Rickettsia prowazekii bakterioak eragindako tifus-mota, zorriak transmititutakoa. Sintoma nagusiak: hotzikarak, sukarra, pultsu altua, estuporea, petekia txikiak eta delirioa. Pronostiko larria du eta hilkortasun handikoa izan da
Konbentzio Gerran ibilitako gudataldeek orduko dokumentuetan “sukar ustelak” (“fiebres pútridas”) edo “sukar gaiztoak” (“fiebres malignas”) deituriko tifus honen epidemia bat jasan zuten, %5eko hilkortasuna eduki izan zuena. Biztanleria zibilak ere “sukar ustel edo gaizto” hauek pairatu zituen, eta militarrek baino modu larriagoan, gainera. Epidemiak sortutako hilkortasuna Gipuzkoako biztanlerian argi islatzen da, 1787. urtean 114.304 biztanle izatetik 1799ko zentsuan 104.479 izatera pasatu zen. 10.000 biztanleko jaitsiera honek populazioaren %11 suposatu zuen.[1]