Ehun Ingeniaritza
    • Bioteknologia eta Pharma
    • Osasunerako Teknologiak

Itunak eta lankidetzak aldatu

Bere jarduera garatzeko, Tecnaliak zenbait erakunderekin egiten du lan (unibertsitateekin eta ikerketa-zentroekin kasu), elkarlana eta baterako garapena sustatzeko.

UNIBERTSITATEAK

  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Deustuko Unibertsitatea
  • Karlos III.a Unibertsitatea
  • Bordeleko Unibertsitatea
  • MIT-ILP

IKERKETA-ZENTROAK

  • CSIC
  • CIEMAT
  • CENER
  • CEA

IKERKETA KOOPERATIBOKO ZENTROAK

  • CIC biomaGUNE
  • CIC bioGUNE
  • CIC marGUNE
  • CIC nanoGUNE
  • CIC tourGUNE
  • CIC energiGUNE

Negozio-eredua aldatu

Tecnalia Fundazioaren negozio-eredua sektoretan banatutako negozio-unitateetan oinarritzen da. Haietan, merkaturako orientazioa eta espezializazioa bultzatzen da.

Tecnaliak 16 negozio-unitate ditu, diziplina anitzeko taldeek osatuak, eta sektore estrategikoei egiten dien eskaintza optimizatzen dute.

Nazioartea aldatu

Tecnaliak nazioarteko zenbait merkatutan parte hartzen du, eta nazioarteko bazkide ugarirekin elkarlanean aritzen da.

  • Nodoak: Tecnaliak, izen horrekin, teknologia-ekoizpeneko zenbait zentro jarri ditu martxan, tokiko unibertsitateekin egindako hitzarmenak oinarri hartuta. Zehazki, hauek daude gaur egun: Montpellier (Frantzia), Belgrad (Serbia), Pontedera (Italia), eta Tübingen (Alemania).
  • ESI@net merkataritza-sarea: Merkataritza-sarea mundu osoko 40 merkataritza-ordezkarik osatzen dute.
  • ESICenters sarea: Tokiko bikaintasun-zentroak sortzen parte hartu du Tecnaliak munduko zenbait lekutan: ESICenter Eastern Europe, Sofian (Bulgaria); ESICenter Sinertic Andino, Bogotan (Kolonbia); eta ESICenter SECC, Kairon (Egipto).

"Impact of European RTOs" txostenean (TECHNOPOLIS-GROUP teknologia-aholkularitzako enpresa entzutetsuak EARTOrentzat egina eta 2010eko urriaren 27an aurkeztua), TECNALIA I+G+Bko Europako erreferenteetako bat da, eta haren produktibitatea nabarmentzekoa da (pertsona bakoitzeko proiektu-kopurua).

Azterketa horrek —Europa mailan egin den lehena da— erakutsi du, halaber, RTOak (Research and Technology Organizations) funtsezkoak direla Europako berrikuntza-sisteman, eta eragin ekonomiko handia dutela.

Kanpo estekak aldatu