Albuminak[1] odol-serumean dauden proteina globularrak dira, odolaren proteina nagusiak globulinekin batera. Uretan disolbagarriak dira eta hidrogenoa, oxigenoa eta nitrogenoaz gain sufrea ere badute. Gibelak sintetizatzen ditu.

Albumina
Identifikatzaileak
Aliasak, albumin
Kanpoko IDakGeneCards: [1]   OMA: - orthologs
Wikidata
Ikusi/Editatu giza genea

Proteina hauen ohiko odol-kontzentrazioa 3,5-5 gramo dezilotrokoa (gr/dL) da.

Albuminek molekula txiki asko garraiatzen dituzte odolean (bilirrubina, kaltzioa, hormonak, gantz-azidoak, botikak...).

Proteina globular guztien antzera haien egitura tertziarioak itxura esferikoa du, kate polipeptidikoak uraren aurrean tolesten direlako.

Albuminaren pisu molekularra 67.000 daltonekoa da, 585 aminoazidoak ditu eta pH basikoa (pH=8).

Hiru albumina mota daude:

  • oboalbumina, arrautza-zuringoan dagoena eta oso nutritiboa dena
  • laktoalbumina, esnean dagoena. Aminoazido sufredun ugari ditu.

Hainbat gaixotasunaren ondorioz seroalbuminaren kontzentrazioa jaitsi daiteke: gibeleko zirrosia (gibelak ez baitu sintetizatzen), desnutrizioa, nefrosi-gaitzak (gehiegi iraizten denean), heste-gaitzak, etab.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008], [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016] eta [Nefrourologia Hiztegia] [2016]

Kanpo estekak

aldatu