Bostorri

Errosazeoen familiako landare belarkara eta bizikorra, 90 cm-rainoko zurtoin etzanak eta lore hori eta bakartiak dituena. Arrunta da
Potentilla reptans» orritik birbideratua)

Bostorria (Potentilla reptans) Arrosaren familiako landarea da, hostoak bost horritxoz osaturik dituena.[1] Eurasiako eta iparraldeko Afrikakoa baden ere, kosmopolita bilakatu da.[2]

Bostorri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaPotentilleae
GeneroaPotentilla
Espeziea Potentilla reptans

Beste izen arruntak aldatu

Potentilla reptans tokiko euskarazko testuetan:[3] basarregatze (basa-arragatze); bost-hostotako; bostorri; bostosto.

Deskribapena aldatu

Estoloi bidez ugaltzen den landarea da. Estoloiak metrobeteko luzera ere har dezake.

Korapiloetan hostoak ateratzen dira, oso horzkatuak eta bost lobuludunak, hortik datorkio izena.

Loreak horiak dira, 4-7 mm-ko petaloak dituztenak. Handik sortuko den fruitua akenio txiki bat da.

Habitata aldatu

Lurzoru buztintsuetako zelaietan erraz aurkitzen da, beti ere toki eguzkitsua bada eta hezetasuna aurkitzen badu.

Erabilera aldatu

Sukarraren aurka egiteko erabiltzen da. Idortzeko gaitasuna duenez ultzerari eta beherakoari aurre egiten ere laguntzen du.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu