Konposatu kimiko
Konposatu kimiko bat lotura kimikoen bitartez lotutako bi elementu kimiko edo gehiagoz osatutako substantzia kimikoa da. Konposatuaren elementu kimikoen arteko masa-erlazioa proportzio finkokoa da.
Konposatu kimikoen izaera
aldatuLoturak
aldatuMolekula batean atomoak elkarren alboan manten daitezke loturarik gabe, lotura kobalenteen bitartez edo lotura ionikoen bitartez. Esaterako, H2O molekula lotuta mantentzen dutenak lotura kobalente polarrak dira. Sodio kloruroa, berriz, konposatu ionikoa da.
Xehetasunak
aldatuGoian emaniko definizioak zenbait salbuespen dauzka. Konposatu kristalino batzuk konposatu kimikotzat har daitezke, kristal-egituran txertatutako beste elementu batzuk agertzen badira. Bestalde, kimikoki berdintzat hartzen diren zenbait konposatutan, berauek osatzen dituzten elementuen isotopo-kantitateak eta haien masa kontuan hartzen badira, ez da masa-erlazioaren baldintza betetzen.
Molekula guztiak ez dira konposatuak. Esaterako, hidrogeno-molekula diatomiko bat (H2) homonuklearra da, hau da, elementu bakarreko atomoz osaturik dago, eta beraz, ez da konposatutzat hartzen.
Konposatuak eta nahasteak
aldatuKonposatuen propietate fisiko eta kimikoak eta beren osagaienak ezberdinak dira. Irizpide hau kKonposatu bat eta elementuen edo substantzien nahaste bat bereizteko irizpide nagusia da. Nahaste baten propietateak, gehienetan, osagaitzat dauzkan elementuen propietateen antzekoak dira. Bestalde, nahaste baten osagaiak bide mekaniko sinpleak erabiliz bana daitezke, hala nola iragazketa bidez, baina konposatuen kasuan zailagoa da bere osagaiak banatzea. Are gehiago, konposatu bat osatzen denean aldaketa kimikoak gertatzen dira erreakzio kimikoen bitartez. Nahasteak modu mekanikoak erabiliz sortzen dira.
Formula
aldatuKimikariek formulak erabiltzen dituzte konposatuak adierazteko. Material polimerikoetan, hala nola mineraletan eta metalen oxido askotan, formula enpirikoa ematen da, esaterako NaCl gatz arrunta adierazteko. Elementuen ordena aldatu egin daiteke, baina normalean lehenengo C idazten da, gero H eta gero gainerako elementuak ordena alfabetikoan. Azido trifluoroazetikoa, adibidez, C2HF3O2 idatz daiteke. Hala ere, badaude formula deskriptiboagoak, molekularen egiturari buruzko informazioa ematen dutenak. Esaterako, aurreko adibidean CF3CO2H ere idatz daiteke. Bestalde, konposatu inorganikoen formulek gehienetan ez dute egituraren informaziorik ematen: H2SO4 molekulan, adibidez, ez dago loturarik H eta S artean.
Elementuek konposatuak osatzen badituzte, egonkorragoak izateko izan ohi da. Atomo batek egonkortasuna erdiesten du bere kanpo-geruzan zortzi elektroi dituenean. Gas nobleek ez dute normalean konposatuak osatzen, berez baitauzkate zortzi elektroi kanpo-geruzan.
Faseak eta propietate termikoak
aldatuTenperatura aski baxua bada, konposatu guztiak existi daitezke solido egoeran. Konposatu molekularrak likido eran ere egon daitezke, baita gas egoeran ere, eta zenbait kasutan plasma gisa ere. Nahiko bero aplikatzen bazaie, konposatu guztiak deskonposatzen dira. Zatikatzea gertatzeko behar den tenperaturari deskonposizio-tenperatura deritzo. Tenperatura hau ez da finkoa, beroketa-abiaduraren araberakoa baita. Tenperatura aski altuetan, konposatu guztiak zatikatzen dira konposatu txikiagoak edo atomoak sortuz.
Sailkapena
aldatuMota | Konposizioa | Adibidea | Adibidearen izena |
---|---|---|---|
Oxido basikoak | Metala + oxigenoa | Na2O | Sodio oxidoa |
Oxido azidoak | Ez-metala + oxigenoa | Cl2O7 | Dikloro heptaoxidoa |
Hidruroak | Metala/ez-metala + hidrogenoa | AlH3 | Aluminio hidruroa |
Azido hidrazidoak | Ez-metala + oxigenoa | HCl | Hidrogeno kloruroa |
Hidroxidoak | Oxido basikoa + ura | Ca(OH)2 | Kaltzio hidroxidoa |
Azido oxoazidoak | Oxido azidoa + ura | H2SO4 | Sulfuriko azidoa |
Gatzak | Hidrazidoa + hidroxidoa | NaCl | Sodio kloruroa |
Oxigatzak | Oxoazidoa + hidroxidoa | CoSiO3 | Kobalto silikatoa |
CAS zenbakia
aldatuLiteraturan deskribatua izan den konposatu kimiko bakoitzari CAS erregistro zenbaki bat esleitzen zaio.