Aneurisma

odol hodien paretetan dauden odolbeteak

Aneurisma[1] (ἀνεύρυσμα, aneurysma, "dilatazioa", ἀνευρύνειν, aneurynein, "dilatatzea" hitzetik ekarria) arteria edo bena baten paretak hautsi edo dilatatzean eratzen den handitua da, odolbilduz eta odolez betea. Edozein odol hoditan gertatu daitezke baina batzuetan bereziki garrantzitsuak dira heriotza eragin dezaketelako, besteak beste, burmuineko Willisen zirkuitu edo poligonoko aneurisma eta torax zein abdomen mailako aneurisma aortikoak. Aneurismak bihotz infartu baten ondorioz ager daitezke.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Aneurisma
Deskribapena
Motagaixotasun baskularra
Espezialitateakirurgia baskularra
Identifikatzaileak
GNS-10I72
GNS-9442
DiseasesDB15088
MedlinePlus001122
eMedicine001122
MeSHD000783

Aneurismen tamaina handitzen den heinean odol basoaren apurtzeko arriskua eta odol jarioa emateko arriskua handitu egiten dira[2]. Ahuldutako odol hodiaren pareta baten ondorioz gertatzen dira eta hereditarioak edo hartutako gaixotasunak izan daitezke. Horrez gain, trombosi zein emboliak eragin ditzakete.

Sailkapena aldatu

Aneurismak motaren, morfologiaren eta kokapenaren arabera sailkatu daitezke:

Motaren arabera aldatu

Benetakoak aldatu

Benetako aneurisma arteria paretaren hiru geruzetan (intimoa, bitartekoa eta adventitia) eragina duena da.

Faltsuak aldatu

Aneurisma faltsuak, pseudoaneurisma gisa ezagutzen direnak, odol hodi batetik gertatzen den odol jarioa da, basoaren ondoan metatzen dena eta inguruko ehunagatik mugatua gelditzen dena. Odolez betea gelditzen den eremu honek odol jario gelditzeko tronbosi (koagulo) sortuko du edota inguruneko ehunaren apurketa eragingo du.[3]

Pseudoaneurismak arteria zulatzen duen traumatismo baten ondorioz sor daitezke, esaterako labana edo bala baten ondorioz,[4] ebakuntza baten eraginez eta arterian zuzenean egiten diren txertoen ondorioz.[5]

Morfologia aldatu

Aneurismak berien forma eta tamainia makroskopikoaren arabera izan daitezke, fusiformeak edo sakularrak. Aneurisma baten forma ez da gaixotasunarekiko espezifikoa.

Sakularrak aldatu

Aneurisma sakularrek forma esferikoa dute eta odol hodiaren paretaren zati bat baino ez dute hartzen, odol hoditik ateratzen den bola bat izango balitz bezala. Tamainari dagokionez 5 eta 20cm bitarteko diametroa dute eta normalean trombosi baten bitartez partzialki edo erabat beteta daude. Mota honetako aneurismak garunean egon ohi dira eta persona helduetan ohikoagoak dira.

Fusiformeak aldatu

Aneurima fusiformeak, diametro eta luzeerari dagokionez, oso aldakorrak dira; haien diametroa 20cm baino handiagokoa izan daiteke. Askotan goranzko aorta, aorta mako eta aorta abdominalaren zati handiak hartzen dituzte eta ez horren maiz, arteria iliakoena.

Kokapena aldatu

Aneurismak beraien kokapenaren arabera sailkatuak izan daitezke:

  • Arterialak edo benosoak, arterialak ohikoagoak izanik.[citation needed]
  • Bihotzekoak, arteria koronarioen aneurismak, aneurisma bentrikularrak, Valsalvako sinuaren aneurisma eta kirurgia baskularraren ondoriozko aneurismak.
  • Aortakoak, toraziko zein abdominalak.
  • Garunekoak, aneurisma zerebralak, sakularrak (ingelesez, Berry aneurysm bezala ezagutua) eta Charcot-Bouchard aneurismak.[citation needed]
  • Giltzurrunekoak, ondesteko aneurismak eta aneurisma intraparenkimalak[6].
  • Kapilarretakoak.

Zantzu eta sintomak aldatu

Aneurisma motaren arabera sintomak oso aldakorrak dira.[7]

Garuneko aneurismak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Garuneko aneurisma»

Sintomak aneurismak garuneko egituraren bat bultzatzen duenean ager daitezke. Era berean, sintomak aneurismaren apurketa gertatu denaren arabera alda daitezke; izan ere, batzuetan aneurisma puskatzen den arte ez da sintomarik aurkezten. Puskatu ez den aneurisma baten sintomak ondorengoak dira:

  • Nekea
  • Pertzepzioaren galera
  • Orekaren galera
  • Hitz egiteko arazoak
  • Ikusmen bikoitza

Apurtu den aneurisma bada, sintomak ondorengoak dira:

  • Buruko min gogorra
  • Ikusmenaren galera
  • Ikusmen bikoitza
  • Lepoko mina edota zurruntasuna
  • Begien gaineko edo atzeko mina

Abdomeneko aneurismak aldatu

Normalean ez dute sintomarik aurkezten baina batzuetan bizkar azpialdean mina eragin dezakete, baita beheko gorputz adarren iskemia ere.

Giltzurruneko aneurismak aldatu

Arrisku faktoreak aldatu

Aneurisma baten arrisku faktore aipagarrienak ondorengoak dira: diabetesa, obesitatea, hipertentsioa, tabakoa, alkoholismoa, kolesterol maila altua, kobre defizita, adina eta sifilis tertziarioa.[7]

Aneurismak eragiten dituzten infekzio espezifikoak hurrengoak dira:

  • Aurreratutako sifilisak infekzioa.
  • Tuberkulosia.
  • Garuneko infekzioak.

Aneurisma gutxi batzuk faktore genetikoekin erlazionatuak daude. Horien adibide dira:

  • Willisen zirkuituko aurreko arteria komunikatzailearen aneurisma sakularra, giltzurrun polikistikoaren gaixotasun autosomiko dominantearekin erlazionatua.
  • Familiako aorta torazikoaren aneurismak.
  • Malformazio arteriobenoso kongenitoen ondorioz sorturiko aneurismak.

Diagnostikoa aldatu

Tomografia bidezko eskaner (CT) baten bidez hemorragia subarakidoniko baten arrastoak aurkitzen direnean puskatutako garuneko aneurismaren diagnostikoa egiten da. CTak apurtu den aneurisma ez dagoela esanez gero, baina datu klinikoetan oinarrituz horren presentziaren susmoa badago, likido zefaloerrakideoan odola aurkitzen den jakiteko puntzio lunbarra egiten da. Angiografia tomografiko konputarizatua angiografia tradizionalaren alternatiba bat izan daiteke arterien kateterizazioa ekiditeko. [citation needed]

Tratamendua aldatu

Historikoki, aneurisma arterial tratamendua interbentzio kirurgikora mugatua egon da, baita aneurismaren eboluzioaren kontrolera odol presioa neurtuz. Azken urteetan, método endobascular edo horren inbasiboak ez diren teknikak garatu dira aneurisma mota desberdinentzat.

Aneurisma intrakranealak aldatu

Gaur egun bi tratamendu daude: "clipping" kirurgikoa eta begizta endobaskularrak.

"Clipping" kirurgikoa Johns Hopkins ospitaleko Walter Dandyk garatu zuen 1937an. Metodo hau aneurismaren lepoa ixtean oinarritzen da, odol hodiko odola bertara sartu ez dadin eta ondorioz aneurisma puskatu ez dadin[8]. Ixte hori metalezko clip baten bidez egiten da. Metodo hau azken urteetan hobetzen ari da.

Begizta endobaskularra Guido Guglielmik garatu zuen 1991n. Metodo honetan kateter bat sartzen da arteria femoralean eta, aortatik igoz, garuneko arterietara iristen da, azkenik aneurismara helduz. Behin hori lortuta platinozko begiztak enbolia bat eragiten du eta horrek aneurisma puskatzetik babesten du[citation needed].

 
Begizta endobaskularra

Aortaren aneurisma eta periferikoak aldatu

Aorta, beheko gorputz adar, goiko gorputz adar edo buruko aneurismen kasuan ahuldutako odol hodiaren gunea bypass baten bitartez ordezkatua izan daiteke.

Ondesteko aneurismak aldatu

Ondesteko aneurismak oso arraroak dira (%0.1-0.09) eta haien apurketa are arraroagoa da[9]. Aneurismek 3cm baino gutxiago dituzten kasuetan hipertentsioaren kontrola da aukerarik onena, aneruismaren jarraipena egiteko. Sintomak agertzen badira, edota aneurisma hazten bada, kirurgia endobaskularra kontuan har daiteke. Haurdun dauden emakumeen aneurismen apurketa aukera %80koa baino handiagoa denez kirurgikoki tratatuak izan beharko lirateke.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
  2. Cronenwett, J. L.; Murphy, T. F.; Zelenock, G. B.; Whitehouse, W. M.; Lindenauer, S. M.; Graham, L. M.; Quint, L. E.; Silver, T. M. et al.. (1985-09-01). «Actuarial analysis of variables associated with rupture of small abdominal aortic aneurysms» Surgery 98 (3): 472–483. ISSN 0039-6060. PMID 3898453. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  3. Robbins basic pathology. W.B. Saunders 2008-01-01 ISBN 9781416029731..
  4. Boidin, M. P.; Sulimma, H.; Hamers, S. E.. (1991-01-01). «Fentanyl in 2% mepivacaine compared with fentanyl in 0.5% bupivacaine: two parallel controlled double blind studies» Acta Anaesthesiologica Belgica 42 (2): 93–99. ISSN 0001-5164. PMID 1927240. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  5. Norwood, M. G. A.; Lloyd, G. M.; Moore, S.; Patel, N.; Panditi, S.; Sayers, R. D.. (2004-04-01). «The changing face of femoral artery false aneurysms» European Journal of Vascular and Endovascular Surgery: The Official Journal of the European Society for Vascular Surgery 27 (4): 385–388.  doi:10.1016/j.ejvs.2004.01.001. ISSN 1078-5884. PMID 15015188. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  6. (Ingelesez) Anastasiou, Ioannis; Katafigiotis, Ioannis; Pournaras, Christos; Fragkiadis, Evangelos; Leotsakos, Ioannis; Mitropoulos, Dionysios; Constantinides, Constantinos A.. (2013-06-20). «A Cough Deteriorating Gross Hematuria: A Clinical Sign of a Forthcoming Life-Threatening Rupture of an Intraparenchymal Aneurysm of Renal Artery (Wunderlich's Syndrome)» Case Reports in Vascular Medicine 2013: 1–3.  doi:10.1155/2013/452317. ISSN 2090-6986. PMID 23864981. PMC PMC3705747. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  7. a b Davidson's principles and practice of medicine. Churchill Livingstone/Elsevier 2011-01-01 ISBN 9780702030857..
  8. (Ingelesez) Clipping – Brain Aneurysm Foundation. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  9. Tham, G.; Ekelund, L.; Herrlin, K.; Lindstedt, E. L.; Olin, T.; Bergentz, S. E.. (1983-03-01). «Renal artery aneurysms. Natural history and prognosis» Annals of Surgery 197 (3): 348–352. ISSN 0003-4932. PMID 6830341. PMC PMC1352740. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).

Kanpo estekak aldatu