Montparnasseko hilerria

Montparnasseko hilerria (frantsesez Cimetière du Montparnasse) Parisko 14. barrutian dagoen hilerria da, hain zuzen, 3 boulevard Edgard Quinet kalean kokatzen da eta 19 hektarea dauzka.

Montparnasseko hilerria
cimetière du Montparnasse
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 14. barrutia
Koordenatuak48°50′16″N 2°19′42″E / 48.8378°N 2.3283°E / 48.8378; 2.3283
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1824
Arkitektura
Azalera18,72 ha
Kontaktua
Helbidea3 boulevard Edgar-Quinet, 75014 Paris, France eta 3 boulevard Edgar-Quinet, 75014 Paris, France
Telefonoatel:+33-1-44-10-86-50
Webgune ofiziala

1824an hiru baserrik betetzen zuten lursailetatik sortu zen, hasiera batean hilerria Le Cimetière du Sud (Hegoaldeko Hilerria) izenarekin ezagutu zen. 1786an osasun arrazoiengatik Santu Errugabeen hilerria delakoa itxi zutenetik, Parisen hiri barneko hilerriak erabat debekatu ziren. XIX. mendearen hasieran frantziar hiriburuaren kanpoaldean eraiki ziren hainbat hilerrik hiri barneko hilerri zaharrak ordezkatu zituzten, hauetako bat Hego-Montparnassekoa izan zen.

Montparnasse hilerriak ospea bertan atseden hartzen duten intelektual eta artista frantziar nahiz atzerritar ezagunei zor die, eta Parisko turismogunetako bat bilakatzen dute.

Hilerri honetan hilobiratuak dauden hainbat pertsonaia ospetsu aldatu

 
Louis-Gustave Bingerren hilobia.


 
Man Ray eta bere emazte Julieten hilobia.

Kanpo estekak aldatu