Eduard Xevardnadze (georgieraz: ედუარდ შევარდნაძე, ɛduard ʃɛvardnad͡zɛ ahoskatua; errusieraz: Эдуа́рд Амвро́сиевич Шевардна́дзе, Eduard Amvrosievitx Xevardnadze; Mamati, Transkaukasiako SEFS, 1928ko urtarrilaren 25a - Tbilisi, 2014ko uztailaren 7a[1]) politikari georgiarra izan zen.

Eduard Xevardnadze


2. Georgiako presidente

1995eko azaroaren 26a - 2003ko azaroaren 23a
Zviad Gamsakhurdia - Nino Burjanadze
Sobietar Batasuneko Kanpo Arazoetako ministro

1991ko azaroaren 19a - 1991ko abenduaren 25a
Boris Pankin (en) Itzuli - baliorik ez →
Sobietar Batasuneko Kanpo Arazoetako ministro

1985eko uztailaren 2a - 1991ko urtarrilaren 15a
Andrei Andreievitx Gromyko - Alexander Bessmertnykh (en) Itzuli
Georgiako Alderdi Komunistako idazkari nagusia

1972ko irailaren 29a - 1985eko uztailaren 6a
Vasil Mzhavanadze (en) Itzuli - Jumber Patiashvili (en) Itzuli
SESBeko Sobiet Goreneko kide

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakედუარდ შევარდნაძე, Эдуард Амвросиевич Шеварднадзе
JaiotzaMamati (en) Itzuli1928ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Georgia
HeriotzaTbilisi2014ko uztailaren 7a (86 urte)
Hobiratze lekuaKrtsanisi (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Nanuli Shevardnadze (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
georgiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Politburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraBarne Arazoetako Ministerioa
Graduamaior jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa
Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoa
Alderdi politikoa Union of Citizens of Georgia (en) Itzuli
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Musicbrainz: 27c0cb91-ec34-45a4-ba77-ebcd6fcbebdd Discogs: 1824482 Find a Grave: 132442212 Edit the value on Wikidata

1957tik 1961era, Georgiako Komsomoleko idazkari nagusi izan zen, eta, 1972tik 1985era, Georgiako alderdi komunistakoa. 1976tik aurrera, Batzorde Zentraleko kide izan zen, eta, 1978az geroztik, Politburoko kide eta Sobiet Goreneko diputatu. 1985ean, Kanpo Arazoetarako ministro izendatu zuten, eta Gorbatxoven laguntzaile estua izan zen. 1990ean, dimisioa eman zuen estatu-kolpea izan zitekeelakoan, eta 1991n PCUSeko alderdia utzi zuen alderdi sozialdemokrata osatzeko. Sobietar Batasuna desegin zenean, Georgiaren burujabetasunaren alde egin zuen. Georgiarrek presidente izendatu zuten 1992an. Georgiatik bereizi nahi zuten Abkhazia eta Hego Osetiako mugimendu independentistei aurre egin zien agintaldiaren hasieran. 1993an, Estatu Independenteen Erkidegoan sartu zuen Georgia. 1995ean, sufragio unibertsalez hautatu zuten Errepublikako presidente, eta kargu horretan iraun zuen 2003ra arte. 2003ko hauteskundeetan iruzurra egin izana leporatu zioten, eta kargua utzi behar izan zuen Iraultza Arrosa delako protesta eta manifestazio publikoen ondorioz.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduard Xevardnadze  

Kanpo estekak aldatu