Sendabelar
Sendabelarrak gaixotasunen edo beste ondoez batzuen tratamenduan erabiltzen diren landareak dira.

Vinca hau sendabelar bat da
Sendabelarren materia guztia ez da sendagarria. Sendatzen dutenak sendabelarrek dituzten molekula konkretu batzuk dira: sendagaiak, printzipio aktiboak edo terapeutikoak.
Sendabelarrek propietate terapeutiko asko dituzte: infekzioen aurkakoa, baltsamikoa, orbaintzailea, digestio-lagungarri,lasaigarria, analgesikoa, zirkulazio-estimulagarria, espasmoen aurkakoa, diuretikoa, eta beste asko.
Sendagai horiek lortzeko, estraktuak egiten dira: tinturak, oleatoak, olio beratuak eta beste batzuk.
EsentziakAldatu
Sendabelar usaintsuek sendagarritasun handia duten molekula batzuk dituzte: esentziak.
Esentziak estraktuen distilazioaren bidez lortzen dira.
Sendabelar batzukAldatu
- Albaka (Ocimum basilicum L.)
- Anisa (Pimpinella anisum L.)
- Arnika (Arnica montana L.)
- Asuna (Urtica dioica L)
- Azafraia (Crocus sativus)
- Baratxuria (Allium sativum L.)
- Boldoa (Peumus boldus Molina)
- Erregaliza (Glycyrrhiza glabra L)
- Erromeroa (Rosmarinus officinalis L.)
- Eukaliptoa (Eucalyptus globulus Labill)
- Ezkia (Thymus vulgaris L)
- Ginsenga (Panax ginseng C A Mey)
- Izpiliku fina (Lavandula officinalis Chaix & Kitt)
- Jengibrea (Zingiber officinale Roscoe)
- Kuiatxoa (Cucurbita pepo)
- Kurkuma (Curcuma longa L/C)
- Orburua (Cynara scolymus L.)
- Tipula (Allium cepa L)