CIDETEC teknologia elektrokimikoen zentroa, 1997an sortu zen sektore elektrokimikoaren sektore industrialei zein administrazioari eta orokorrean gizarteari zerbitzua emateko[1].

Energiaren, gainazalen tratamenduen eta material berrien alorretan dihardu. Miramongo Parke Teknologikoan dagoen euskal zentro teknologiko honen helburu nagusia enpresen maila teknologikoa handitzea eta finkatzea da, baita euren lehiakortasuna hobetzea ere, teknologia elektrokimikoetan oinarritutako prozedura eta produktuak abian jarriz.

Helburu hauek betetzeko bere bezeroen eskura ikerketa eta garapenean jarduera-eskaintza zabala jartzen du, aholkularitza teknikoa zein trebakuntza eta hedapen jarduerak. Plan estrategikoan, CIDETECek zazpi bide berri jorratuko ditu: bateriak, erregaizko pilak, estaldurak, sentsoreak, material inteligenteak, nanoteknologiak eta biomaterialak.

2004ean, 55 lankide zituen eta bi bekadun, eta 2004an 69 proiektu egin zituen eta hiru milioi euro fakturatu.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu