Mastodon (sare soziala)

sare soziala. Software libreaz egina. Deszentralizatua, federatua

Mastodon gizarte-sare eta mikroblogintza zerbitzua da, 2016ean sortua, egitura deszentralizatuan eta software librean oinarritzen dena. Toot izeneko mezuak argitaratzean datza.

 Mastodon
Jatorria
Sorrera-urtea2016
Argitaratze-data2016
Azken bertsioa4.2.9
Honen izena daramaMastodonte eta Mastodon
Behar dituReact, Node.js, PostgreSQL, Redis (en) Itzuli, Ruby on Rails, Sidekiq (en) Itzuli eta Puma (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna, ingelesa, alemana, ukrainera, frantsesa, gaztelania, portugesa, esperantoa, japoniera, errusiera, nederlandera, Txinera sinplifikatua, hungariera, finlandiera, katalana, korsikera, galiziera, greziera, poloniera, islandiera, persiera, galesa eta txinera tradizionala
Programazio-lengoaiaRuby on Rails, React eta Node.js
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU Affero General Public License, version 3.0 (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daFedibertso
Ekoizpena
GaratzaileaEugen Rochko (en) Itzuli eta Mastodon gGmbH (en) Itzuli
Fikzioa
Erabiltzen duActivityPub
MaskotaMasto Don (en) Itzuli
Euskaraz
Euskarazbai
Historia
Jasotako sariak

https://joinmastodon.org/
Facebook: joinmastodon Twitter: joinmastodon Mastodon: Mastodon@mastodon.social LinkedIn: joinmastodon Youtube: UCXSPPy9mRo9tVnEwKOwo93g Patreon: mastodon GitHub: mastodon Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/mastodon/mastodon

Sare haren erabiltzaileen parte-hartzearen gailur oso nabari bat gertatu zen 2022ko apirilean, Elon Musk-en Twitter erosi zuela iragarri ondoren. Apirilaren 27rako, 30.000 erabiltzaile berri elkartu ziren Mastodonen.[1] 2022ko apirilaren 28an, Datuak Babesteko Europako Gainbegiraleak (SEPD) EU Voice mikroblogging plataforma ofiziala Mastodonera pasatzeko prozesua martxan jarri zuen.[2]

Deskribapena

aldatu
 
Sarearen maskota, smartphonea darabilen mastodontea.

Mastodon sarea 2016ko urrian sortu zuen Eugen Rochko alemaniarrak, artean 24 urte zituela.

Gizarte sare itxiak ez bezala, Mastodon ez dago sistema monopolistiko baten menpe: Mastodon "instantzia" deritzen egitura independenteek osatzen dute, elkarren artean komunikatzen direnak.[3] Erabiltzaile-kontu bakoitza sare osoarekin lotuta dago, berak aukeratu duen instantzia baten bitartez (@erabiltzaile@instantzia), e-mail helbideekin egiten denaren antzera.

Mastodon Twitterekin alderatuz gero, ezaugarri berezi hauek ditu[4]:

  • mezu luzeagoak argitara daitezke (500 karaktere, eta batzuetan gehiago, instantziaren ezarpenen arabera),
  • ez dago publizitaterik, eta
  • edonork bere instantzia sortzeko aukera du (norberaren datuen kontrola gordetzeko, adibidez) gero sare orokorrera konektatzeko[5][6].

Mastodonek denbora-lerro pare bat aurkezten ditu: bata lokala, erabiltzaileen mezuak aurkezten dituena, baina soilik norberaren instantziakoak; bestea, federatutako denbora-lerroa, non instantzia federatu guztien mezuak ikusten diren. Erabiltzaileak Mastodon-Instantzien artean komunika daitezke, erabiltzaile izen osoa ezarriz (adibidez @urlia@mastodon.eus erabiltzaileak urlia izen lokala du, eta "mastodon.eus" instantziakoa da).

Mastodon sarean erabiltzaile partikularrek parte hartzen dute, baita erakundeek edo elkarteek ere.

Komunitatea

aldatu

Sarea oso bizkor handitzen ari da, informazioa herrialdez herrialde zabaldu ahala: 2017ko apirilaren hasieran (31.000 erabiltzaile inguru zituela) erabiltzaile frantsesdunen sartze handia egon zen, Numerama eta Framasoft aldizkarietan Mastodoni buruzko artikuluak argitaratu eta gero[7]. Hain da ezen, mastodon.social zerbitzari historikoaren (Rochko sortzailearena) ahalmen teknikoak gainditu ziren, eta beste batzuk sortu behar izan ziren.

2017ko apirilaren erdi aldean (sareak 150.000 harpidedun inguru zituela), instantzia japoniarrak sortu ziren: horrek herrialde hartako erabiltzaileen sarrera masiboa ekarri zuen, egun gutxitan 300.000tik gora pasatu baitzen.

2017ko apirilaren amaieran, 551.707 harpidedun zituen, 1.379 instantziatan banatuak[8]. Ekainaren 11n, 700.000 harpidedun ziren, eta 1.481 instantzia[9].

2018ko azaroan, mastodon.eus komunitatea[10] martxan jarri zen. Euskal komunitatearen fedibertsoko txokoa bezala definitu zuten sustatzaileek[11]. Euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia gehiago ere sortu ziren[12][13]. Euskal komunitateak gizarte sare libre eta deszentralizatu horretan bere espazioa izateko sortu zutela adierazi zuten eta PuntuEUS Fundazioa, Azkue Fundazioa, Iametza, Laborategia 2.0, Talaios Kooperatiba eta Dinahosting erakunde edo taldeek sustatu zuten[14].

Euskal instantziak

aldatu

Mastodon.eus

aldatu
 
Mastodon.eus instantziako oinarrizko arau batzuk

Mastodon.eus euskal komunitateak gizarte sare libre eta deszentralizatu batean bere espazioa izateko helburuarekin abiatu zen: hainbat eragileren arteko elkarlanetik[15] jaio da, denboran irauteko asmoaz eta euskarazko komunitatearen inguruan sor litezkeen bestelako instantziekin erkatzeko borondatearekin, baita haren inguruan eragile gehiago bilduz joateko asmoaz ere.

mastodon.jalgi.eus

aldatu

mastodon.jalgi.eus euskal komunitateak gizarte sare libre eta deszentralizatu batean bere espazioa izateko helburuarekin abiatu zen: hainbat boluntarioren arteko elkarlanetik. Izarkom kooperatiban dihardutenak-eta ibili ohi dira kudeatze eta mantentze lanetan.

Teknologia

aldatu

Zerbitzari-zatiak Ruby on Rails frameworka erabiltzen du, web interfazea JavaScript-en idatzita dago (React.js eta Redux)[16]; multzoa AGPL 3-0 lizentziapean eskuragarri dago.[17].

Mastodon instantziak ActivityPub darabilten beste instantzia-sarearekin komunika daitezke, hala nola GNU Social, Diaspora eta PeerTube, horri fedibertsoa esaten zaio.

Hirugarren bezeroak

aldatu

Defektuzko web interfazeaz gain, Mastodonen APIarekin elkarreragiten duten hirugarren bezeroak ere badaude:

  • Android (Oharraː azpian zerrendatzen diren aplikazioak ez dabiltza Android bertsio zaharrekin):
    • Fedilab[18].
    • Tusky[19].
    • Mastalab, Mastodoneko hainbat kontu aldi berean erabiltzeko aukera ematen duena,[20],[21].
  • iOS:

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «After Musk's Twitter takeover, an open-source alternative is 'exploding'» Engadget (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  2. (Ingelesez) «EDPS launches pilot phase of two social media platforms | European Data Protection Supervisor» edps.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  3. (Frantsesez) GAROSCIO, Paolo. (2017-04-06). «Mastodon : le nouveau réseau social, libre et sans pub» Clubic.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  4. (Frantsesez) Le réseau social Mastodon, un « Twitter plus proche de l’esprit originel ». 2017-04-04 (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  5. (Frantsesez) «Mastodon, alternative open source à Twitter en 500 signes» Challenges (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  6. (Frantsesez) Cadot, Julien. (2017-04-06). «Pourquoi nous avons créé notre instance Mastodon» Numerama (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  7. (Ingelesez) Framasoft, Association. (2017-04-07). «Les CHATONS s'attaquent à l'oiseau Twitter grâce à Mastodon» Framablog (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  8. (Ingelesez) «Mastodon Users (@mastodonusercount@lou.lt)» Loultstodon (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  9. (Ingelesez) «Mastodon Users (@mastodonusercount@lou.lt)» Loultstodon (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  10. Mastodon.eus. .
  11. «Mastodon.eus» Mastodon mastodon.eus domeinuan ostatatua (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
  12. Mastodon.Jalgi.eus. .
  13. «Mastodon.eus» kaixo.mastodon.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
  14. «Mastodon.eus» Mastodon mastodon.eus domeinuan ostatatua (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
  15. Mastodon.eus webguneari buruz. .
  16. .
  17. kode iturburuak Github horretan ikus daitezke.
  18. (Ingelesez) Thomas. «Fedilab» Fedilab (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  19. . (code source et APK de Tusky)
  20. .
  21. .
  22. . (ez dago sorburu kodea eskuragarri).
  23. Tooter

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu