Analgesiko
Analgesikoa mina kentzeko edo gutxitzeko erabiltzen den sendagaien multzoa da, potentziaren arabera mailatan sailkatzen direnak. Izan ere, hasierako mailakoak "aspirina" eta parazetamol ezagunak daude, azken mailakoen artean morfina dugun bitartean.
Bestela, nerbio-sisteman non eragiten duten arabera bi multzotan banatzen ditugu, zentralak edo periferikoak alegia.
Hasierako mailakoakAldatu
Hasierako mailako analgesikoak edo txikiagoak opioaren familiakoak ez direnak ditugu, alde batetik aspirina eta antiinflamatorio ez esteroideoen (AIEE) multzokoak eta bestetik parazetamol eta metamizol ezagunak.
Azken mailakoakAldatu
Azken mailako analgesikoak edo handiagoak opioaren familiakoak dira:
LaguntzaileakAldatu
Min kronikoa tratatzeko, bestelako sendagai laguntzaileak erabiltzen dira analgesikoekin batera, ohikoenen artean Karbamazepina, Gabapentina, Pregabalina eta Amitriptilina.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez)"The Oxford Pain Internet Site"