Estreptomizina

konposatu kimiko

Estreptomizina aminoglikosidoen taldeko antibiotikoa da, 1943an S.A. Waksman-ek aurkitutakoa, Streptomyces griseus bakteriotik. Aurkikuntza horrek Medikuntzako Nobel Saria eman zion zientzialari estatubatuarrari 1952an.

Estreptomizina
Streptomycin3.svg
Formula kimikoa C₂₁H₃₉N₇O₁₂
SMILES kanonikoa 2D eredua
SMILES isomerikoa
CN[C@H]1[C@H](O)[C@@H](O)[C@H](CO)O[C@H]1O[C@H]2[C@H](O[C@H]3[C@H](O)[C@@H](O)[C@H](NC(N)=N)[C@@H](O)[C@@H]3NC(N)=N)O[C@@H](C)[C@]2(O)C=O
InChl 3D eredua
Mota Bakterizida, antituberculous drug (en) Itzuli eta aminoglycoside (en) Itzuli
Masa molekularra 581,266 u
Erabilera
Tratatzen du Bruzelosi, septicemic plague (en) Itzuli, endokarditis infekzioso, Tularemia, karbunko eta Izurri pneumoniko
Haurdunaldia US pregnancy category D (en) Itzuli
Rola protein synthesis inhibitor (en) Itzuli eta Bakterio-kontrako
Identifikatzaileak
InChlKey UCSJYZPVAKXKNQ-HZYVHMACSA-N
CAS zenbakia 57-92-1
ChemSpider 18508
PubChem 19649
Reaxys 74498
Gmelin 17076
ChEMBL CHEMBL372795
EC zenbakia 200-355-3
ECHA 100.000.323
MeSH D013307
RxNorm 10109
Human Metabolome Database HMDB0015214
UNII Y45QSO73OB
NDF-RT N0000148018
KEGG D08531 eta C00413

Estreptomizina espektro zabaleko antibiotikoa da, bakterio Gram negatibo zein mikobakterioen aurka erabiltzen dena. Gram positiboen aurrean, baina, ez da hain eraginkorra.


ErasobideaAldatu

Estreptomizinak, antibiotiko guztien antzera, toxikotasun hautakorraren araua betetzen du: eraso egiten die bakterioei, giza-zelulak kaltetu gabe. Zehatz esanda, bakteriar erribosomak kaltetzen ditu, baina giza-zelulen erribosomak ez ditu mintzen.

Bakterioen erribosomak eta zelula eukariotoenak desberdinak dira. Estreptomizinak bakteriar erribosomei atxikitzeko gaitasuna du, proteinen sintesia oztopatuz. Proteinak sortu ezean, bakterioak berehala hiltzen dira.


AplikazioakAldatu

Estreptomizina izan zen tuberkulosiaren aurka erabilitako lehen antibiotikoa. Gaur egun ere erabiltzen da, beste antibiotiko batzuekin konbinatuta.

Zenbait bakterio Gram negatibok (Yersinia, Escherichia, Brucella...) sortzen dituzten gaitzak sendatzeko estreptomizina da aukerako antibiotikoa ere.

Pestizida moduan erabiltzen da, bakterioen hazkuntza ekiditeko landareetan.

Plazenta-hesia zeharkatzen duenez, emakume haurdunei ez zaie eman behar.

Kanpo estekakAldatu