Ireki menu nagusia

Nikita Sergeievitx Khrustxov (errusieraz: Ники́та Серге́евич Хрущёв, nʲɪˈkʲitə sʲɪrˈɡʲejɪvʲɪ̈t͡ɕ xrʊˈɕɕof ahoskatua; Kalinovka, Ukraina, 1894ko apirilaren 15agreg./apirilaren 3ajul.Mosku, 1971ko irailaren 11) sobietar estatu-politikaria izan zen, Sobietar Batasunean agindu zuena Gerra Hotzaren garaian. Iosif Stalinen ondorengoa, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren idazkari nagusia izan zen 1953 eta 1964 bitartean, eta Ministro Kontseiluko burua 1958tik 1964 arte. Alderdikideek boteretik kendu zuten 1964an, Leonid Brezhnev jarriz.

Nikita Khrustxov
Bundesarchiv Bild 183-B0628-0015-035, Nikita S. Chruschtschow.jpg
Chairman of the Council of Ministers of the USSR Itzuli

1958ko martxoaren 27a - 1964ko urriaren 14a
Nikolai Bulganin Itzuli - Alexei Kosigin
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako idazkari nagusi

1953ko irailaren 14a - 1964ko urriaren 14a
Georgi Malenkov - Leonid Brezhnev
list of secretaries of the Central Committee of the Communist Party of Ukraine Itzuli

1947ko abenduaren 26a - 1949ko abenduaren 19a
Lazar Moiseievitx Kaganovitx - Leonid Melnikov Itzuli
SESBeko Sobiet Goreneko kide

Bizitza
Jaiotza Kalinovka, Khomutovsky District, Kursk Oblast Itzuli1894ko apirilaren 3a (juliotar egutegia)
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Sovietar Errusia  1922)
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Talde etnikoa ukrainarra
Errusiarra
Heriotza Mosku1971ko irailaren 11 (77 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Nina Khrushchev  (1965 -  1971ko irailaren 11)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Donetsk National Technical University Itzuli
(1922ko abuztua -
Industrial Academy Itzuli
(1929 -
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Lantokia(k) Mosku
Jasotako sariak
Kidetza Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Politburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarra Armada Gorria
Gradua teniente jeneral
Parte hartutako gatazkak Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Bigarren Mundu Gerra
Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDb nm0451979, ch0008634 eta nm6671392
Nikita Khrushchev Signature2.svg

BizitzaAldatu

1918an Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan sartu zen, eta Batzorde Nagusiko kide izendatu zuten 1934an. Ukrainako Alderdi Sozialistako buru izan zen. Stalinek Politburora eraman zuen Ukrainako abertzaleen aurka egindako lanagatik.

Bigarren Mundu GerraAldatu

Bigarren Mundu Gerran, Molotov-Ribbentrop itunaren ondorioz Alemania naziak eta Sobiet Batasunak Polonia zatikatu zutenean, Khrustxovek parte aktiboa izan zuen sobietarren esku erori ziren eskualde batzuk Ukrainan integratzeko ahaleginean[1].

Geroago, Alemaniak inbaditu zuenean Sobiet Batasuna, alderdi komunistaren izeneko komisario lanak egin zituen Khrustovek fronteko zenbait puntu garrantzitsutan, hala nola 1941eko Kieveko defentsan, 1942ko Kharkoveko erasoan (sobietarrentzat porrotak biak), eta Stalingradeko Guduan (hau garaipen handia, ordea)[2].

Gerran, Leonid semea galdu zuen Nikitak, aireko armadako pilotu zela. Heriotza misteriotsua suertatu zen, ez baitzen aurkitu ez gorpurik ez hegazkinik. Zurrumurrua izan zen urteetan, ihes egin zuela Leonid Khrustxovek alemanen aldera, eta geroago atxilotu zutenean, Stalinen aginduz exekutatu zutela, Nikita aitaren erreguei muzin eginez[3]. Istorioa zurrumurruen esparruan geratu da, baieztapenik gabe.

Stalinen heriotza eta boterera iristeaAldatu

Gerraren ondoren, Stalin 1953ko martxoan hil zen, eta irailean bilakatu zen Khrustxov Alderdi Komunistako idazkari nagusi.[4] Hiru urte behar izan zituen, ordea, Sobietar Batasuneko botere guztia bereganatzeko. Lavrenti Beria, Georgi Malenkov eta Viatxeslav Molotov izan zituen aurkari nagusi botere leia horretan. 1957rako ez zuen aurkari politiko garrantzitsurik alderdiaren barruan, eta ondorengo urteetan ez zuen inolako oztoporik eduki bere politika aurrera eramateko.

Hartutako lehenetariko neurri bat, Stalinen gorpua Moskuko Plaza Gorrian dagoen mausoleotik kentzea izan zen. Hau bertan jarri zuten bere heriotzaren ondoren, Leninen gorpuaren aldamenean. Keinu hori hurrengo urteetan Khrustxov berak bultzatu zituen desestalinizazioaren eta erreformen ikur bihurtu zen. Hala ere, Khrustxoven agintaldian gertatu ziren Gerra Hotzeko unerik tirabiratsuenak, hala nola Kubako misilen krisia.

Khrustxov eta desestalinizazioaAldatu

Khrustxov berak bultzatu zituen desestalinizazioaren ondorioz, aldaketa eta krisi sakonak sorrarazi zituen COMECONeko, Sobietar Batasuneko herrialde aliatuetan. 1956ko hitzaldi sekretuan hurrengoa adierazi zuen:

Wikiiturrietan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Hitzaldi sekretua (Khrustxev)
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Argi dago Stalinen aginduei jarraituz egin zirela gehiegikeria asko, Alderdiaren arauak eta sobietar legezkotasuna bortxatuz. Stalin ez zen inorekin fidatzen, bere mesfidantza gehiegizkoa zen. Norbaiti begiratu eta ondokoa esateko gai zen: Zergatik da gaur hain iheskorra horren begirada? Edo, zergatik ematen dit bizkarra eta ez dit begietara zuzenean begiratzen? Gaixo-izaerako errezelo horrek erabateko mesfidantza sortzen zuen harengan, baita aspalditik ezagutzen zituen alderdiaren baitako goi-mailako langileenganakoa ere. Toki guztietan eta une oro «etsaiak» ikusten zituen, aurpegi bikoitzeko lagunak, «espioiak». Mugarik gabeko boterea zuenez, erabaki bidegabeak hartzen zituen eta pertsonak moralki zein fisikoki txikitzen zituen. Horren guztiaren ondorioz, inork ez zuen iritzirik ematen. [...]

Arazo hori seriotasunez eta behar bezala aztertu behar dugu (pertsonalitateari aintza), Stalinen bizitzan gertatu zen bezalakorik berriro ere gerta ez dadin. Berak ez zuen inondik inora ez zuzendaritzarik, ez talde-lanik onartzen, eta indarkeria beldurgarriz baliatu zen, ez soilik aurka zegoen edonoren aurka, baita bere izaera despota eta apetatsua zalantzan jartzen zuen edonoren aurka ere. [...]

Stalinek sortu zuen «herriaren etsai» kontzeptua. Esapide horren arabera, alferrik zen arazo baten erdian harrapatuta zeuden lagunen akats ideologikoaren proba bilatzea. (...) Funtsean, eta egia esateko, arau juridiko guztiei muzin eginez, erruduntasun-proba bakarra akusatuaren «aitorpena» zen eta, ondoren egin diren ikerkuntzek erakutsi dutenaren arabera, «aitorpenak» akusatuak fisikoki presionatu ondoren lortzen zituzten.

»

[5]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


1959an New Yorken emandako hitzaldian, distentsioa proposatu zion AEBri:

Wikiiturrietan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Nikita Khrustxev-en hitzaldia
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Proposatzen dizuegun bakezko bizikidetzarako politikak benetan «banatu» egingo lukeela mundua irakurri dut zuen egunkarietan. Bakezko bizikidetza zehazki zer den ulertzeko era ezin okerragoa da interpretazio hori. Guk, berez, kontrakoa lortu nahi dugu: bakezko bizikidetza eta gero eta harreman zabalagoak herrien artean, ekonomiaren eta kulturaren arloetan. Aitzitik, kontrakoa gertatzen da bizikidetza eta konpetentzia ukatuz gero, ukatze horrek herrialdeen arteko harremanak etenarazten baititu eta «gerra hotza» bultzatzen baitu.

»

[6]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri



Botere galeraAldatu

1964an, SBAKak agintetik kendu eta Leonid Brezhnev jarri zuen haren ordez. Politika mundutik guztiz baztertua igaro zituen azken urteak. 1971n hil zen.

ErreferentziakAldatu

  1. Taubman, William, Khrushchev : the man and his era (1st ed. argitaraldia) 135-137. or. ISBN 0393051447 PMC 50124301 . Noiz kontsultatua: 2019-07-02.
  2. Taubman, William, Khrushchev : the man and his era (1st ed. argitaraldia) 168-171. or. ISBN 0393051447 PMC 50124301 . Noiz kontsultatua: 2019-07-02.
  3. Tompson, William J. () Khrushchev--a political life St. Martin's Press 82 or. ISBN 0312123655 PMC 30623891 . Noiz kontsultatua: 2019-07-02.
  4. Lur entziklopedietatik hartua.
  5. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011) Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345.
  6. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011) Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikita Khrustxov  
Mikhail GorbatxevKonstantin TxernenkoYuri AndropovLeonid BrezhnevNikita KhrustxevStalinLenin