Ireki menu nagusia

HistoriaAldatu

2008. urtean eratu zen eta 2010eko azaroan inauguratua, Gipuzkoan sortzen ari den osasungintza-poloaren gune garrantzitsutzat jo daiteke. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Teknologi Parkeak (Miramon) eta Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen dute Biodonostian.

14 milioi euroren inbertsioa behar izan zen egitasmoa abiarazteko. Madrilgo Carlos III institutuak ematen duen ikerketa institutuentzako bikaintasun ziurtagiria lortzea izan zen lehenengo dema, eta 2011. urtea bukatu baino lehen lortu zuen. 2017an Carlos III institutuak ebaluazio berri bat egin zuen eta beste bost urtetarako eman zion ziurtagiria[2].

AntolaketaAldatu

Ikerketa gaak 7 arlo nagusitan banaturik daude. Gutira 300 ikerlari inguru ari dira lanean, 25 taldtan banaturik[3].

JarduerakAldatu

Ikerketa zentroak, besteak beste, bereziki Donostia Unibertsitate Ospitaleko esperientziatik abiaturik pazienteen arazoak eta beharrak ikertu eta ondoren arazo horien berri zentro teknologikoetara, beste ikerketa-institutuetara eta klinika eta ospitaleetara hedatuz -esate baterako, Gipuzkoako Poliklinikak eta Biodonostiak bitariko lankidetza-esparrua adostu zuten 2011n, zientzia eta teknika arloetan ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko bide komunak jorratzeko- bilatu egin nahi ditu soluzio-bide teknologiko aurreratuak osasun-arazoetarako. Emaitza aplikazio berriak izatea litzateke, gaixotasunak azkar diagnostikatzeko. Egun institutua ITEMAS teknologia mediko eta sanitarioetako berrikuntza-sareko hamalau partaideetatik bat da, eta Euskal Herriko bakarra sare horretan[4].

ErreferentziakAldatu

  1. «Biodonostia Osasun Ikerketako Institutua», www.euskadi.eus.
  2. (Gaztelaniaz) «Biodonostia, en la élite de la investigación sanitaria» Información sobre la salud y noticias de salud 2017-01-03 . Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
  3. (Gaztelaniaz) «IIS Biodonostia» www.innobasque.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
  4. (Gaztelaniaz) «ITEMAS Archives» IIS Biodonostia . Noiz kontsultatua: 2019-11-16.

Kanpo estekakAldatu