Ezpata-plantain
Plantago generoko espeziea. Lantza-formako hostoak dauzka eta arrunta da larre, bide-ertz eta abarretan.
(«Plantago lanceolata» orritik birbideratua)
Ezpata-plantaina (Plantago lanceolata) plantain, zainbelar edo arpin barietatea belarkara bizikorra da. Ardatzaren itxurako hosto luzaran iledunak, gainetik berde ilunak eta azpitik zurixkak dituena. Zain-belar izenaz ere ezagutzen da. Loreak buruxkan bilduak eta oso txorten-luzeak izaten ditu. Europan eta Asian dago batez ere zabaldua. Belardietan eta landu gabeko soroetan hazten da.
Ezpata-plantain | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Plantaginaceae |
Generoa | Plantago |
Espeziea | Plantago lanceolata |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | ribwort plantain leaf (en) eta plant as food (en) |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-11-1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.